1 Peter (Basque)

1 Peter (Basque)

1

1:1b.1PE.001.001 PIERRISEC, Iesus Christen Apostoluac, Ponten, Galatian, Cappadocian, Asian, eta Bithinian gaindi barreyatuac çareten estrangerey.

1:2b.1PE.001.002 Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu içateco: Gratia eta baque multiplica daquiçuela.

1:3b.1PE.001.003 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,

1:4b.1PE.001.004 Heretage corrumpi ecin daitenera, ez macula, ez chimal, ceruètan çuençát conseruatura,

1:5b.1PE.001.005 Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen çaretenonçat, azquen demborán reuelatu içateco prest den saluamendutacotz.

1:6b.1PE.001.006 Cein gauçatan alegueratzen baitzarete, dembora appurbat orain (baldin behar bada) tristetuac çaretelaric tentatione diuersetan:

1:7b.1PE.001.007 Çuen fedearen phorogançá vnguiz preciosoagoa ecen ez vrrhearena (cein galtzen baita eta halere suz phorogatzen) eriden dadinçát, çuen laudoriotan eta gloriatan eta ohoretan dela, Iesus Christ aguer dadinean:

1:8b.1PE.001.008 Cein ikussi eztuçuelaric maite baituçue: ceinetan orain ikusten eztuçuelaric, baina sinhesten duçuelaric, alegrança erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete.

1:9b.1PE.001.009 Eramaiten duçuelaric çuen fedearen fina, cein baita, arimén saluamendua.

1:10b.1PE.001.010 Saluamendu hunez informatu içan dirade, eta haur diligentqui bilhatu vkan duté, çuetara ethorteco cen gratiaz prophetizatu vkan duten Prophetéc.

1:11b.1PE.001.011 Informatzen ciradelaric noizco edo cer demborataco Christen Spiritu prophetiazco hetan cenac declaratzen cituen Christi ethorteco çaizcan suffrançác eta hayén ondoco gloriác:

1:12b.1PE.001.012 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.

1:13b.1PE.001.013 Halacotz çuen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, auçue perfectoqui sperança çuey presentatzen çaiçuen gratián Iesus Christ aguer daiteno.

1:14b.1PE.001.014 Eta haur, haour obedientéc beçala, çuen buruäc conformatzen eztituçuelaric lehenago çuen ignorantián centuzten desiretara:

1:15b.1PE.001.015 Baina çuec deithu çaituztena saindu den beçala, çuec-ere çareten saindu çuen conuersatione orotan.

1:16b.1PE.001.016 Halacotz da scribatua, Çareten saindu: ecen ni saindu naiz.

1:17b.1PE.001.017 Eta baldin Aitatan inuocatzen baduçue, personén acceptioneric gabe batbederaren obraren arauez iugeatzen duena, beldurrequin conuersa çaitezte çuen egoitza hunetaco demborán.

1:18b.1PE.001.018 Daquiçuelaric ecen redemitu içan çaretela çuen conuersatione vano aitén ordenancetaric hartutic: ez gauça corruptiblez, nola baita, cilharrez edo vrrhez:

1:19b.1PE.001.019 Baina Christen odol preciosoaz, bildots macula eta satsutassun gabe batenaz beçala:

1:20b.1PE.001.020 Ia munduaren fundationea baino lehen ordenatuarenaz, baina azquen dembora hautan manifestatuarenaz, çuengatic,

1:21b.1PE.001.021 Eta harçaz sinhesten duçue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, çuen fedea eta sperançá Iaincoa baithan licençat.

1:22b.1PE.001.022 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:

1:23b.1PE.001.023 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz.

1:24b.1PE.001.024 Ceren haragui gucia baita belharra beçala, eta guiçonaren gloria gucia belhar lilia beçala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori:

1:25b.1PE.001.025 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza.

2

2:1b.1PE.002.001 Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guciá, eta hypocrisiác, eta inuidiác, eta gaitzerraite guciac,

2:2b.1PE.002.002 Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát.

2:3b.1PE.002.003 Baldin dastatu baduçue ecen benigno dela Iauna.

2:4b.1PE.002.004 Harengana hurbiltzen çaretelaric cein baita harri vicia, guiçonéz arbuyatua, baina Iaincoa baithan elegitua eta preciosoa.

2:5b.1PE.002.005 Çuec-ere harri vici anço edifica çaitezte, etche spiritual, Sacrificadoregoa saindu, Iesus Christez Iaincoaren gogaraco sacrificio spiritual offrendatzeco.

2:6b.1PE.002.006 Halacotz contenitzen-ere da Scripturán, Huná, eçarten dut Sionen, har cantoin principala, elegitua eta preciosoa: eta hartan sinhesten duena ezta confus içanen.

2:7b.1PE.002.007 Hurá da bada ohore çuen sinhesten duçuenón: baina sinhesten eztutenen, harri edificaçaléc arbuyatu vkan dutena cantoineco principal eguin içan da, eta behaztopamendutaco harri, eta trebucamendutaco harri.

2:8b.1PE.002.008 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade.

2:9b.1PE.002.009 Baina çuec çarete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan çaituztenaren verthuteac denuntia ditzaçuençát.

2:10b.1PE.002.010 Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue.

2:11b.1PE.002.011 Maiteác, othoitz eguiten drauçuet, estrangeren eta bideazcoén ançora, beguira çaitezten haraguiaren guthicietaric, ceinéc guerla eguiten baitute arimén contra:

2:12b.1PE.002.012 Çuen conuersationea duçuelaric honest Gentillén artean çueçaz gaizquiguilez beçala minço diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica deçatençát Iaincoa visitationeco egunean.

2:13b.1PE.002.013 Çareten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren beçala:

2:14b.1PE.002.014 Edo gobernadorén, harçaz igorri içan diradenén beçala, gaizquiguilén mendequiotan eta vnguiguilén laudoriotan.

2:15b.1PE.002.015 Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, guiçon erhoén ignorantiari ahoa boça dieçoçuen:

2:16b.1PE.002.016 Libertatetan çaretenéc beçala, eta ez libertatea malitiaren estalquitan bacendute beçala, aitzitic Iaincoaren cerbitzariéc beçala.

2:17b.1PE.002.017 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue.

2:18b.1PE.002.018 Cerbitzariác, çareten beldur gucirequin nabussién suiet, ez solament onén eta humanoén, baina dorpén-ere.

2:19b.1PE.002.019 Ecen haur da gogaraco, baldin norbeitec Iaincoaganaco conscientiagatic fascheriaric suffritzen badu, iniustoqui suffritzen duelaric:

2:20b.1PE.002.020 Ecen cer laudorio da, baldin falta eguinic buffetatzen çaretenean pairatzen baduçue? baina baldin vngui eguiten duçuelaric eta affligitzen çaretelaric pairatzen baduçue, haur da Iaincoaren gogaraco.

2:21b.1PE.002.021 Ecen hunetacotzát deithu içan çarete: ecen Christec-ere suffritu vkan du guregatic, guri exemplu vtziten draucula, haren oin hatzey iarreiqui çaquiztençat:

2:22b.1PE.002.022 Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden içan haren ahoan.

2:23b.1PE.002.023 Ceinec iniuriatzen cenean, ezpaitzuen iniuriatzen: gaizqui eguiten ceraucatenean, ezpaitzuen mehatchuric eguiten: baina remettitzen cen iustoqui iugeatzen duenagana.

2:24b.1PE.002.024 Ceinec gure bekatuac ekarri vkan baititu bere gorputzean çur gainean: bekatuey hilic, iustitiari vici guiaizquionçat: ceinen vkalduráz sendatu içan baitzarete.

2:25b.1PE.002.025 Ecen ardi errebelatuac beçala cineten, baina orain conuertitu içan çarete çuen arimén Artzainagana eta Ipizpicuagana.

3

3:1b.1PE.003.001 Halaber emazteac suiet diraden bere senharrén, baldineta batzu hitzaren desobedient badirade, emaztén conuersationeaz hitza gabe irabaz ditecençat,

3:2b.1PE.003.002 Ikussi duqueitenean çuen conuersatione caste beldurrequin dena:

3:3b.1PE.003.003 Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan:

3:4b.1PE.003.004 Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.

3:5b.1PE.003.005 Ecen hunela lehenago emazte sainda Iaincoa baithan sperança çutenac-ere appaincen ciraden, suiet ciradelaric bere senharrén:

3:6b.1PE.003.006 Sarac Abraham obeditzen çuen beçala, hura iaun deitzen çuela, ceinen alaba eguin içan baitzarete, vngui eguiten duçuela, eta eceinere iciapenen beldur etzaretela.

3:7b.1PE.003.007 Senharrác, halaber conuersa eçaçue hequin discretqui emaztezco vnci fragilagoarequin beçala, ohore emaiten draucaçuela, elkarrequin vicitzeco gratiaren heredero quide-ere çaretenoc beçala, çuen orationeac empatcha eztitecençát.

3:8b.1PE.003.008 Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:

3:9b.1PE.003.009 Gaitza gaitzagatic rendatzen eztuçuela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen duçuela: daquiçuelaric ecen hartara deithuac çaretela, benedictionezco heretagea possedi deçaçuençát.

3:10b.1PE.003.010 Ecen nahi duenac onhetsi vicia, eta ikussi egun onac, beguira beça bere mihia gaitzetaric, eta bere ezpainac enganioren pronuntiatzetic:

3:11b.1PE.003.011 Itzul bedi gaizquitic, eta begui vngui: bilha beça baquea, eta iarreiqui bequió hari.

3:12b.1PE.003.012 Ecen Iaunaren beguiac iustoén gainera beha daude, eta haren beharriac hayén othoitzetara, eta Iaunaren beguithartea da gaizquiac eguiten dituztenén gainean.

3:13b.1PE.003.013 Eta nor da çuey calteric eguinen drauçuena, baldin vnguiari baçarreitzate?

3:14b.1PE.003.014 Baina baldin cerbait suffritzen baduçue vngui eguinagatic, dohatsu çarete. Baina hayén beldurrez icit etzaiteztela, ezeta trubla:

3:15b.1PE.003.015 Aitzitic Iainco Iauna sanctifica eçaçue çuen bihotzetan: eta çareten bethi prest ihardestera çuetan den sperançáz raçoin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reuerentiarequin,

3:16b.1PE.003.016 Conscientia ona duçuelaric: çuen contra gaizquiguiléz beçala minço diraden gauçán, confus diradençat, çuen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac.

3:17b.1PE.003.017 Ecen hobe da vngui eguiten duçuela affligi çaitezten, baldin Iaincoaren vorondateac hala nahi badu, ecen ez gaizqui eguiten duçuela.

3:18b.1PE.003.018 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.

3:19b.1PE.003.019 Cein Spirituz carceleco spirituey-ere partituric predicatu vkan baitraue,

3:20b.1PE.003.020 Lehenago desobedient ciradeney, behin beha cegoenean Iaincoaren patientiá Noeren egunetan, appaincen cenean arká: ceinetan gutiac, da iaquiteco, çortzi arima salua baitzitecen vrez:

3:21b.1PE.003.021 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

3:22b.1PE.003.022 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.

4

4:1b.1PE.004.001 Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, çuec-ere pensatze hunez beraz harma çaitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den,

4:2b.1PE.004.002 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat.

4:3b.1PE.004.003 Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan.

4:4b.1PE.004.004 Halacotz bere buruäc estranger iruditzen çaizté dissolutionezco insolentia berera hequin laster eguiten eztuçuenean, çuec gaitzerraiten çaituztela.

4:5b.1PE.004.005 Ceinéc contu rendaturen baitraucate vicién eta hilén iugeatzeco prest dagoenari.

4:6b.1PE.004.006 Ecen hunetacotz hiley-ere euangelizatu içan çaye: condemna litecençat guiçonén arauez, haraguiz: eta vici liraden Iaincoaren arauez spirituz.

4:7b.1PE.004.007 Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:

4:8b.1PE.004.008 Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

4:9b.1PE.004.009 Çareten elkarren ostatuz recebiçale, murmurationeric gabe.

4:10b.1PE.004.010 Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala.

4:11b.1PE.004.011 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

4:12b.1PE.004.012 Gucizco maiteác, ezteçaçuela estranio eriden, labean beçala çaretenean çuen phorogatzeagatic, cerbait gauça vste gaberic ethorten balitzeiçue beçala:

4:13b.1PE.004.013 Aitzitic Christen afflictionetan communicatzen duçuen becembatean, aleguera çaitezte: haren gloriaren reuelationean-ere, atseguin hartzen duçuela aleguera çaiteztençát.

4:14b.1PE.004.014 Baldin Christen icenean iniuriatzen baçarete, dohatsu çarete ecen çuen gainean reposatzen da gloriaren eta Iaincoaren Spiritua, heçaz den becembatean blasphematzen dena, baina çueçaz den becembatean glorificatzen dena.

4:15b.1PE.004.015 Bada çuetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren onén guthicioso beçala:

4:16b.1PE.004.016 Baina baldin Christino beçala affligitzen bada etzayola laido, aitzitic glorifica beça Iaincoa alde harçaz.

4:17b.1PE.004.017 Ecen ordu da has dadin iugemendua Iaincoaren etchetic: eta baldin lehenic gureganic hatsen bada, ceric içanen da Iaincoaren Euangelioa obeditzen eztutenén fina?

4:18b.1PE.004.018 Eta baldin iustoa nequez saluatzen bada, infidela eta bekatorea non comparituren da?

4:19b.1PE.004.019 Halacotz bada Iaincoaren vorondatez affligitzen diradenéc, creaçale fidelari beçala bere arimác gommenda bietzote vngui eguinéz.

5

5:1b.1PE.005.001 Çuen artean diraden Ancianoey othoitz eguiten drauet nic, bainaiz hayén Ancianoquide: eta Christen afflictionén testimonio, eta manifestatzeco den glorián participant:

5:2b.1PE.005.002 Bazca eçaçue Iaincoaren arthalde cargutan eman çaiçuena, harçaz artha duçuelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez.

5:3b.1PE.005.003 Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala.

5:4b.1PE.005.004 Eta aguer dadinean Pastor principala recebituren duqueçue gloriazco coroa incorruptiblea.

5:5b.1PE.005.005 Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.

5:6b.1PE.005.006 Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:

5:7b.1PE.005.007 Çuen artha gucia haren gainera egoizten duçuela: ecen harc artha du çueçaz.

5:8b.1PE.005.008 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

5:9b.1PE.005.009 Resisti ieçoçue fedez fermu çaretelaric: daquiçuelaric ecen afflictione berac çuen anayén compainia munducoan complitzen diradela.

5:10b.1PE.005.010 Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca çaitzatela.

5:11b.1PE.005.011 Hari gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

5:12b.1PE.005.012 Syluano gure anaye, vste dudan becembatean, fidelarequin, laburqui scribatu drauçuet: exhortatzen çaituztedalaric, eta testificatzen dudalaric haur dela Iaincoaren gratia eguiazcoa, çeineten baitzaudete.

5:13b.1PE.005.013 Salutatzen çaituzte Babyloneco Eliça çuequin batean elegituac, eta ene seme Marc-ec.

5:14b.1PE.005.014 Saluta eçaçue elkar charitatezco potez. Baquea dela çuequin gucioquin, cein baitzarete Iesus Christean, Amen.


Holder of rights
Multilingual Bible Corpus

Citation Suggestion for this Object
TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 1 Peter (Basque). 1 Peter (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C1F-9