James (Basque)

James (Basque)

1

1:1b.JAM.001.001 IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione.

1:2b.JAM.001.002 Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean:

1:3b.JAM.001.003 Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela.

1:4b.JAM.001.004 Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric.

1:5b.JAM.001.005 Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.

1:6b.JAM.001.006 Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.

1:7b.JAM.001.007 Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

1:8b.JAM.001.008 Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.

1:9b.JAM.001.009 Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:

1:10b.JAM.001.010 Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da.

1:11b.JAM.001.011 Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.

1:12b.JAM.001.012 Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.

1:13b.JAM.001.013 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.

1:14b.JAM.001.014 Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.

1:15b.JAM.001.015 Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.

1:16b.JAM.001.016 Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác.

1:17b.JAM.001.017 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

1:18b.JAM.001.018 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

1:19b.JAM.001.019 Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera.

1:20b.JAM.001.020 Ecen guiçonaren asserreac Iaincoaren iustitiá eztu complitzen.

1:21b.JAM.001.021 Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác.

1:22b.JAM.001.022 Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela.

1:23b.JAM.001.023 Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da.

1:24b.JAM.001.024 Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen.

1:25b.JAM.001.025 Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.

1:26b.JAM.001.026 Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.

1:27b.JAM.001.027 Religione pura eta macula gabea Iainco eta Aita baithan, haur da, çurtzén eta emazte alhargunén visitatzea bere tribulationetan: eta macula gabe bere buruären beguiratzea mundu hunetaric.

2

2:1b.JAM.002.001 Ene anayeác, eztuçuela Iesus Christ gure Iaun gloriazcoaren fedea, personén acceptionerequin.

2:2b.JAM.002.002 Ecen baldin sar badadi çuen congregationera guiçon-bat vrrhezco erhaztun-bat duela, preciosqui veztituric: eta sar dadin halaber edocein paubre charqui veztituric,

2:3b.JAM.002.003 Eta ikartze duçuen preciosqui veztitua denagana, eta erran dieçoçuen hari, Hi iar adi hemen honestqui: eta paubreari derroçuen, Hi ago çutic han, edo iar adi hemen ene scabella azpian:

2:4b.JAM.002.004 Eztuçue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin içan baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge?

2:5b.JAM.002.005 Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero?

2:6b.JAM.002.006 Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?

2:7b.JAM.002.007 Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona?

2:8b.JAM.002.008 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:

2:9b.JAM.002.009 Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala.

2:10b.JAM.002.010 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.

2:11b.JAM.002.011 Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz.

2:12b.JAM.002.012 Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc.

2:13b.JAM.002.013 Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.

2:14b.JAM.002.014 Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque?

2:15b.JAM.002.015 Eta baldin anayea edo arrebá billuciac badirade, eta peitu eguneco vitançaren:

2:16b.JAM.002.016 Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite?

2:17b.JAM.002.017 Hala fedea-ere, baldin obrác ezpaditu, hila da bere berez.

2:18b.JAM.002.018 Baina are erranén du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obrác citiat, eracuts ieçadac eure fedea eure obrác gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea.

2:19b.JAM.002.019 Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac.

2:20b.JAM.002.020 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela?

2:21b.JAM.002.021 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean?

2:22b.JAM.002.022 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela?

2:23b.JAM.002.023 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da.

2:24b.JAM.002.024 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament?

2:25b.JAM.002.025 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean?

2:26b.JAM.002.026 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da.

3

3:1b.JAM.003.001 Ene anayeác, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula.

3:2b.JAM.003.002 Ecen anhitz gauçatan huts eguiten dugu guciéc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiçon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deçaque gorputz gucia-ere.

3:3b.JAM.003.003 Huná, çamariey bridác ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatençát, eta hayén gorputz gucia hara huna drabilagu:

3:4b.JAM.003.004 Huná, barcác-ere, hain handi diradelaric, eta haice borthitzéz erabilten diradelaric, hara huna erabilten dirade gobernail chipito batez, norat-ere gobernaçalearen placerac nahi baituque.

3:5b.JAM.003.005 Hala mihia-ere membro tipitobat da, eta gauça handiz vantatzen da: huná, su chipito batec cein egurtze handia irachequiten duen.

3:6b.JAM.003.006 Mihia-ere subat da, eta iniquitatezco mundubat: hala diot mihia eçarria dela gure membroén artean, ceinec maculatzen baitu gorputz gucia, eta irachequiten gure naturaren cursua, eta irachequia da gehennáz.

3:7b.JAM.003.007 Ecen bestién, eta chorién, eta suguén, eta itsassoco arrainén natura gucia hetzen da, eta heci içan da natura humanoaz:

3:8b.JAM.003.008 Baina mihia eceinere guiçonec ecin hez deçaque: ceba ecin daiten gaitzbat da poçoin mortalez bethea.

3:9b.JAM.003.009 Harçaz benedicatzen dugu gure Iainco eta Aita: eta harçaz maradicatzen ditugu Iaincoaren irudira eguinico guiçonac.

3:10b.JAM.003.010 Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anayeác, hauc hunela eguin ditecen.

3:11b.JAM.003.011 Ala ithurri batec çulho beretic emaiten du dulcea eta mina?

3:12b.JAM.003.012 Ala ficotze batec oliuaric ekar ahal deçaque, edo aihenac ficoric? hala ecin ekar deçaque ithurribatec-ere vr gaci eta gueça.

3:13b.JAM.003.013 Nor da çuhur eta iaquinsu çuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrác, çuhurtziazco emetassunequin.

3:14b.JAM.003.014 Eta baldin inuidia saminic baduçue, eta tharritamenduric çuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gueçurric ezterraçuela eguiaren contra.

3:15b.JAM.003.015 Ecen çuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa.

3:16b.JAM.003.016 Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia.

3:17b.JAM.003.017 Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.

3:18b.JAM.003.018 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.

4

4:1b.JAM.004.001 Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric?

4:2b.JAM.004.002 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen.

4:3b.JAM.004.003 Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát.

4:4b.JAM.004.004 Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda.

4:5b.JAM.004.005 Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac?

4:6b.JAM.004.006 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten.

4:7b.JAM.004.007 Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric.

4:8b.JAM.004.008 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.

4:9b.JAM.004.009 Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara.

4:10b.JAM.004.010 Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.

4:11b.JAM.004.011 Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.

4:12b.JAM.004.012 Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana?

4:13b.JAM.004.013 Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu:

4:14b.JAM.004.014 Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da.

4:15b.JAM.004.015 Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura.

4:16b.JAM.004.016 Baina orain gloriatzen çarete çuen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da.

4:17b.JAM.004.017 Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du.

5

5:1b.JAM.005.001 Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic.

5:2b.JAM.005.002 Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade.

5:3b.JAM.005.003 Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco.

5:4b.JAM.005.004 Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade.

5:5b.JAM.005.005 Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala.

5:6b.JAM.005.006 Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen.

5:7b.JAM.005.007 Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno.

5:8b.JAM.005.008 Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.

5:9b.JAM.005.009 Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago.

5:10b.JAM.005.010 Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean.

5:11b.JAM.005.011 Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.

5:12b.JAM.005.012 Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát.

5:13b.JAM.005.013 Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça.

5:14b.JAM.005.014 Eri da cembeit çuen artean? erekar bitza Eliçaco ancianoac, eta othoitz beguité harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean.

5:15b.JAM.005.015 Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen çaizquió.

5:16b.JAM.005.016 Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.

5:17b.JAM.005.017 Elias cen gu bay passionén suiectionetaco guiçona, eta othoiztez othoitz eguin ceçan, ezlaguian vriric, eta etzeçan eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez.

5:18b.JAM.005.018 Eta berriz othoitz eguin ceçan, eta ceruäc vri eman ceçan, eta lurrac bere fructua ekar ceçan.

5:19b.JAM.005.019 Anayeác, baldin çuetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti badeça cembeitec,

5:20b.JAM.005.020 Iaquin beça ecen conuerti eraci duqueenac bekatorebat bere bideco errebelamendutic, saluaturen duqueela arimabat heriotaric, eta bekatu mulçoa estaliren duqueela.


Holder of rights
Multilingual Bible Corpus

Citation Suggestion for this Object
TextGrid Repository (2025). Basque Collection. James (Basque). James (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C1C-C