1 Timothy (Basque)
1
1:1b.1TI.001.001 PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac,
1:2b.1TI.001.002 Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
1:3b.1TI.001.003 Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats.
1:4b.1TI.001.004 Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena.
1:5b.1TI.001.005 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.
1:6b.1TI.001.006 Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara:
1:7b.1TI.001.007 Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác.
1:8b.1TI.001.008 Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu.
1:9b.1TI.001.009 Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic:
1:10b.1TI.001.010 Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada.
1:11b.1TI.001.011 Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura.
1:12b.1TI.001.012 Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric:
1:13b.1TI.001.013 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.
1:14b.1TI.001.014 Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean.
1:15b.1TI.001.015 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni.
1:16b.1TI.001.016 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.
1:17b.1TI.001.017 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.
1:18b.1TI.001.018 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát:
1:19b.1TI.001.019 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.
1:20b.1TI.001.020 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen.
2
2:1b.1TI.002.001 Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic:
2:2b.1TI.002.002 Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin.
2:3b.1TI.002.003 Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean,
2:4b.1TI.002.004 Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen.
2:5b.1TI.002.005 Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic:
2:6b.1TI.002.006 Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán:
2:7b.1TI.002.007 Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin.
2:8b.1TI.002.008 Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic.
2:9b.1TI.002.009 Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz:
2:10b.1TI.002.010 Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez.
2:11b.1TI.002.011 Emazteac silentiorequin ikas beça suiectione gucirequin.
2:12b.1TI.002.012 Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan.
2:13b.1TI.002.013 Ecen Adam lehenic formatu içan duc, guero Eua.
2:14b.1TI.002.014 Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc.
2:15b.1TI.002.015 Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin.
3
3:1b.1TI.003.001 Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic:
3:2b.1TI.003.002 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco:
3:3b.1TI.003.003 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:
3:4b.1TI.003.004 Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin:
3:5b.1TI.003.005 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?)
3:6b.1TI.003.006 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát.
3:7b.1TI.003.007 Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát.
3:8b.1TI.003.008 Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso:
3:9b.1TI.003.009 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.
3:10b.1TI.003.010 Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade.
3:11b.1TI.003.011 Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan.
3:12b.1TI.003.012 Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac.
3:13b.1TI.003.013 Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean.
3:14b.1TI.003.014 Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela:
3:15b.1TI.003.015 Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä.
3:16b.1TI.003.016 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.
4
4:1b.1TI.004.001 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney,
4:2b.1TI.004.002 Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita,
4:3b.1TI.004.003 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney.
4:4b.1TI.004.004 Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada.
4:5b.1TI.004.005 Ecen creaturá sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez.
4:6b.1TI.004.006 Gauça hauc baldin proposa badietzéc anayey Iesus Christen ministre on aiçate, haci içanic fedearen, eta diligentqui iarreiqui atzayón doctrina onaren hitzetan.
4:7b.1TI.004.007 Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean.
4:8b.1TI.004.008 Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric.
4:9b.1TI.004.009 Hitz segura duc haur, eta guciz recebi dadin dignea.
4:10b.1TI.004.010 Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén.
4:11b.1TI.004.011 Gauça hauc denuntiaitzac eta iracats.
4:12b.1TI.004.012 Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean.
4:13b.1TI.004.013 Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari.
4:14b.1TI.004.014 Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin.
4:15b.1TI.004.015 Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean.
4:16b.1TI.004.016 Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac.
5
5:1b.1TI.005.001 Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala:
5:2b.1TI.005.002 Emazte çaharrac, amác beçala: gazteac, arrebác beçala castitate gucirequin.
5:3b.1TI.005.003 Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac.
5:4b.1TI.005.004 Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean.
5:5b.1TI.005.005 Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun.
5:6b.1TI.005.006 Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc.
5:7b.1TI.005.007 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát.
5:8b.1TI.005.008 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.
5:9b.1TI.005.009 Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana:
5:10b.1TI.005.010 Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.
5:11b.1TI.005.011 Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc:
5:12b.1TI.005.012 Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté.
5:13b.1TI.005.013 Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric.
5:14b.1TI.005.014 Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco.
5:15b.1TI.005.015 Ecen ia baztu itzuli içan dituc Satanen ondoan.
5:16b.1TI.005.016 Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát.
5:17b.1TI.005.017 Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac.
5:18b.1TI.005.018 Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da.
5:19b.1TI.005.019 Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen.
5:20b.1TI.005.020 Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát.
5:21b.1TI.005.021 Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz.
5:22b.1TI.005.022 Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac.
5:23b.1TI.005.023 Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic.
5:24b.1TI.005.024 Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec.
5:25b.1TI.005.025 Halaber obra onac-ere aitzinean agueri dituc: eta bercelaco diraden obrác, ecin estal daitezquec.
6
6:1b.1TI.006.001 Vztarriren azpian diraden cerbitzari guciéc, bere nabussiac ohore ororen digne estima bitzate: Iaincoaren icena eta doctriná blasphema eztitecençát.
6:2b.1TI.006.002 Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta.
6:3b.1TI.006.003 Baldin nehorc berce doctrinaric iracasten badu, eta consentitzen ezpadu Iesus Christ gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauèzco doctrinán,
6:4b.1TI.006.004 Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac,
6:5b.1TI.006.005 Guiçon adimenduz corrumpituén eta eguiatic priuatu diradenén disputatione vanoac, estimatzen dutelaric pietatea irabazte dela: retiradi halacoetaric.
6:6b.1TI.006.006 Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin.
6:7b.1TI.006.007 Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula.
6:8b.1TI.006.008 Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc.
6:9b.1TI.006.009 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara.
6:10b.1TI.006.010 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.
6:11b.1TI.006.011 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari.
6:12b.1TI.006.012 Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc.
6:13b.1TI.006.013 Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona:
6:14b.1TI.006.014 Manamendu haur beguira deçán macula eta reprotchu gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimendurano:
6:15b.1TI.006.015 Cein eracutsiren baitu bere demborán Prince benedicatuac eta bakoitzac, reguén Regueac eta iaunén Iaunac:
6:16b.1TI.006.016 Ceinec berac baitu immortalitate, nehor hurbil ecin daiten arguian habitatzen delaric, cein ezpaitu guiçonec batec-ere ikussi, ez ecin ikus baiteçaque: ceini ohore eta indar seculacotz. Amen.
6:17b.1TI.006.017 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco:
6:18b.1TI.006.018 Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden.
6:19b.1TI.006.019 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala.
6:20b.1TI.006.020 O Timotheo, deposita beguireçac, ihes eguiten drauealaric oihu vanoéy eta profanoey, eta falsuqui hala deitzen den scientiaco contradictioney:
6:21b.1TI.006.021 Cein scientiaz professione eguiten çutelaric batzu fedetic erauci içan baitirade. Gratia dela hirequin. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 1 Timothy (Basque). 1 Timothy (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C0D-D