2 Thessalonians (Basque)
1
1:1b.2TH.001.001 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eliçari:
1:2b.2TH.001.002 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:3b.2TH.001.003 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:
1:4b.2TH.001.004 Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz:
1:5b.2TH.001.005 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue:
1:6b.2TH.001.006 Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén
1:7b.2TH.001.007 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,
1:8b.2TH.001.008 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz:
1:9b.2TH.001.009 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz:
1:10b.2TH.001.010 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:
1:11b.2TH.001.011 Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere çuengatic, çuec vocationearen digne gure Iaincoac eguin çaitzatençat, eta compli deçan bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obrá botheretsuqui:
1:12b.2TH.001.012 Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura.
2
2:1b.2TH.002.001 Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz.
2:2b.2TH.002.002 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guçaz scribatua baliz beçala, Christen eguna bertan baliz beçala.
2:3b.2TH.002.003 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea,
2:4b.2TH.002.004 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.
2:5b.2TH.002.005 Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela?
2:6b.2TH.002.006 Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán.
2:7b.2TH.002.007 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic.
2:8b.2TH.002.008 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.
2:9b.2TH.002.009 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin:
2:10b.2TH.002.010 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco.
2:11b.2TH.002.011 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát:
2:12b.2TH.002.012 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.
2:13b.2TH.002.013 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz:
2:14b.2TH.002.014 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.
2:15b.2TH.002.015 Halacotz, anayeác, çaudete fermu eta educaçue ikassi duçuen doctriná, bada gure hitzez bada epistolaz.
2:16b.2TH.002.016 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,
2:17b.2TH.002.017 Consola ditzala çuen bihotzac, eta confirma çaitzatela hitz eta obra on orotan.
3
3:1b.2TH.003.001 Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala:
3:2b.2TH.003.002 Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién.
3:3b.2TH.003.003 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.
3:4b.2TH.003.004 Asseguratzen-ere bagara Iaunean çueçaz, ecen denuntiatzen drauzquiçuegun gauçác eguiten-ere badituçuela eta eguinen.
3:5b.2TH.003.005 Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera.
3:6b.2TH.003.006 Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric.
3:7b.2TH.003.007 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean.
3:8b.2TH.003.008 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát.
3:9b.2TH.003.009 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat.
3:10b.2TH.003.010 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan.
3:11b.2TH.003.011 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric.
3:12b.2TH.003.012 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten.
3:13b.2TH.003.013 Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez.
3:14b.2TH.003.014 Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát:
3:15b.2TH.003.015 Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço.
3:16b.2TH.003.016 Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin.
3:17b.2TH.003.017 Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut.
3:18b.2TH.003.018 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 2 Thessalonians (Basque). 2 Thessalonians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C0A-0