Colossians (Basque)
1
1:1b.COL.001.001 PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac,
1:2b.COL.001.002 Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:3b.COL.001.003 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula,
1:4b.COL.001.004 Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea:
1:5b.COL.001.005 Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,
1:6b.COL.001.006 Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic.
1:7b.COL.001.007 Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:
1:8b.COL.001.008 Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea.
1:9b.COL.001.009 Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:
1:10b.COL.001.010 Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean.
1:11b.COL.001.011 Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin:
1:12b.COL.001.012 Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian:
1:13b.COL.001.013 Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.
1:14b.COL.001.014 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatuén barkamendua.
1:15b.COL.001.015 Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa.
1:16b.COL.001.016 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade.
1:17b.COL.001.017 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.
1:18b.COL.001.018 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.
1:19b.COL.001.019 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:
1:20b.COL.001.020 Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác.
1:21b.COL.001.021 Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:
1:22b.COL.001.022 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
1:23b.COL.001.023 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:
1:24b.COL.001.024 Orain alegueratzen naiz çuengatic suffritzen ditudan gaucéz, eta Christen afflictionén gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eliçá.
1:25b.COL.001.025 Ceinetaco ministre eguin içan bainaiz, Iaincoaren dispensationez, cein eman içan baitzait çuec baithara, Iaincoaren hitzaren complitzeco:
1:26b.COL.001.026 Cein baita, secula eta adin guciéz gueroztic estaliric egon içan den mysterioa, baina orain manifestatu içan çaye haren sainduey.
1:27b.COL.001.027 Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá:
1:28b.COL.001.028 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean.
1:29b.COL.001.029 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.
2
2:1b.COL.002.001 Ecen nahi dut daquiçuen cein batailla handia dudan çuengatic eta Laodiceacoacgatic, eta haraguian ene presentiá ikussi eztuten guciacgatic:
2:2b.COL.002.002 Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan.
2:3b.COL.002.003 Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade.
2:4b.COL.002.004 Eta haur erraiten dut nehorc goga eraciteco hitzez engana etzaitzatençát.
2:5b.COL.002.005 Ecen gorputzez absent banaiz-ere, spirituz ordea çuequin naiz, alegueratzen naicelaric eta ikusten dudalaric çuen reguelá, eta Christ baithan duçuen fedearen fermutassuna.
2:6b.COL.002.006 Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte:
2:7b.COL.002.007 Erro eguinac eta edificatuac çaretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi içan çareten beçala, abundos çaretelaric hartan remerciamendurequin
2:8b.COL.002.008 Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura:
2:9b.COL.002.009 Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.
2:10b.COL.002.010 Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä.
2:11b.COL.002.011 Ceinetan circonciditu-ere içan baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatuén gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz:
2:12b.COL.002.012 Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu.
2:13b.COL.002.013 Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic,
2:14b.COL.002.014 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric:
2:15b.COL.002.015 Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic.
2:16b.COL.002.016 Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz:
2:17b.COL.002.017 Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da.
2:18b.COL.002.018 Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic:
2:19b.COL.002.019 Eta eztatchecalaric buruäri, ceinetaric gorputz gucia iuncturaz eta lothuraz fornituric eta elkarrequin iunctaturic Iaincoaren hacitzez hatzen baita.
2:20b.COL.002.020 Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala?
2:21b.COL.002.021 Hala nola, Ezteçála ian, Ezteçála dasta, Ezteçála hunqui.
2:22b.COL.002.022 Guiçonen manamenduén eta doctrinén arauezco gauça hauc gucioc vsança berez galdu doaça.
2:23b.COL.002.023 Badaric-ere gauça hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude.
3
3:1b.COL.003.001 Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.
3:2b.COL.003.002 Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan.
3:3b.COL.003.003 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.
3:4b.COL.003.004 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
3:5b.COL.003.005 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
3:6b.COL.003.006 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
3:7b.COL.003.007 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.
3:8b.COL.003.008 Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart.
3:9b.COL.003.009 Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
3:10b.COL.003.010 Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.
3:11b.COL.003.011 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.
3:12b.COL.003.012 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
3:13b.COL.003.013 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.
3:14b.COL.003.014 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.
3:15b.COL.003.015 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.
3:16b.COL.003.016 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.
3:17b.COL.003.017 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.
3:18b.COL.003.018 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
3:19b.COL.003.019 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
3:20b.COL.003.020 Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.
3:21b.COL.003.021 Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát.
3:22b.COL.003.022 Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric.
3:23b.COL.003.023 Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
3:24b.COL.003.024 Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue.
3:25b.COL.003.025 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.
4
4:1b.COL.004.001 Nabussiác eguieçue çucena eta eguimbidea cerbitzariey, daquiçuelaric ecen çuec-ere baduçuela Iaun-bat ceruètan.
4:2b.COL.004.002 Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin.
4:3b.COL.004.003 Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz.
4:4b.COL.004.004 Hura manifesta deçadançát, minçatu behar dudan beçala.
4:5b.COL.004.005 Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric.
4:6b.COL.004.006 Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát.
4:7b.COL.004.007 Ene equiteco guciac notificaturen drauzquiçue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac:
4:8b.COL.004.008 Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac,
4:9b.COL.004.009 Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz.
4:10b.COL.004.010 Salutatzen çaituztéz Aristarque ene presoner quideac, eta Marc Barnabasen lehen gussuac (ceinez manamendu recebitu baituçue, baldin çuetara ethor badadi, recebi deçaçuen)
4:11b.COL.004.011 Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiutaçale Iaincoaren resumán, eta ene solageamendutaco içan dirade.
4:12b.COL.004.012 Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian:
4:13b.COL.004.013 Ecen haur harçaz testificatzen dut, ecen zelo handia duela çuengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic.
4:14b.COL.004.014 Salutatzen çaituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec.
4:15b.COL.004.015 Salutaitzaçue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eliçá.
4:16b.COL.004.016 Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen.
4:17b.COL.004.017 Eta erroçue Archipperi, Gogoa eçac gure Iaunean recebitu vkan duàn administrationea compli deçánçat.
4:18b.COL.004.018 Salutationea, ene Paulen escuz. Çareten orhoit ene estecaduréz. Gratia dela çuequin. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. Colossians (Basque). Colossians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C04-6