Ephesians (Basque)

Ephesians (Basque)

1

1:1b.EPH.001.001 Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:

1:2b.EPH.001.002 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

1:3b.EPH.001.003 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan:

1:4b.EPH.001.004 Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:

1:5b.EPH.001.005 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,

1:6b.EPH.001.006 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.

1:7b.EPH.001.007 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:

1:8b.EPH.001.008 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:

1:9b.EPH.001.009 Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:

1:10b.EPH.001.010 Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan:

1:11b.EPH.001.011 Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura.

1:12b.EPH.001.012 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.

1:13b.EPH.001.013 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

1:14b.EPH.001.014 Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.

1:15b.EPH.001.015 Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,

1:16b.EPH.001.016 Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan.

1:17b.EPH.001.017 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:

1:18b.EPH.001.018 Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan:

1:19b.EPH.001.019 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,

1:20b.EPH.001.020 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,

1:21b.EPH.001.021 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.

1:22b.EPH.001.022 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:

1:23b.EPH.001.023 Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.

2

2:1b.EPH.002.001 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:

2:2b.EPH.002.002 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:

2:3b.EPH.002.003 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

2:4b.EPH.002.004 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,

2:5b.EPH.002.005 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

2:6b.EPH.002.006 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean.

2:7b.EPH.002.007 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.

2:8b.EPH.002.008 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da:

2:9b.EPH.002.009 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát.

2:10b.EPH.002.010 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

2:11b.EPH.002.011 Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz,

2:12b.EPH.002.012 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:

2:13b.EPH.002.013 Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz.

2:14b.EPH.002.014 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena:

2:15b.EPH.002.015 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela.

2:16b.EPH.002.016 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic.

2:17b.EPH.002.017 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey.

2:18b.EPH.002.018 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.

2:19b.EPH.002.019 Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico:

2:20b.EPH.002.020 Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:

2:21b.EPH.002.021 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean:

2:22b.EPH.002.022 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.

3

3:1b.EPH.003.001 Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil.

3:2b.EPH.003.002 Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea.

3:3b.EPH.003.003 Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala:

3:4b.EPH.003.004 Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.)

3:5b.EPH.003.005 Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz:

3:6b.EPH.003.006 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.

3:7b.EPH.003.007 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez.

3:8b.EPH.003.008 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,

3:9b.EPH.003.009 Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez:

3:10b.EPH.003.010 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:

3:11b.EPH.003.011 Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura:

3:12b.EPH.003.012 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz.

3:13b.EPH.003.013 Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá.

3:14b.EPH.003.014 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana,

3:15b.EPH.003.015 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita,

3:16b.EPH.003.016 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean:

3:17b.EPH.003.017 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan:

3:18b.EPH.003.018 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna:

3:19b.EPH.003.019 Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian.

3:20b.EPH.003.020 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,

3:21b.EPH.003.021 Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.

4

4:1b.EPH.004.001 Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,

4:2b.EPH.004.002 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:

4:3b.EPH.004.003 Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.

4:4b.EPH.004.004 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:

4:5b.EPH.004.005 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:

4:6b.EPH.004.006 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.

4:7b.EPH.004.007 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.

4:8b.EPH.004.008 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.

4:9b.EPH.004.009 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?

4:10b.EPH.004.010 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.

4:11b.EPH.004.011 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,

4:12b.EPH.004.012 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

4:13b.EPH.004.013 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:

4:14b.EPH.004.014 Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.

4:15b.EPH.004.015 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:

4:16b.EPH.004.016 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.

4:17b.EPH.004.017 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,

4:18b.EPH.004.018 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:

4:19b.EPH.004.019 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.

4:20b.EPH.004.020 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:

4:21b.EPH.004.021 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:

4:22b.EPH.004.022 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:

4:23b.EPH.004.023 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:

4:24b.EPH.004.024 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

4:25b.EPH.004.025 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.

4:26b.EPH.004.026 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:

4:27b.EPH.004.027 Eta lekuric eztemoçuela deabruari.

4:28b.EPH.004.028 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.

4:29b.EPH.004.029 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.

4:30b.EPH.004.030 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.

4:31b.EPH.004.031 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.

4:32b.EPH.004.032 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.

5

5:1b.EPH.005.001 Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:

5:2b.EPH.005.002 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan

5:3b.EPH.005.003 Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:

5:4b.EPH.005.004 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.

5:5b.EPH.005.005 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.

5:6b.EPH.005.006 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

5:7b.EPH.005.007 Etzaretela bada hequin parçonér.

5:8b.EPH.005.008 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

5:9b.EPH.005.009 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)

5:10b.EPH.005.010 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.

5:11b.EPH.005.011 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.

5:12b.EPH.005.012 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.

5:13b.EPH.005.013 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.

5:14b.EPH.005.014 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.

5:15b.EPH.005.015 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:

5:16b.EPH.005.016 Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.

5:17b.EPH.005.017 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.

5:18b.EPH.005.018 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz:

5:19b.EPH.005.019 Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.

5:20b.EPH.005.020 Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:

5:21b.EPH.005.021 Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin.

5:22b.EPH.005.022 Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:

5:23b.EPH.005.023 Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.

5:24b.EPH.005.024 Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.

5:25b.EPH.005.025 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:

5:26b.EPH.005.026 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

5:27b.EPH.005.027 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

5:28b.EPH.005.028 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

5:29b.EPH.005.029 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:

5:30b.EPH.005.030 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.

5:31b.EPH.005.031 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

5:32b.EPH.005.032 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.

5:33b.EPH.005.033 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

6

6:1b.EPH.006.001 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.

6:2b.EPH.006.002 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)

6:3b.EPH.006.003 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.

6:4b.EPH.006.004 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

6:5b.EPH.006.005 Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala.

6:6b.EPH.006.006 Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.

6:7b.EPH.006.007 Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:

6:8b.EPH.006.008 Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.

6:9b.EPH.006.009 Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.

6:10b.EPH.006.010 Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.

6:11b.EPH.006.011 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

6:12b.EPH.006.012 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

6:13b.EPH.006.013 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.

6:14b.EPH.006.014 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:

6:15b.EPH.006.015 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.

6:16b.EPH.006.016 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.

6:17b.EPH.006.017 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.

6:18b.EPH.006.018 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

6:19b.EPH.006.019 Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,

6:20b.EPH.006.020 Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.

6:21b.EPH.006.021 Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue:

6:22b.EPH.006.022 Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.

6:23b.EPH.006.023 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

6:24b.EPH.006.024 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.


Holder of rights
Multilingual Bible Corpus

Citation Suggestion for this Object
TextGrid Repository (2025). Basque Collection. Ephesians (Basque). Ephesians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BFE-E