Mark (Basque)
1
1:1b.MAR.001.001 IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea:
1:2b.MAR.001.002 Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean
1:3b.MAR.001.003 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
1:4b.MAR.001.004 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan.
1:5b.MAR.001.005 Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela.
1:6b.MAR.001.006 Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen.
1:7b.MAR.001.007 Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne.
1:8b.MAR.001.008 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz.
1:9b.MAR.001.009 Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.
1:10b.MAR.001.010 Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera iausten.
1:11b.MAR.001.011 Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona.
1:12b.MAR.001.012 Eta bertan Spirituac irion ceçan hura desertura.
1:13b.MAR.001.013 Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten.
1:14b.MAR.001.014 Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa:
1:15b.MAR.001.015 Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa.
1:16b.MAR.001.016 Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)
1:17b.MAR.001.017 Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
1:18b.MAR.001.018 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan.
1:19b.MAR.001.019 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela.
1:20b.MAR.001.020 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.
1:21b.MAR.001.021 Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen.
1:22b.MAR.001.022 Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.
1:23b.MAR.001.023 Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,
1:24b.MAR.001.024 Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.
1:25b.MAR.001.025 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.
1:26b.MAR.001.026 Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.
1:27b.MAR.001.027 Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?
1:28b.MAR.001.028 Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia.
1:29b.MAR.001.029 Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.
1:30b.MAR.001.030 Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz.
1:31b.MAR.001.031 Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan.
1:32b.MAR.001.032 Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac.
1:33b.MAR.001.033 Eta hiri gucia borthara bildua cen.
1:34b.MAR.001.034 Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén.
1:35b.MAR.001.035 Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen.
1:36b.MAR.001.036 Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta harequin ciradenac.
1:37b.MAR.001.037 Eta eriden çutenean, erran cieçoten, Guciac hire bilha diabiltzac.
1:38b.MAR.001.038 Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz.
1:39b.MAR.001.039 Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.
1:40b.MAR.001.040 Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec.
1:41b.MAR.001.041 Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu,
1:42b.MAR.001.042 Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.
1:43b.MAR.001.043 Eta hura mehatchaturic bertan igor ceçan camporát:
1:44b.MAR.001.044 Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy testimoniagetan.
1:45b.MAR.001.045 Baina hura ilkiric has cedin anhitz gauçaren publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen, eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric.
2
2:1b.MAR.002.001 ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.
2:2b.MAR.002.002 Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.
2:3b.MAR.002.003 Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.
2:4b.MAR.002.004 Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.
2:5b.MAR.002.005 Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
2:6b.MAR.002.006 Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,
2:7b.MAR.002.007 Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?
2:8b.MAR.002.008 Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.
2:9b.MAR.002.009 Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi?
2:10b.MAR.002.010 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)
2:11b.MAR.002.011 Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
2:12b.MAR.002.012 Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi.
2:13b.MAR.002.013 Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.
2:14b.MAR.002.014 Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.
2:15b.MAR.002.015 Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan.
2:16b.MAR.002.016 Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten?
2:17b.MAR.002.017 Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
2:18b.MAR.002.018 Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten?
2:19b.MAR.002.019 Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite.
2:20b.MAR.002.020 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan.
2:21b.MAR.002.021 Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá.
2:22b.MAR.002.022 Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da.
2:23b.MAR.002.023 Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten.
2:24b.MAR.002.024 Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá, cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena?
2:25b.MAR.002.025 Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
2:26b.MAR.002.026 Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen?
2:27b.MAR.002.027 Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic.
2:28b.MAR.002.028 Bada guiçonaren Semea Sabbathoaren-ere iabe da.
3
3:1b.MAR.003.001 Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic.
3:2b.MAR.003.002 Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat.
3:3b.MAR.003.003 Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera.
3:4b.MAR.003.004 Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.
3:5b.MAR.003.005 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.
3:6b.MAR.003.006 Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.
3:7b.MAR.003.007 Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.
3:8b.MAR.003.008 Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana.
3:9b.MAR.003.009 Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát.
3:10b.MAR.003.010 Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat.
3:11b.MAR.003.011 Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain
3:12b.MAR.003.012 Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat.
3:13b.MAR.003.013 Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.
3:14b.MAR.003.014 Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco:
3:15b.MAR.003.015 Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco.
3:16b.MAR.003.016 Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:)
3:17b.MAR.003.017 Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac)
3:18b.MAR.003.018 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,
3:19b.MAR.003.019 Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.
3:20b.MAR.003.020 Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.
3:21b.MAR.003.021 Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela.
3:22b.MAR.003.022 Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén princearen partez deabruac campora egoizten cituela.
3:23b.MAR.003.023 Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.
3:24b.MAR.003.024 Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.
3:25b.MAR.003.025 Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.
3:26b.MAR.003.026 Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.
3:27b.MAR.003.027 Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.
3:28b.MAR.003.028 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac:
3:29b.MAR.003.029 Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun.
3:30b.MAR.003.030 Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du.
3:31b.MAR.003.031 Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera.
3:32b.MAR.003.032 Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea, eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc lekorean galdeguiten aute.
3:33b.MAR.003.033 Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac?
3:34b.MAR.003.034 Eta inguru behatu çuenean haren inguruän iarriric ceuden discipuluetara, dio, Huná ene ama, eta ene anayeac.
3:35b.MAR.003.035 Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama
4
4:1b.MAR.004.001 Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen.
4:2b.MAR.004.002 Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça, eta erraiten cerauen bere doctrinán,
4:3b.MAR.004.003 Ençun eçaçue, Huná, ereillebat ilki cedin ereitara.
4:4b.MAR.004.004 Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten hura.
4:5b.MAR.004.005 Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic.
4:6b.MAR.004.006 Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin.
4:7b.MAR.004.007 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan fructuric eman.
4:8b.MAR.004.008 Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
4:9b.MAR.004.009 Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
4:10b.MAR.004.010 Eta bera cela, interroga ceçaten haren inguruän hamabiequin ciradenéc, comparationeaz.
4:11b.MAR.004.011 Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney comparationez gauça guciac tractatzen çaizte:
4:12b.MAR.004.012 Dacussatela ikus deçatençat, eta eztaquizquión ohart: eta dançutela ençun deçaten, eta adi ezteçaten: conuerti eztitecen eta bekatuac barka eztaquizquién.
4:13b.MAR.004.013 Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue?
4:14b.MAR.004.014 Ereilleac hitza ereiten du.
4:15b.MAR.004.015 Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen dutenac, ceinétan ereiten baita hitza: baina ençun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza.
4:16b.MAR.004.016 Eta hauc dirade halaber leku harriçuetara hacia recebitzen dutenac: eta ençun dutenean hitza, bertan bozcariorequin recebitzen dute hura.
4:17b.MAR.004.017 Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic, bertan scandalizatzen dirade.
4:18b.MAR.004.018 Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac, hauc dirade, diot, hacia ençuten dutenac:
4:19b.MAR.004.019 Baina mundu hunetaco ansiéc, eta abrastassunezco enganioac, eta berce gaucetaco guthiciéc barneraric ithotzen dute hitza, eta fructu gabetzen da.
4:20b.MAR.004.020 Eta hauc dirade lur onera hacia recebitu dutenac, ceinéc hitza ençuten baitute, eta recebitzen, eta fructu ekarten, batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
4:21b.MAR.004.021 Erran ciecén halaber, Ala candela ekarten da gaitzurupean, edo ohapean eçar dadinçat? eza candelerean eçar dadinçat?
4:22b.MAR.004.022 Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal ahal daitenic: baina campora ethorri behar da.
4:23b.MAR.004.023 Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun beça.
4:24b.MAR.004.024 Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey ençuten duçuenoy.
4:25b.MAR.004.025 Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren çayó.
4:26b.MAR.004.026 Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora.
4:27b.MAR.004.027 Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola,
4:28b.MAR.004.028 Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän.
4:29b.MAR.004.029 Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.
4:30b.MAR.004.030 Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren resumác? edo cer comparationez comparaturen dugu hura?
4:31b.MAR.004.031 Hura da mustarda haci bihibat beçala, cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena:
4:32b.MAR.004.032 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean.
4:33b.MAR.004.033 Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, ençun ahal ciroitenaren araura.
4:34b.MAR.004.034 Eta comparatione gabe etzayen minçatzen: baina appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gauça guciac.
4:35b.MAR.004.035 Eta erran ciecén egun hartan, arrastu cenean, Iragan gáitecen vraren berce aldera.
4:36b.MAR.004.036 Eta populua vtziric har ceçaten hura vncian cen beçala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin.
4:37b.MAR.004.037 Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén.
4:38b.MAR.004.038 Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá, eztuc ansiaric ceren galduac goacen?
4:39b.MAR.004.039 Eta iratzarri cenean mehatcha ceçan haicea, eta erran cieçón itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin.
4:40b.MAR.004.040 Eta erran ciecén Cergatic çarete horrela icior? nola eztuçue federic?
4:41b.MAR.004.041 Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten çuten elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen baitute?
5
5:1b.MAR.005.001 Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén comarcara.
5:2b.MAR.005.002 Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat:
5:3b.MAR.005.003 Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.
5:4b.MAR.005.004 Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta nehorc ecin ceba ceçaqueen.
5:5b.MAR.005.005 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala.
5:6b.MAR.005.006 Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin ceçan eta gur cequión:
5:7b.MAR.005.007 Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.
5:8b.MAR.005.008 (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic)
5:9b.MAR.005.009 Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.
5:10b.MAR.005.010 Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.
5:11b.MAR.005.011 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.
5:12b.MAR.005.012 Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.
5:13b.MAR.005.013 Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan.
5:14b.MAR.005.014 Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.
5:15b.MAR.005.015 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen.
5:16b.MAR.005.016 Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz.
5:17b.MAR.005.017 Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric.
5:18b.MAR.005.018 Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén.
5:19b.MAR.005.019 Baina Iesusec etzieçón permetti, aitzitic erran cieçón, Habil eure etcherát euretara, eta conta iecec cein gauça handiac Iaunac eguin drauzquián, eta nola hiçaz pietate vkan duen.
5:20b.MAR.005.020 Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten.
5:21b.MAR.005.021 Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera, populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean.
5:22b.MAR.005.022 Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere burua haren oinetara.
5:23b.MAR.005.023 Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici den.
5:24b.MAR.005.024 Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi çarreyón, eta hertsen çuten.
5:25b.MAR.005.025 Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan çuenic:
5:26b.MAR.005.026 Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu, baina gaizcoatuago içan cen.
5:27b.MAR.005.027 Hura Iesusez minçatzen ençunic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá.
5:28b.MAR.005.028 Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz
5:29b.MAR.005.029 Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.
5:30b.MAR.005.030 Eta bertan Iesusec bere baithan eçaguturic harenganic ilki içan cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ceçan, Norc hunqui ditu ene abillamenduac?
5:31b.MAR.005.031 Eta erran cieçoten bere discipuluec, Badacussac gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau?
5:32b.MAR.005.032 Eta inguru behatzen çuen, haur eguin çuena ikus leçançat.
5:33b.MAR.005.033 Eta emaztea beldurric eta ikararic, nola baitzaquian hura baithan eguin içan cena, ethor cedin, eta egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta erran cieçón eguia gucia.
5:34b.MAR.005.034 Eta harc erran cieçón, Alabá, eure fedeac saluatu au, habil baquerequin, eta aicén sendo eure plagatic.
5:35b.MAR.005.035 Oraino hura minço cela ethor citecen batzu synagogaco principalarenetic, cioitela, Hire alabá hil duc, cergatic fatigatzen duc Magistrua?
5:36b.MAR.005.036 Eta Iesusec erraiten cen hitz haur ençun çuen beçain sarri, diotsa synagogaco principalari, Eztuála beldurric, sinhetsac solament.
5:37b.MAR.005.037 Eta etzeçan permetti nehor iarreiqui lequión Pierris, eta Iacques, eta Ioannes Iacquesen anayea baicen.
5:38b.MAR.005.038 Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera, eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten çutenac.
5:39b.MAR.005.039 Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen çarete, eta nigarrez çaudete? nescatchá ezta hil, baina lo datza.
5:40b.MAR.005.040 Eta irriz ceuden harçaz: baina harc guciac idoquiric campora, har citzan nescatcharen aitá eta amá, eta harequin ciradenac, eta sartzen da nescatchá cetzan lekura.
5:41b.MAR.005.041 Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi.
5:42b.MAR.005.042 Eta bertan iaiqui cedin nescatchá, eta baçabilan: ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen.
5:43b.MAR.005.043 Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian: eta erran ceçan iatera nescatchari eman lequión.
6
6:1b.MAR.006.001 Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta baçarreitzan bere discipuluac.
6:2b.MAR.006.002 Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten, cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade?
6:3b.MAR.006.003 Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan.
6:4b.MAR.006.004 Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen.
6:5b.MAR.006.005 Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan baicen.
6:6b.MAR.006.006 Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela.
6:7b.MAR.006.007 Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén gainean.
6:8b.MAR.006.008 Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan.
6:9b.MAR.006.009 Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz ezlitecen vezti.
6:10b.MAR.006.010 Eta erraiten cerauen, Non-ere sarthuren baitzarete etche batetarra, çaudete han handic ilki arterano.
6:11b.MAR.006.011 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.
6:12b.MAR.006.012 Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin.
6:13b.MAR.006.013 Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.
6:14b.MAR.006.014 Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan.
6:15b.MAR.006.015 Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.
6:16b.MAR.006.016 Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.
6:17b.MAR.006.017 Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.
6:18b.MAR.006.018 Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori euri anayeren emaztea duán.
6:19b.MAR.006.019 Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
6:20b.MAR.006.020 Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen, eta gogotic hura ençuten çuen.
6:21b.MAR.006.021 Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley:
6:22b.MAR.006.022 Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat.
6:23b.MAR.006.023 Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
6:24b.MAR.006.024 Eta harc ilkiric erran cieçón bere amari, Cer escaturen naiz? Eta harc erran ceçan, Ioannes Baptistaren buruären.
6:25b.MAR.006.025 Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán platean Ioannes Baptistaren buruä.
6:26b.MAR.006.026 Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan.
6:27b.MAR.006.027 Eta bertan Reguec, igorriric borreroa, mana ceçan ekar ledin haren buruä: harc bada ioanic edequi cieçón buruä presoindeguian.
6:28b.MAR.006.028 Eta ekar ceçan haren buruä platean, eta eman cieçón hura nescatchari, eta nescachác eman cieçón bere amari.
6:29b.MAR.006.029 Eta hori ençunic haren discipuluac ethor citecen, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta eçar ceçaten thumbán.
6:30b.MAR.006.030 Eta bil citecen Apostoluac Iesusgana, eta conta cieçoten eguin eta iracatsi çuten gucia.
6:31b.MAR.006.031 Eta erran ciecén, Çatozte ceuróc appart leku desertu batetara, eta reposa çaitezte gutibat: ecen anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere etzutén.
6:32b.MAR.006.032 Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart:
6:33b.MAR.006.033 Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta eçagut ceçaten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ceçaten hara, eta aitzin cequizten hæy, eta bil citecen harengana.
6:34b.MAR.006.034 Orduan ilkiric ikus ceçan gendetze handia Iesusec, eta compassione har ceçan heçaz: ecen ardi artzain gabeac beçala ciraden: eta has cequién anhitz gauçaren iracasten.
6:35b.MAR.006.035 Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc:
6:36b.MAR.006.036 Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer ian deçaten eztié.
6:37b.MAR.006.037 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?
6:38b.MAR.006.038 Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.
6:39b.MAR.006.039 Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean.
6:40b.MAR.006.040 Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey eta hamarná.
6:41b.MAR.006.041 Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey.
6:42b.MAR.006.042 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen.
6:43b.MAR.006.043 Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.
6:44b.MAR.006.044 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä.
6:45b.MAR.006.045 Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira, eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alderát, berac populuari congit lemon bizquitartean.
6:46b.MAR.006.046 Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera.
6:47b.MAR.006.047 Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean.
6:48b.MAR.006.048 Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan.
6:49b.MAR.006.049 Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,
6:50b.MAR.006.050 Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
6:51b.MAR.006.051 Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ceçaten.
6:52b.MAR.006.052 Ecen etzutén aditu oguiéz eguin içan cena: ceren hayén bihotza gogortua baitzén.
6:53b.MAR.006.053 Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco lurrera, eta portu har ceçaten.
6:54b.MAR.006.054 Eta vncitic ilki ciradenean, bertan eçagut ceçaten hura.
6:55b.MAR.006.055 Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten baitzuten, hara.
6:56b.MAR.006.056 Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden.
7
7:1b.MAR.007.001 Orduan bil citecen harengana Phariseuac, eta Ierusalemetic ethorri içan ciraden Scriba batzu.
7:2b.MAR.007.002 Eta hec ikussi çutenean haren discipuluetaric batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gabéz) iaten çutela oguia, arrangura citecen.
7:3b.MAR.007.003 Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác eduquiten dituztela.
7:4b.MAR.007.004 Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac.
7:5b.MAR.007.005 Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?
7:6b.MAR.007.006 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec çueçaz hypocritoz, scribatua den beçala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina hayén bihotza vrrun da eneganic.
7:7b.MAR.007.007 Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela doctrinatzat guiçonén manamenduac.
7:8b.MAR.007.008 Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.
7:9b.MAR.007.009 Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá beguira deçacuençát.
7:10b.MAR.007.010 Ecen Moysesec erran du, Ohoraitzac eure aita eta eure ama: eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
7:11b.MAR.007.011 Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura.
7:12b.MAR.007.012 Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari:
7:13b.MAR.007.013 Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.
7:14b.MAR.007.014 Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue.
7:15b.MAR.007.015 Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.
7:16b.MAR.007.016 Nehorc ençuteco beharriric badu ençun beça.
7:17b.MAR.007.017 Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic interroga ceçaten bere discipuluéc comparationeaz.
7:18b.MAR.007.018 Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete? Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu deçaquela?
7:19b.MAR.007.019 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.
7:20b.MAR.007.020 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.
7:21b.MAR.007.021 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,
7:22b.MAR.007.022 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:
7:23b.MAR.007.023 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.
7:24b.MAR.007.024 Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin leçan: baina ecin estali içan da.
7:25b.MAR.007.025 Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere buruä haren oinetara,
7:26b.MAR.007.026 (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta othoitz eguiten ceraucan campora egotz leçan deabrua haren alabaganic.
7:27b.MAR.007.027 Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
7:28b.MAR.007.028 Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric.
7:29b.MAR.007.029 Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic.
7:30b.MAR.007.030 Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala.
7:31b.MAR.007.031 Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz.
7:32b.MAR.007.032 Orduan presentatzen draucate gor nequez minço cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón.
7:33b.MAR.007.033 Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren mihia.
7:34b.MAR.007.034 Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ceçan, eta erran cieçón Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi.
7:35b.MAR.007.035 Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha cedin haren mihico etchequidurá, eta minço cen claroqui.
7:36b.MAR.007.036 Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere harc defenda baitziecén, vnguiz guehiago publicatzen çutén.
7:37b.MAR.007.037 Eta guciz miraculu esten çutén, cioitela, Vngui gauça guciac eguin ditu: gorrey ençun eraciten draue, eta mutuac minça eraciten ditu.
8
8:1b.MAR.008.001 Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,
8:2b.MAR.008.002 Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.
8:3b.MAR.008.003 Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.
8:4b.MAR.008.004 Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?
8:5b.MAR.008.005 Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.
8:6b.MAR.008.006 Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.
8:7b.MAR.008.007 Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.
8:8b.MAR.008.008 Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.
8:9b.MAR.008.009 Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.
8:10b.MAR.008.010 Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.
8:11b.MAR.008.011 Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.
8:12b.MAR.008.012 Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
8:13b.MAR.008.013 Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.
8:14b.MAR.008.014 Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
8:15b.MAR.008.015 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
8:16b.MAR.008.016 Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.
8:17b.MAR.008.017 Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza.
8:18b.MAR.008.018 Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?
8:19b.MAR.008.019 Borz oguiac hautsi nerauztenean borz milla guiçoney cembat sasqui çathiz beteric altchatu centuzten? Diotsate, Hamabi.
8:20b.MAR.008.020 Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cieçoten, Çazpi.
8:21b.MAR.008.021 Eta erran ciecén, Nola eztuçue aditzen?
8:22b.MAR.008.022 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.
8:23b.MAR.008.023 Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.
8:24b.MAR.008.024 Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.
8:25b.MAR.008.025 Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.
8:26b.MAR.008.026 Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
8:27b.MAR.008.027 Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc?
8:28b.MAR.008.028 Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
8:29b.MAR.008.029 Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
8:30b.MAR.008.030 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
8:31b.MAR.008.031 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
8:32b.MAR.008.032 Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.
8:33b.MAR.008.033 Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
8:34b.MAR.008.034 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
8:35b.MAR.008.035 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.
8:36b.MAR.008.036 Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
8:37b.MAR.008.037 Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
8:38b.MAR.008.038 Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.
9
9:1b.MAR.009.001 Erraiten cerauen halaber, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen badiradela hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, Iaincoaren resumá bothererequin ethorriric dacusqueiteno.
9:2b.MAR.009.002 Eta sey egunen buruän har citzan Pierris, eta Iacques eta Ioannes, eta eraman citzan mendi gora batetara appart hec berac, eta transfigura cedin hayén aitzinean.
9:3b.MAR.009.003 Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit elhurra beçala, halaca non bolaçalec lurraren gainean ecin hain churi eguin baileçaque.
9:4b.MAR.009.004 Guero aguer cequién Elies Moysesequin, eta minço ciraden Iesusequin.
9:5b.MAR.009.005 Orduan Pierrisec hitza harturic diotsa Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garén: eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
9:6b.MAR.009.006 Eta cer minço cen etzaquian: ecen icituac ciraden.
9:7b.MAR.009.007 Eta eguin cedin hodeybat hec estali cituenic: eta ethor cedin vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha çaquizquiote.
9:8b.MAR.009.008 Eta bertan inguru behaturic, etzeçaten ikus nehor guehiagoric, Iesus bera baicen berequin
9:9b.MAR.009.009 Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.
9:10b.MAR.009.010 Eta hec erran haur eduqui ceçaten berac baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi çuen, hiletaric resuscitatze harc.
9:11b.MAR.009.011 Guero interroga ceçaten, ciotela, Cergatic dioite Scribéc ecen Elias lehen ethorri behar dela?
9:12b.MAR.009.012 Eta harc ihardesten çuela erran ciecen, Segur Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gauça guciac: eta scribatua den beçala guiçonaren Semeaz, behar da anhitz suffri deçan, eta ezdeusetan eduqui dadin.
9:13b.MAR.009.013 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ethorri içan dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, harçaz scribatua den beçala.
9:14b.MAR.009.014 Eta discipuluetara ethorriric, ikus ceçan gendetze handibat hayén inguruän, eta Scribéc hequin ciharducatela.
9:15b.MAR.009.015 Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin: eta harengana laster eguinez saluta ceçaten.
9:16b.MAR.009.016 Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharducaçue çuen artean?
9:17b.MAR.009.017 Eta ihardesten çuela gendetzecoetaric batec, erran ceçan, Magistruá, ekarri diat neure semea hiregana, ceinec baitu spiritu mutubat.
9:18b.MAR.009.018 Eta non-ere har baiteça, çathicatzen dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic, eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz leçaten campora, eta ecin eguin dié.
9:19b.MAR.009.019 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura enegana.
9:20b.MAR.009.020 Orduan ekar ceçaten harengana: eta ikussi çuenean, bertan spirituac çathica ceçan hura, eta lurrera eroriric iraulzcatzen cen haguna lariola.
9:21b.MAR.009.021 Orduan interroga ceçan Iesusec haren aita, Cembat dembora du haur heldu çayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic.
9:22b.MAR.009.022 Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin leçançat: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, guçaz compassione harturic.
9:23b.MAR.009.023 Eta Iesusec erran cieçón, Baldin hori sinhets ahal badeçac, gauça guciac dituc possible sinhesten duenaren.
9:24b.MAR.009.024 Eta bertan haour aitác oihuz cegoela nigarrequin erran ceçan, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari.
9:25b.MAR.009.025 Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen cela, mehatcha ceçan spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutuá eta gorrá, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric ez adila sar hori baithan.
9:26b.MAR.009.026 Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic, ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.
9:27b.MAR.009.027 Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent ceçan hura, eta iaiqui cedin.
9:28b.MAR.009.028 Eta etchean sarthu cenean, bere discipuluéc interroga ceçaten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi dugu?
9:29b.MAR.009.029 Eta erran ciecén, Deabru mota hura bercela ecin ilki daite orationez eta barurez baicen.
9:30b.MAR.009.030 Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan.
9:31b.MAR.009.031 Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara, eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.
9:32b.MAR.009.032 Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera.
9:33b.MAR.009.033 Eta ethor cedin Capernaumera: eta etchera cenean, interroga citzan, Cer bidean iharduquiten cenduten elkarren artean?
9:34b.MAR.009.034 Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui çutén bidean, cein cen berceac baino handiagoa.
9:35b.MAR.009.035 Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.
9:36b.MAR.009.036 Eta haourtchobat harturic eçar ceçan hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén,
9:37b.MAR.009.037 Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.
9:38b.MAR.009.038 Eta ihardets cieçón Ioannesec, cioela, Magistruá, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu guri.
9:39b.MAR.009.039 Eta Iesusec dio, Ezteçaçuela hura debeta: ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan niçaz gaizqui minça ahal daitenic.
9:40b.MAR.009.040 Ecen gure contra eztena, gure alde da.
9:41b.MAR.009.041 Ecen norc-ere edatera emanen baitrauçue beirebat vr ene icenean, ceren Christenac çareten, eguiaz diotsuet, eztuela galduren bere saria.
9:42b.MAR.009.042 Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguruän eçar ledin, eta itsassora egotz ledin.
9:43b.MAR.009.043 Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
9:44b.MAR.009.044 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
9:45b.MAR.009.045 Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
9:46b.MAR.009.046 Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
9:47b.MAR.009.047 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin:
9:48b.MAR.009.048 Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
9:49b.MAR.009.049 Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia gatzez gacituren da.
9:50b.MAR.009.050 Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.
10
10:1b.MAR.010.001 Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi beçala berriz iracasten cituen.
10:2b.MAR.010.002 Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan?
10:3b.MAR.010.003 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec?
10:4b.MAR.010.004 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.
10:5b.MAR.010.005 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori.
10:6b.MAR.010.006 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.
10:7b.MAR.010.007 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.
10:8b.MAR.010.008 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.
10:9b.MAR.010.009 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.
10:10b.MAR.010.010 Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.
10:11b.MAR.010.011 Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.
10:12b.MAR.010.012 Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.
10:13b.MAR.010.013 Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.
10:14b.MAR.010.014 Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.
10:15b.MAR.010.015 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.
10:16b.MAR.010.016 Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.
10:17b.MAR.010.017 Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat?
10:18b.MAR.010.018 Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.
10:19b.MAR.010.019 Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:
10:20b.MAR.010.020 Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.
10:21b.MAR.010.021 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.
10:22b.MAR.010.022 Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.
10:23b.MAR.010.023 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!
10:24b.MAR.010.024 Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen.
10:25b.MAR.010.025 Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.
10:26b.MAR.010.026 Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela, Eta nor salua ahal daite?
10:27b.MAR.010.027 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan.
10:28b.MAR.010.028 Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.
10:29b.MAR.010.029 Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren amorecatic.
10:30b.MAR.010.030 Recebi ezteçan orain demborá hunetan ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.
10:31b.MAR.010.031 Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac lehen.
10:32b.MAR.010.032 Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar çaizcan gaucén erraiten:
10:33b.MAR.010.033 Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera: eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta Gentilén escuetaraco duté:
10:34b.MAR.010.034 Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
10:35b.MAR.010.035 Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun.
10:36b.MAR.010.036 Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue daguiçuedan?
10:37b.MAR.010.037 Eta hec erran cieçoten, Eman ieçaguc, bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glorián.
10:38b.MAR.010.038 Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete?
10:39b.MAR.010.039 Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete:
10:40b.MAR.010.040 Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney.
10:41b.MAR.010.041 Eta hori ençunic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.
10:42b.MAR.010.042 Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc, hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.
10:43b.MAR.010.043 Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
10:44b.MAR.010.044 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.
10:45b.MAR.010.045 Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.
10:46b.MAR.010.046 Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:
10:47b.MAR.010.047 Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
10:48b.MAR.010.048 Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
10:49b.MAR.010.049 Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au.
10:50b.MAR.010.050 Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.
10:51b.MAR.010.051 Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan.
10:52b.MAR.010.052 Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean.
11
11:1b.MAR.011.001 Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga,
11:2b.MAR.011.002 Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.
11:3b.MAR.011.003 Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.
11:4b.MAR.011.004 Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura.
11:5b.MAR.011.005 Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?
11:6b.MAR.011.006 Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten.
11:7b.MAR.011.007 Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.
11:8b.MAR.011.008 Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen.
11:9b.MAR.011.009 Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.
11:10b.MAR.011.010 Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená.
11:11b.MAR.011.011 Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin.
11:12b.MAR.011.012 Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.
11:13b.MAR.011.013 Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.
11:14b.MAR.011.014 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.
11:15b.MAR.011.015 Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul citzan.
11:16b.MAR.011.016 Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan templetic.
11:17b.MAR.011.017 Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
11:18b.MAR.011.018 Eta haur ençun ceçaten Scribéc eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrináz.
11:19b.MAR.011.019 Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.
11:20b.MAR.011.020 Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.
11:21b.MAR.011.021 Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.
11:22b.MAR.011.022 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.
11:23b.MAR.011.023 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.
11:24b.MAR.011.024 Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.
11:25b.MAR.011.025 Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.
11:26b.MAR.011.026 Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue: çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.
11:27b.MAR.011.027 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta Ancianoac
11:28b.MAR.011.028 Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán?
11:29b.MAR.011.029 Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
11:30b.MAR.011.030 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue.
11:31b.MAR.011.031 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?
11:32b.MAR.011.032 Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela.
11:33b.MAR.011.033 Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
12
12:1b.MAR.012.001 Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin.
12:2b.MAR.012.002 Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic.
12:3b.MAR.012.003 Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic.
12:4b.MAR.012.004 Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic.
12:5b.MAR.012.005 Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela.
12:6b.MAR.012.006 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen.
12:7b.MAR.012.007 Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea.
12:8b.MAR.012.008 Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora.
12:9b.MAR.012.009 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.
12:10b.MAR.012.010 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:
12:11b.MAR.012.011 Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?
12:12b.MAR.012.012 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.
12:13b.MAR.012.013 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean.
12:14b.MAR.012.014 Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?
12:15b.MAR.012.015 Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat.
12:16b.MAR.012.016 Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena.
12:17b.MAR.012.017 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean.
12:18b.MAR.012.018 Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela,
12:19b.MAR.012.019 Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri.
12:20b.MAR.012.020 Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi.
12:21b.MAR.012.021 Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber.
12:22b.MAR.012.022 Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere.
12:23b.MAR.012.023 Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié.
12:24b.MAR.012.024 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea?
12:25b.MAR.012.025 Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala.
12:26b.MAR.012.026 Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?
12:27b.MAR.012.027 Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete.
12:28b.MAR.012.028 Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena?
12:29b.MAR.012.029 Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc.
12:30b.MAR.012.030 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.
12:31b.MAR.012.031 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.
12:32b.MAR.012.032 Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela:
12:33b.MAR.012.033 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.
12:34b.MAR.012.034 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.
12:35b.MAR.012.035 Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela?
12:36b.MAR.012.036 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.
12:37b.MAR.012.037 Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.
12:38b.MAR.012.038 Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric,
12:39b.MAR.012.039 Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:
12:40b.MAR.012.040 Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa.
12:41b.MAR.012.041 Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela, gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora, eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz.
12:42b.MAR.012.042 Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat.
12:43b.MAR.012.043 Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc.
12:44b.MAR.012.044 Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.
13
13:1b.MAR.013.001 Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.
13:2b.MAR.013.002 Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.
13:3b.MAR.013.003 Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,
13:4b.MAR.013.004 Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean.
13:5b.MAR.013.005 Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:
13:6b.MAR.013.006 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
13:7b.MAR.013.007 Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.
13:8b.MAR.013.008 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc.
13:9b.MAR.013.009 Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.
13:10b.MAR.013.010 Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.
13:11b.MAR.013.011 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
13:12b.MAR.013.012 Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
13:13b.MAR.013.013 Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
13:14b.MAR.013.014 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
13:15b.MAR.013.015 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
13:16b.MAR.013.016 Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
13:17b.MAR.013.017 Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
13:18b.MAR.013.018 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
13:19b.MAR.013.019 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
13:20b.MAR.013.020 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
13:21b.MAR.013.021 Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
13:22b.MAR.013.022 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.
13:23b.MAR.013.023 Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
13:24b.MAR.013.024 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
13:25b.MAR.013.025 Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.
13:26b.MAR.013.026 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
13:27b.MAR.013.027 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
13:28b.MAR.013.028 Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela.
13:29b.MAR.013.029 Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán.
13:30b.MAR.013.030 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno.
13:31b.MAR.013.031 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
13:32b.MAR.013.032 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
13:33b.MAR.013.033 Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
13:34b.MAR.013.034 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
13:35b.MAR.013.035 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:
13:36b.MAR.013.036 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten.
13:37b.MAR.013.037 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.
14
14:1b.MAR.014.001 Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten.
14:2b.MAR.014.002 Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát.
14:3b.MAR.014.003 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera.
14:4b.MAR.014.004 Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da?
14:5b.MAR.014.005 Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.
14:6b.MAR.014.006 Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.
14:7b.MAR.014.007 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.
14:8b.MAR.014.008 Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.
14:9b.MAR.014.009 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.
14:10b.MAR.014.010 Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.
14:11b.MAR.014.011 Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.
14:12b.MAR.014.012 Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?
14:13b.MAR.014.013 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.
14:14b.MAR.014.014 Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
14:15b.MAR.014.015 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.
14:16b.MAR.014.016 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.
14:17b.MAR.014.017 Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.
14:18b.MAR.014.018 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.
14:19b.MAR.014.019 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?
14:20b.MAR.014.020 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.
14:21b.MAR.014.021 Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz.
14:22b.MAR.014.022 Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza.
14:23b.MAR.014.023 Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.
14:24b.MAR.014.024 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.
14:25b.MAR.014.025 Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano.
14:26b.MAR.014.026 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.
14:27b.MAR.014.027 Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.
14:28b.MAR.014.028 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.
14:29b.MAR.014.029 Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.
14:30b.MAR.014.030 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.
14:31b.MAR.014.031 Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.
14:32b.MAR.014.032 Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.
14:33b.MAR.014.033 Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.
14:34b.MAR.014.034 Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.
14:35b.MAR.014.035 Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura:
14:36b.MAR.014.036 Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.
14:37b.MAR.014.037 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc?
14:38b.MAR.014.038 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
14:39b.MAR.014.039 Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan.
14:40b.MAR.014.040 Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten.
14:41b.MAR.014.041 Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara.
14:42b.MAR.014.042 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.
14:43b.MAR.014.043 Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez.
14:44b.MAR.014.044 Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
14:45b.MAR.014.045 Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
14:46b.MAR.014.046 Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.
14:47b.MAR.014.047 Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.
14:48b.MAR.014.048 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?
14:49b.MAR.014.049 Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.
14:50b.MAR.014.050 Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.
14:51b.MAR.014.051 Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.
14:52b.MAR.014.052 Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién.
14:53b.MAR.014.053 Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.
14:54b.MAR.014.054 Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.
14:55b.MAR.014.055 Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten.
14:56b.MAR.014.056 Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.
14:57b.MAR.014.057 Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten haren contra, cioitela,
14:58b.MAR.014.058 Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.
14:59b.MAR.014.059 Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme.
14:60b.MAR.014.060 Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena ?
14:61b.MAR.014.061 Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura, eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea?
14:62b.MAR.014.062 Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.
14:63b.MAR.014.063 Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?
14:64b.MAR.014.064 Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.
14:65b.MAR.014.065 Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.
14:66b.MAR.014.066 Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
14:67b.MAR.014.067 Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
14:68b.MAR.014.068 Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.
14:69b.MAR.014.069 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.
14:70b.MAR.014.070 Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
14:71b.MAR.014.071 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.
14:72b.MAR.014.072 Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan.
15
15:1b.MAR.015.001 Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati.
15:2b.MAR.015.002 Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Hic dioc.
15:3b.MAR.015.003 Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén hura Sacrificadore principaléc.
15:4b.MAR.015.004 Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen dutén.
15:5b.MAR.015.005 Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.
15:6b.MAR.015.006 Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.
15:7b.MAR.015.007 Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.
15:8b.MAR.015.008 Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.
15:9b.MAR.015.009 Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?
15:10b.MAR.015.010 (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc)
15:11b.MAR.015.011 Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén.
15:12b.MAR.015.012 Eta Pilatec ihardesten çuela, berriz erran ciecén, Cer bada nahi duçue daguiodan Iuduén Regue deitzen duçuen huni?
15:13b.MAR.015.013 Eta hec berriz oihu eguin ceçaten, Crucifica eçac.
15:14b.MAR.015.014 Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ceçaten, Crucifica eçac.
15:15b.MAR.015.015 Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat.
15:16b.MAR.015.016 Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia.
15:17b.MAR.015.017 Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.
15:18b.MAR.015.018 Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
15:19b.MAR.015.019 Eta baceraunsaten haren buruäri canabera batez, eta thu eguiten çuten haren contra, eta belhauricaturic reuerentia eguiten ceraucaten.
15:20b.MAR.015.020 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.
15:21b.MAR.015.021 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.
15:22b.MAR.015.022 Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua.
15:23b.MAR.015.023 Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har
15:24b.MAR.015.024 Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.
15:25b.MAR.015.025 Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.
15:26b.MAR.015.026 Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.
15:27b.MAR.015.027 Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.
15:28b.MAR.015.028 Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da.
15:29b.MAR.015.029 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná.
15:30b.MAR.015.030 Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.
15:31b.MAR.015.031 Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.
15:32b.MAR.015.032 Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.
15:33b.MAR.015.033 Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano
15:34b.MAR.015.034 Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
15:35b.MAR.015.035 Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean, cioiten, Huná, Elias deitzen du.
15:36b.MAR.015.036 Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera.
15:37b.MAR.015.037 Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan.
15:38b.MAR.015.038 Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara garaitic behererano.
15:39b.MAR.015.039 Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan, Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen.
15:40b.MAR.015.040 Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen amá, eta Salome.
15:41b.MAR.015.041 Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic.
15:42b.MAR.015.042 Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den preparationeco eguna baitzén)
15:43b.MAR.015.043 Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseillér ohoratua, hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera, eta esca cequión Iesusen gorputzaren.
15:44b.MAR.015.044 Eta Pilatec miresten çuen baldin ia hil baliz: eta Centenera deithuric, interroga ceçan hura, eya baçuenez heuraguiric hil cela.
15:45b.MAR.015.045 Eta gauçá eçaguturic Centeneraganic, eman cieçón gorputza Iosephi.
15:46b.MAR.015.046 Eta harc mihissebat erossiric, eta hura erautsiric estal ceçan mihisseaz: eta eçar ceçan arroca batetan ebaquia cen monumentean: eta itzuliz eçar ceçan harribat monument borthán.
15:47b.MAR.015.047 Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha ceuden non eçarten cen.
16
16:1b.MAR.016.001 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat.
16:2b.MAR.016.002 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean
16:3b.MAR.016.003 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?
16:4b.MAR.016.004 Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen.
16:5b.MAR.016.005 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
16:6b.MAR.016.006 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
16:7b.MAR.016.007 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
16:8b.MAR.016.008 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.
16:9b.MAR.016.009 Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi deabru campora egotzi baitzituen.
16:10b.MAR.016.010 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
16:11b.MAR.016.011 Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets.
16:12b.MAR.016.012 Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
16:13b.MAR.016.013 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.
16:14b.MAR.016.014 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi.
16:15b.MAR.016.015 Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari
16:16b.MAR.016.016 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
16:17b.MAR.016.017 Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz minçaturen dirade:
16:18b.MAR.016.018 Sugueac kenduren dituzté: eta baldin cerbait heriotaracoric edan badeçate, eztraue calteric eguinen: erien gainean escuac eçarriren dituzté, eta sendaturen dirade.
16:19b.MAR.016.019 Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean.
16:20b.MAR.016.020 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. Mark (Basque). Mark (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BE6-8