2 Timothy (Basque)

2 Timothy (Basque)

1

1:1b.2TI.001.001 PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura,

1:2b.2TI.001.002 Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.

1:3b.2TI.001.003 Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun:

1:4b.2TI.001.004 Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadinçát:

1:5b.2TI.001.005 Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela.

1:6b.2TI.001.006 Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina.

1:7b.2TI.001.007 Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.

1:8b.2TI.001.008 Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura:

1:9b.2TI.001.009 Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz.

1:10b.2TI.001.010 Eta manifestatu içan duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz:

1:11b.2TI.001.011 Ceinen publicaçale ni ordenatu içan bainaiz, eta Apostolu eta Gentilén doctor.

1:12b.2TI.001.012 Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano.

1:13b.2TI.001.013 Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin.

1:14b.2TI.001.014 Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan.

1:15b.2TI.001.015 Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes.

1:16b.2TI.001.016 Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene cadenáz eztuc ahalquetu içan:

1:17b.2TI.001.017 Aitzitic Roman içan denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden:

1:18b.2TI.001.018 Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic.

2

2:1b.2TI.002.001 Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:

2:2b.2TI.002.002 Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.

2:3b.2TI.002.003 Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.

2:4b.2TI.002.004 Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.

2:5b.2TI.002.005 Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.

2:6b.2TI.002.006 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.

2:7b.2TI.002.007 Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.

2:8b.2TI.002.008 Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:

2:9b.2TI.002.009 Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.

2:10b.2TI.002.010 Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.

2:11b.2TI.002.011 Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.

2:12b.2TI.002.012 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

2:13b.2TI.002.013 Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.

2:14b.2TI.002.014 Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.

2:15b.2TI.002.015 Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.

2:16b.2TI.002.016 Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.

2:17b.2TI.002.017 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:

2:18b.2TI.002.018 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.

2:19b.2TI.002.019 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.

2:20b.2TI.002.020 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.

2:21b.2TI.002.021 Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.

2:22b.2TI.002.022 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

2:23b.2TI.002.023 Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.

2:24b.2TI.002.024 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:

2:25b.2TI.002.025 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,

2:26b.2TI.002.026 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.

3

3:1b.2TI.003.001 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.

3:2b.2TI.003.002 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale,

3:3b.2TI.003.003 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,

3:4b.2TI.003.004 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.

3:5b.2TI.003.005 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.

3:6b.2TI.003.006 Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,

3:7b.2TI.003.007 Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric.

3:8b.2TI.003.008 Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac.

3:9b.2TI.003.009 Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala.

3:10b.2TI.003.010 Baina hic complituqui eçagutu vkan duc ene doctriná, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patientiá:

3:11b.2TI.003.011 Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu içan baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac.

3:12b.2TI.003.012 Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié.

3:13b.2TI.003.013 Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric.

3:14b.2TI.003.014 Bada hi egon adi ikassi dituán eta eman içan çaizquián gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan dituán:

3:15b.2TI.003.015 Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.

3:16b.2TI.003.016 Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan:

3:17b.2TI.003.017 Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric.

4

4:1b.2TI.004.001 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:

4:2b.2TI.004.002 Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:

4:3b.2TI.004.003 Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:

4:4b.2TI.004.004 Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.

4:5b.2TI.004.005 Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.

4:6b.2TI.004.006 Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.

4:7b.2TI.004.007 Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát.

4:8b.2TI.004.008 Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.

4:9b.2TI.004.009 Diligentadi enegana ethortera sarri.

4:10b.2TI.004.010 Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát.

4:11b.2TI.004.011 Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.

4:12b.2TI.004.012 Tychique-ere igorri diat Ephesera.

4:13b.2TI.004.013 Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.

4:14b.2TI.004.014 Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.

4:15b.2TI.004.015 Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.

4:16b.2TI.004.016 Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela.

4:17b.2TI.004.017 Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.

4:18b.2TI.004.018 Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.

4:19b.2TI.004.019 Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.

4:20b.2TI.004.020 Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.

4:21b.2TI.004.021 Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc.

4:22b.2TI.004.022 Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.


Holder of rights
Multilingual Bible Corpus

Citation Suggestion for this Object
TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 2 Timothy (Basque). 2 Timothy (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C10-8