1 Thessalonians (Basque)
1
1:1b.1TH.001.001 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:2b.1TH.001.002 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan:
1:3b.1TH.001.003 Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:
1:4b.1TH.001.004 Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela:
1:5b.1TH.001.005 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.
1:6b.1TH.001.006 Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:
1:7b.1TH.001.007 Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete.
1:8b.1TH.001.008 Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun:
1:9b.1TH.001.009 Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa:
1:10b.1TH.001.010 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.
2
2:1b.1TH.002.001 Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan:
2:2b.1TH.002.002 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.
2:3b.1TH.002.003 Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan:
2:4b.1TH.002.004 Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu.
2:5b.1TH.002.005 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.
2:6b.1TH.002.006 Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala.
2:7b.1TH.002.007 Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala.
2:8b.1TH.002.008 Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten.
2:9b.1TH.002.009 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa.
2:10b.1TH.002.010 Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun.
2:11b.1TH.002.011 Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen.
2:12b.1TH.002.012 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala.
2:13b.1TH.002.013 Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan.
2:14b.1TH.002.014 Ecen çuec, anayeác, imitaçale eguin içan çarete Iaincoaren Eliça Iudean diradenén Iesus Christean, nola gauça berac suffritu vkan baitituçue çuec-ere çuen natione berecoetaric, hec-ere Iuduetaric beçala:
2:15b.1TH.002.015 Ceinéc Iesus Iauna-ere hil vkan baituté, eta berén Propheta propriac, gu-ere persecutatu vkan gaituzté, eta eztirade Iaincoaren gogaraco, eta guiçon gucién contrario dirade:
2:16b.1TH.002.016 Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano.
2:17b.1TH.002.017 Eta gu, anayeác, çuetaric separaturic dembora appurbatetacotz ikustez, ez bihotzez, hambat cineçago emplegatu içan gara çuen beguithartearen ikustera, desir handirequin.
2:18b.1TH.002.018 Halacotz ethorri nahi içan gara çuetara (ni Paul behinçát) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec.
2:19b.1TH.002.019 Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ?
2:20b.1TH.002.020 Segur çuec çarete gure gloriá eta bozcarioa.
3
3:1b.1TH.003.001 Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen.
3:2b.1TH.003.002 Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean:
3:3b.1TH.003.003 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.
3:4b.1TH.003.004 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
3:5b.1TH.003.005 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.
3:6b.1TH.003.006 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:
3:7b.1TH.003.007 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
3:8b.1TH.003.008 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
3:9b.1TH.003.009 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?
3:10b.1TH.003.010 Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena.
3:11b.1TH.003.011 Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea.
3:12b.1TH.003.012 Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:
3:13b.1TH.003.013 Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.
4
4:1b.1TH.004.001 Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.
4:2b.1TH.004.002 Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.
4:3b.1TH.004.003 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:
4:4b.1TH.004.004 Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:
4:5b.1TH.004.005 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.
4:6b.1TH.004.006 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.
4:7b.1TH.004.007 Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.
4:8b.1TH.004.008 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.
4:9b.1TH.004.009 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.
4:10b.1TH.004.010 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,
4:11b.1TH.004.011 Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala:
4:12b.1TH.004.012 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.
4:13b.1TH.004.013 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.
4:14b.1TH.004.014 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.
4:15b.1TH.004.015 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney.
4:16b.1TH.004.016 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:
4:17b.1TH.004.017 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.
4:18b.1TH.004.018 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.
5
5:1b.1TH.005.001 Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan.
5:2b.1TH.005.002 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala.
5:3b.1TH.005.003 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren.
5:4b.1TH.005.004 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.
5:5b.1TH.005.005 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.
5:6b.1TH.005.006 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.
5:7b.1TH.005.007 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.
5:8b.1TH.005.008 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.
5:9b.1TH.005.009 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,
5:10b.1TH.005.010 Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén.
5:11b.1TH.005.011 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
5:12b.1TH.005.012 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac:
5:13b.1TH.005.013 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean.
5:14b.1TH.005.014 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara.
5:15b.1TH.005.015 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.
5:16b.1TH.005.016 Bethiere çareten aleguera.
5:17b.1TH.005.017 Paussu gabe othoitz eguiçue.
5:18b.1TH.005.018 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.
5:19b.1TH.005.019 Spiritua ezteçaçuela iraungui:
5:20b.1TH.005.020 Prophetiác eztiçaçuela menosprecia.
5:21b.1TH.005.021 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate:
5:22b.1TH.005.022 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte.
5:23b.1TH.005.023 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela.
5:24b.1TH.005.024 Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu.
5:25b.1TH.005.025 Anayeác, othoitz eguiçue guregatic.
5:26b.1TH.005.026 Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin.
5:27b.1TH.005.027 Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey.
5:28b.1TH.005.028 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 1 Thessalonians (Basque). 1 Thessalonians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8C07-3