Galatians (Basque)
1
1:1b.GAL.001.001 PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)
1:2b.GAL.001.002 Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey:
1:3b.GAL.001.003 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
1:4b.GAL.001.004 Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura.
1:5b.GAL.001.005 Hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
1:6b.GAL.001.006 Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara:
1:7b.GAL.001.007 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:
1:8b.GAL.001.008 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.
1:9b.GAL.001.009 Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.
1:10b.GAL.001.010 Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.
1:11b.GAL.001.011 Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura.
1:12b.GAL.001.012 Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.
1:13b.GAL.001.013 Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen:
1:14b.GAL.001.014 Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.
1:15b.GAL.001.015 Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)
1:16b.GAL.001.016 Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin:
1:17b.GAL.001.017 Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera.
1:18b.GAL.001.018 Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.
1:19b.GAL.001.019 Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.
1:20b.GAL.001.020 Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric.
1:21b.GAL.001.021 Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara.
1:22b.GAL.001.022 Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean ciradeney:
1:23b.GAL.001.023 Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea.
1:24b.GAL.001.024 Eta glorificatzen çuten Iaincoa nitan.
2
2:1b.GAL.002.001 Guero hamalaur vrtheren buruän, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic.
2:2b.GAL.002.002 Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.
2:3b.GAL.002.003 Baina Tite-ere, cein baitzén enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu içatera.
2:4b.GAL.002.004 Anaye falsu Eliçán bere buruz nahastecatuén causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia içatera, gu suiectionetara erekar guençatençát.
2:5b.GAL.002.005 Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco eguiác çuetan iraun leçançát.
2:6b.GAL.002.006 Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu.
2:7b.GAL.002.007 Baina contrariora, ikussi vkan çutenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman içan çaitadala, Circoncisionecoa Pierrisi beçala:
2:8b.GAL.002.008 (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)
2:9b.GAL.002.009 Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat:
2:10b.GAL.002.010 Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz.
2:11b.GAL.002.011 Eta ethorri, içan cenean Pierris Antiochera, bekoquiz resisti nieçon hari, ceren reprehenditzeco baitzén.
2:12b.GAL.002.012 Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez.
2:13b.GAL.002.013 Eta simulationez vsatzen çuten harequin batean berce Iuduec-ere: hala non Barnabas-ere erekarri içan baitzén hayén simulationera.
2:14b.GAL.002.014 Baina ikussi vkan nuenean ecen etzabiltzala oin chuchenez, Euangelioco eguiaren araura, erran nieçón Pierrisi gucien aitzinean, Baldin hi Iudu aicelaric Gentil anço vici bahaiz, eta ez Iudu anço, cergatic Gentilac bortchatzen dituc iudaizatzera?
2:15b.GAL.002.015 Gu baicara naturaz Iudu, eta ez Gentiletaric bekatore.
2:16b.GAL.002.016 Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz,
2:17b.GAL.002.017 Eta baldin Christez iustificatu nahiz gabiltzalaric, erideiten bagara gueuror-ere bekatore, Christ halacotz bekatuaren ministre da? Guertha eztadila.
2:18b.GAL.002.018 Ecen baldin deseguin ditudan gauçác harçara edificatzen baditut, transgressor neure buruä eguiten dut.
2:19b.GAL.002.019 Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.
2:20b.GAL.002.020 Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic.
2:21b.GAL.002.021 Eztut abolitzen Iaincoaren gratiá: ecen baldin iustitiá Legueaz bada, beraz Christ mengoa gabe hil içan da.
3
3:1b.GAL.003.001 O Galatiano çoroác, norc encantatu çaituztéz eguia obedi ezteçaçuen? ceiney beguién aitzinean lehenetic representatu içan baitzaiçue Iesus Christ, çuen artean crucificatua?
3:2b.GAL.003.002 Haur solament iaquin nahi dut çuetaric, Legueco obréz Spiritu saindua recebitu vkan duçue, ala fedearen predicationeaz?
3:3b.GAL.003.003 Hain çoro çarete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba deçaçuen?
3:4b.GAL.003.004 Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada.
3:5b.GAL.003.005 Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?
3:6b.GAL.003.006 Baina aitzitic Abrahamec nola Iaincoa sinhetsi vkan baitu, eta hari iustitiatan imputatu içan baitzayo:
3:7b.GAL.003.007 Hala badaquiçue ecen fedezcoac diradela Abrahamen haour.
3:8b.GAL.003.008 Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac.
3:9b.GAL.003.009 Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin.
3:10b.GAL.003.010 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.
3:11b.GAL.003.011 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.
3:12b.GAL.003.012 Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan.
3:13b.GAL.003.013 Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)
3:14b.GAL.003.014 Abrahamen benedictionea Gentiletara hel ledinçát Iesus Christez, eta Spirituaren promessa fedez recebi deçagunçát.
3:15b.GAL.003.015 Anayeác, guiçonén ançora minço naiz, Appoinctamendubat guiçon-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen.
3:16b.GAL.003.016 Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ.
3:17b.GAL.003.017 Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát.
3:18b.GAL.003.018 Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.
3:19b.GAL.003.019 Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.
3:20b.GAL.003.020 Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.
3:21b.GAL.003.021 Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.
3:22b.GAL.003.022 Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney.
3:23b.GAL.003.023 Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.
3:24b.GAL.003.024 Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.
3:25b.GAL.003.025 Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.
3:26b.GAL.003.026 Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz.
3:27b.GAL.003.027 Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.
3:28b.GAL.003.028 Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.
3:29b.GAL.003.029 Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.
4
4:1b.GAL.004.001 Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere:
4:2b.GAL.004.002 Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demborarano
4:3b.GAL.004.003 Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:
4:4b.GAL.004.004 Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:
4:5b.GAL.004.005 Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát.
4:6b.GAL.004.006 Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.
4:7b.GAL.004.007 Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.
4:8b.GAL.004.008 Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.
4:9b.GAL.004.009 Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?
4:10b.GAL.004.010 Egunac beguiratzen dituçue eta hilebetheac, eta demborác eta vrtheac.
4:11b.GAL.004.011 Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan.
4:12b.GAL.004.012 Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan.
4:13b.GAL.004.013 Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen.
4:14b.GAL.004.014 Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.
4:15b.GAL.004.015 Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.
4:16b.GAL.004.016 Etsay eguin natzaiçue eguia erraiten drauçuedanean?
4:17b.GAL.004.017 Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát.
4:18b.GAL.004.018 Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean.
4:19b.GAL.004.019 Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan.
4:20b.GAL.004.020 Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz.
4:21b.GAL.004.021 Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten?
4:22b.GAL.004.022 Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic.
4:23b.GAL.004.023 Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez.
4:24b.GAL.004.024 Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena:
4:25b.GAL.004.025 (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena:
4:26b.GAL.004.026 Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama.
4:27b.GAL.004.027 Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac.
4:28b.GAL.004.028 Gu bada, anayeác, Isaac beçala promessezco haour gara.
4:29b.GAL.004.029 Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere.
4:30b.GAL.004.030 Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin.
4:31b.GAL.004.031 Bada, anayeác, ezgara nescatoaren haour baina librearen.
5
5:1b.GAL.005.001 Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz.
5:2b.GAL.005.002 Huná, nic Paulec erraiten drauçuet ecen baldin circoncidi baçaiteztez Christ etzaiçuela deus probetchaturen.
5:3b.GAL.005.003 Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den guiçon guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera çordun dela.
5:4b.GAL.005.004 Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.
5:5b.GAL.005.005 Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:
5:6b.GAL.005.006 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.
5:7b.GAL.005.007 Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten?
5:8b.GAL.005.008 Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic.
5:9b.GAL.005.009 Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du
5:10b.GAL.005.010 Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura.
5:11b.GAL.005.011 Bada niçaz den becembatean, anayeác, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa.
5:12b.GAL.005.012 Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac.
5:13b.GAL.005.013 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
5:14b.GAL.005.014 Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
5:15b.GAL.005.015 Baldineta elkar aussiquiten eta iresten baduçue: beguirauçue bata berceaz consumi etzaitezten.
5:16b.GAL.005.016 Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli.
5:17b.GAL.005.017 Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten.
5:18b.GAL.005.018 Baldineta Spirituaz guidatzen baçarete, etzarete Leguearen azpico.
5:19b.GAL.005.019 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá,
5:20b.GAL.005.020 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác,
5:21b.GAL.005.021 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.
5:22b.GAL.005.022 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.
5:23b.GAL.005.023 Hunelacoén contra legueric ezta.
5:24b.GAL.005.024 Ecen Christen diradenéc haraguia crucificatu duté affectionéquin eta guthiciéquin.
5:25b.GAL.005.025 Baldin vici bagara Spirituz, Spirituz ebil-ere gaitecen.
5:26b.GAL.005.026 Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez.
6
6:1b.GAL.006.001 Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin .
6:2b.GAL.006.002 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.
6:3b.GAL.006.003 Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.
6:4b.GAL.006.004 Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.
6:5b.GAL.006.005 Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.
6:6b.GAL.006.006 Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.
6:7b.GAL.006.007 Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.
6:8b.GAL.006.008 Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.
6:9b.GAL.006.009 Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.
6:10b.GAL.006.010 Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.
6:11b.GAL.006.011 Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.
6:12b.GAL.006.012 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.
6:13b.GAL.006.013 Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.
6:14b.GAL.006.014 Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.
6:15b.GAL.006.015 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac
6:16b.GAL.006.016 Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.
6:17b.GAL.006.017 Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean.
6:18b.GAL.006.018 Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. Galatians (Basque). Galatians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BFB-1