2 Corinthians (Basque)
1
1:1b.2CO.001.001 PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, eta Timotheo anayeac, Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Achaia gucian diraden saindu guciequin:
1:2b.2CO.001.002 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:3b.2CO.001.003 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa,
1:4b.2CO.001.004 Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz.
1:5b.2CO.001.005 Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez.
1:6b.2CO.001.006 Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic da eta saluamenduagatic.
1:7b.2CO.001.007 Eta gure sperança çueçaz duguna fermu da, daquigularic ecen nola suffrimenduetan participant baitzarete, hala consolationean-ere içanen çaretela.
1:8b.2CO.001.008 Ecen nahi dugu daquiçuen, anayeác, gure afflictione Asian heldu içan çaicunaz, ecen cargatu içan garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan içanez etsi baiquenduen viciaz-ere.
1:9b.2CO.001.009 Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecençát, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan:
1:10b.2CO.001.010 Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan sperança baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela.
1:11b.2CO.001.011 Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic eguinen duçuen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát.
1:12b.2CO.001.012 Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan.
1:13b.2CO.001.013 Ecen scribatzen drauzquiçuegun gauçác, eztirade iracurtzen edo eçagutzen-ere dituçuenez berce: eta sperança dut finerano-ere eçaguturen dituçuela.
1:14b.2CO.001.014 Nola eçagutu-ere baiquaituçue parte, ecen çuen gloriatze garela, çuec-ere gurea beçala Iesus Iaunaren egunecotzat.
1:15b.2CO.001.015 Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát:
1:16b.2CO.001.016 Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara.
1:17b.2CO.001.017 Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez?
1:18b.2CO.001.018 Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez.
1:19b.2CO.001.019 Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da:
1:20b.2CO.001.020 (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz.
1:21b.2CO.001.021 Bada confirmatzen gaituena çuequin Christ Iaunean eta vnctatu gaituena Iaincoa da:
1:22b.2CO.001.022 Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna.
1:23b.2CO.001.023 Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen çuen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera.
1:24b.2CO.001.024 Ez dominatzen dugulacotz çuen fedearen gainean, baina çuen bozcarioaren aiutaçale garelacotz: ecen fedez çutic çaudete.
2
2:1b.2CO.002.001 Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera.
2:2b.2CO.002.002 Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen?
2:3b.2CO.002.003 Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela.
2:4b.2CO.002.004 Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta.
2:5b.2CO.002.005 Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezteçadan) çuec gucioc.
2:6b.2CO.002.006 Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.
2:7b.2CO.002.007 Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.
2:8b.2CO.002.008 Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.
2:9b.2CO.002.009 Ecen fin hunetacotz scribatu-ere drauçuet, eçagut neçançát çuen experientiá, eya gauça gucietara obedient çaretenez.
2:10b.2CO.002.010 Eta cerbait barkatzen draucaçuenari, nic-ere barkatzen draucat: ecen nic-ere baldin cerbait barkatu badut, barkatu draucadanari çuengatic eguin draucat Christen beguitharte aitzinean, Satanez ardiets ezgaitecençát.
2:11b.2CO.002.011 Ecen haren entrepresác badaquizquigu.
2:12b.2CO.002.012 Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borthá irequi baçaitadán-ere Iaunaz:
2:13b.2CO.002.013 Eztut vkan paussuric neure spirituan, ceren ezpaineçan eriden Tite neure anayea: baina hetaric congit harturic, ioan nendin Macedoniarát.
2:14b.2CO.002.014 Esquer bada Iaincoari bethi Christean triumpha eraciten draucunari: eta bere eçagutzearen vssaina eçagut eraciten draucunari leku gucietan.
2:15b.2CO.002.015 Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan:
2:16b.2CO.002.016 Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gauça hautacotzat nor da sufficientic?
2:17b.2CO.002.017 Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara.
3
3:1b.2CO.003.001 Hatsen gara berriz gure buruén gommendatzen? ala behar dugu batzuc beçala, epistola gommendagarriric çuetara, edo çuetaric gommendagarriric?
3:2b.2CO.003.002 Gure epistolá çuec çarete, gure bihotzetan scribatua, cein eçagutzen eta iracurtzen baita guiçon guciéz.
3:3b.2CO.003.003 Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.
3:4b.2CO.003.004 Eta halaco confidança dugu Christez Iaincoa baithan.
3:5b.2CO.003.005 Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic beçala: baina gure sufficientiá Iaincoaganic da.
3:6b.2CO.003.006 Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letrác hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du.
3:7b.2CO.003.007 Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua içan bada glorioso, hambat non Israeleco haourréc ecin behá baitzeçaqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar çuenagatic:
3:8b.2CO.003.008 Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago içanen?
3:9b.2CO.003.009 Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso içan bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz.
3:10b.2CO.003.010 Ecen glorificatu içan dena-ere, ezta glorificatu içan respectu hunez, erran nahi da, excellentago den gloriaren causaz.
3:11b.2CO.003.011 Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.
3:12b.2CO.003.012 Beraz hunelaco sperançá dugunaz gueroz, minçatzeco libertate handiz vsatzen dugu.
3:13b.2CO.003.013 Eta ez gara Moysez beçala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourréc abolitu behar cenaren finera beha ezleçatençát.
3:14b.2CO.003.014 Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita)
3:15b.2CO.003.015 Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago.
3:16b.2CO.003.016 Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia.
3:17b.2CO.003.017 Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han.
3:18b.2CO.003.018 Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala.
4
4:1b.2CO.004.001 Halacotz, ministerio haur dugularic recebitu dugun misericordiaren arauez, ezgara naguitzen.
4:2b.2CO.004.002 Aitzitic iraitzi ditugu ahalquezco estalquiac, ebilten garela ez fineciarequin, eta ez Iaincoaren hitza falsificatzen dugula, baina eguiaren declarationez approba eraciten ditugula gure buruäc guiçonén conscientia gucia baithan, Iaincoaren aitzinean.
4:3b.2CO.004.003 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia:
4:4b.2CO.004.004 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.
4:5b.2CO.004.005 Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic.
4:6b.2CO.004.006 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco.
4:7b.2CO.004.007 Baina thesaur haur lurrezco vncietan dugu, verthute hunen excellentiá Iaincoaren dençát, eta ez gutaric:
4:8b.2CO.004.008 Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten:
4:9b.2CO.004.009 Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen.
4:10b.2CO.004.010 Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát.
4:11b.2CO.004.011 Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadinçát.
4:12b.2CO.004.012 Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac çuetan.
4:13b.2CO.004.013 Eta ceren fedearen Spiritu ber-bat baitugu, scribatua den beçala, Sinhetsi vkan dut, eta halacotz minçatu içan naiz: guc-ere sinhesten dugu, eta halacotz minço gara.
4:14b.2CO.004.014 Daquigularic ecen Iesus Iauna resuscitatu duenac gu-ere Iesusez resuscitaturen gaituela, eta ethor eraciren gaituela bere presentiara cuequin batean.
4:15b.2CO.004.015 Ecen hauc gucioc çuengatic dirade, gratia gucizco handi haur, anhitzen remerciamenduz redunda dadinçát Iaincoaren gloriatan.
4:16b.2CO.004.016 Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.
4:17b.2CO.004.017 Ecen gure afflictione arin artegutitacoac eraguiten du gutan gloriataco piçu excellent excellentqui eternalbat.
4:18b.2CO.004.018 Gauça visibleac consideratzen eztitugunean, baina inuisibleac: ecen visibleac demboratacotz dirade: baina inuisibleac, seculacotz.
5
5:1b.2CO.005.001 Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan.
5:2b.2CO.005.002 Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu içatera desir dugula.
5:3b.2CO.005.003 Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez.
5:4b.2CO.005.004 Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci içatera, baina arreueztitu içatera, iretsi dadinçát mortal dena vicitzeaz.
5:5b.2CO.005.005 Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren errésac eman-ere drauzquiguna.
5:6b.2CO.005.006 Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic.
5:7b.2CO.005.007 (Ecen fedez gabiltza ez ikustez)
5:8b.2CO.005.008 Baina confidança dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan.
5:9b.2CO.005.009 Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera.
5:10b.2CO.005.010 Ecen guciéc comparitu behar dugu Christen tribunal aitzinean, batbederac gorputzean recebi deçançat eguin duqueenaren araura, edo vngui edo gaizqui.
5:11b.2CO.005.011 Daquigularic bada Iaunazco iciapena cer den guiçonac ditugu federa erekarten, eta Iaincoagana manifestatuac gara: eta sporçu dut, çuen conscientietara-ere manifestatuac garela.
5:12b.2CO.005.012 Ecen eztrauzquiçuegu gure buruäc berriz laudatzen, baina occasione emaiten drauçuegu guçaz gloriatzeco: duçuençát cer ihardets apparentiaz eta ez bihotzez gloriatzen diradenén contra.
5:13b.2CO.005.013 Ecen adimenduz erautzen bagara Iaincoari erautzen guiaizquio: edo adimendu onetaco bagara, çuén gara.
5:14b.2CO.005.014 Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil içan bada, beraz guciac hil içan diradela.
5:15b.2CO.005.015 Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari.
5:16b.2CO.005.016 Halacotz, guc hemendic harát nehor eztugu eçagutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez eçagutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric eçagutzen.
5:17b.2CO.005.017 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.
5:18b.2CO.005.018 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa:
5:19b.2CO.005.019 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza.
5:20b.2CO.005.020 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari.
5:21b.2CO.005.021 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.
6
6:1b.2CO.006.001 Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.
6:2b.2CO.006.002 Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna.
6:3b.2CO.006.003 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:
6:4b.2CO.006.004 Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan,
6:5b.2CO.006.005 Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan.
6:6b.2CO.006.006 Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez,
6:7b.2CO.006.007 Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.
6:8b.2CO.006.008 Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez.
6:9b.2CO.006.009 Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac:
6:10b.2CO.006.010 Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.
6:11b.2CO.006.011 O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da.
6:12b.2CO.006.012 Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan.
6:13b.2CO.006.013 Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere.
6:14b.2CO.006.014 Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.
6:15b.2CO.006.015 Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin?
6:16b.2CO.006.016 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.
6:17b.2CO.006.017 Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet.
6:18b.2CO.006.018 Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.
7
7:1b.2CO.007.001 Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.
7:2b.2CO.007.002 Recebi gaitzaçue gu: nehor eztugu iniuriatu, nehor eztugu corrumpitu, nehor eztugu pillatu.
7:3b.2CO.007.003 Eznaiz çuen condemnationetan minço: ecen lehen erran dut gure bihotzetan çaretela, elkarrequin hiltzeco eta elkarrequin vicitzeco.
7:4b.2CO.007.004 Minçatzeco libertate handia dut çuec baithan: çueçaz gloriatzeco materia handia dut: consolationez complitu naiz, bozcarioz hambat eta guehiago bethe naiz, gure tribulatione gucian.
7:5b.2CO.007.005 Ecen Macedoniara ethorri eta, eztu vkan gure haraguiac paussuric batre, baina gucietan affligitu içan gara: campotic bataillác, barnetic icidurác.
7:6b.2CO.007.006 Baina abatituac consolatzen dituen Iaincoac consolatu vkan gaitu Titeren ethorteaz.
7:7b.2CO.007.007 Eta ez solament haren ethorteaz, baina hura çueçaz consolatu içan den consolationeaz-ere, contatzen ceraucunean çuen desir handia, çuen nigarra, çuen eneganaco affectione handia, hala non alegueratuago içan bainaiz.
7:8b.2CO.007.008 Ecen baldin tristetu baçaituztet-ere epistolaz, eztut vrriqui, vrriquitu içan baçaitadan-ere, ecen badacussat epistola harc, demboratacotz badere, tristetu vkan çaituztela.
7:9b.2CO.007.009 Orain aleguera naiz, ez ceren tristetu içan çareten, baina ceren tristetu içan çareten penitentiatara: ecen tristetu içan çarete Iaincoaren araura, hala non deusetan ezpaitzaiçue calteric eguin içan gure aldetic.
7:10b.2CO.007.010 Ecen Iaincoaren arauezco tristitiác, penitentia obratzen du, vrriquimendu gaberico saluamendutara: baina munduco tristitiác herioa obratzen du.
7:11b.2CO.007.011 Ecen horrá, Iaincoaren arauez tristetu içate horrec berac, cein artha handia çuetan obratu vkan du: aitzitic cer satisfactionea, aitzitic indignationea, aitzitic beldurra, aitzitic desir handia, aitzitic affectione handia, aitzitic mendequioa? gauça gucietan eracutsi içan çarete nola chahu çareten eguiteco hunetan.
7:12b.2CO.007.012 Bada baldin scribatu badrauçuet-ere, eztrauçuet scribatu iniuria eguin vkan duenaren causaz, ezeta iniuriatu içan denaren causaz, baina çuec baithan manifesta ledinçát guc çueçaz dugun arthá Iaincoaren aitzinean.
7:13b.2CO.007.013 Causa hunegatic consolatu içan gara çuen consolatu içanaz: baina haguitzez alegueratuago içan gara Titeren alegrançáz, ceren recreatu içan baita haren spiritua çueçaz gucióz.
7:14b.2CO.007.014 Eta baldin cerbaitetan çueçaz hura baithan gloriatu içan banaiz, eztut ahalqueric recebitu: baina nola gauça guciac eguiaz erran baitrauzquiçuegu, hala gure gloriatzea-ere, ceinez vsatu vkan baitut Tite baithara, eguiá eriden içan da.
7:15b.2CO.007.015 Eta haren affectionea handiago da çuetara, orhoitzen denean çuen gucion obedientiáz, eta nola hura recebitu vkan duçuen beldurrequin eta ikararequin
7:16b.2CO.007.016 Aleguera naiz bada ceren guça gucietan çueçaz assegura ahal bainaite.
8
8:1b.2CO.008.001 Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá:
8:2b.2CO.008.002 Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan:
8:3b.2CO.008.003 Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela:
8:4b.2CO.008.004 Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan.
8:5b.2CO.008.005 Eta eztute sperança guenduen beçala eguin, baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez.
8:6b.2CO.008.006 Tite exhorta gueneçançát, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere leçan çuec baithan gratia haur-ere.
8:7b.2CO.008.007 Bada gauça gucietan abundos çareten beçala fedez, eta hitzez, eta eçagutzez, eta diligentia oroz, eta çuen gureganaco charitatez, eguiçue gratia hunetan-ere abundos çareten.
8:8b.2CO.008.008 Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic.
8:9b.2CO.008.009 Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.
8:10b.2CO.008.010 Eta gauça hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur çuen probetchutaco da, chazdanic hassi içan cinetenón, éz solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere.
8:11b.2CO.008.011 Orain bada eguite bera-ere acaba eçaçue, nolaco içan baita nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez.
8:12b.2CO.008.012 Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez.
8:13b.2CO.008.013 Ecen ezta haur bercéc solagemendu dutençát, eta çuec aurizqui çaiteztençát, baina egoalqui dembora hunetan çuen abundantiác suppli beça hayén peitutassuna.
8:14b.2CO.008.014 Hayén abundantiác-ere çuen peitutassuna suppli deçançát, egoaltassun eguin dadinçát.
8:15b.2CO.008.015 Scribatua den beçala, Anhitz bildu çuenac, eztu deus vkan soberaturic: eta guti çuenac, eztu vkan gutiegui.
8:16b.2CO.008.016 Eta esquer Iaincoari ceinec eman baitu artha bera çueçaz Titeren bihotzean.
8:17b.2CO.008.017 Ceren ene exhortationea gogaraco içan baitzayó, eta affectionatuago içanez bere buruz çuetara ethorri içan baita.
8:18b.2CO.008.018 Eta igorri vkan-dugu harequin batean anayea, ceinen laudorioa baita Euangelioan Eliça gucietan:
8:19b.2CO.008.019 (Eta ez solament laudatu, baina elegitu-ere içan da Elicéz gure bidageco lagun, guçaz administratzen den gratia hunequin Iaun beraren gloriatan eta çuen gogo prestaren cerbitzutan)
8:20b.2CO.008.020 Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan guçaz administratzen den abundantia hunetan:
8:21b.2CO.008.021 Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere.
8:22b.2CO.008.022 Eta igorri dugu hequin gure anayea, cein experimentatu baitugu anhitzetan anhitz gauçatan diligent, eta orain vnguiz diligentago çuetan dudan confidança handiagatic.
8:23b.2CO.008.023 Bada Titez den becembatean ene lagun da eta çuec baithan aiutaçale: eta gure anayéz den becembatean, Elicén embachadore dirade eta Christen gloria.
8:24b.2CO.008.024 Bada, çuen charitatearen eta gure çueçazco gloriatzearen phorogançá eracutsaçué hetara Elicén aitzinean.
9
9:1b.2CO.009.001 Eta sainduey eguiten çayen aiutáz den becembatean, çuey scribatzea soberancia çayt.
9:2b.2CO.009.002 Ecen badaquit çuen gogo presta, ceinagatic çueçaz gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta çuetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du.
9:3b.2CO.009.003 Igorri vkan ditut bada anaye hauc, gure çueçazco gloriatzea alde hunez vano eztén: erran dudan beçala, prest çaretençát:
9:4b.2CO.009.004 Baldin Macedoniacoac enequin ethor baditez, eta prestatu gabeac eriden baçaitzatez, ahalque iragan ezteçagun (ezterradançát çuéc) çueçaz gloriatu gareneco segurança hunetan.
9:5b.2CO.009.005 Bada necessario estimatu vkan dut othoitz eguitera anayey, lehenic çuetara datocen, eta lehen acaba deçaten çuen liberalitate aitzinetic declaratua: hura prest dençát liberalitate anço, eta ez cekentassun anço.
9:6b.2CO.009.006 Eta haur erraiten dut, Cekenqui ereiten duenac cekenqui bilduren-ere du: eta liberalqui ereiten duenac, liberalqui bilduren-ere du.
9:7b.2CO.009.007 Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac.
9:8b.2CO.009.008 Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát:
9:9b.2CO.009.009 Scribatua den beçala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustitiá dago seculacotz.
9:10b.2CO.009.010 Bada hacia ereilleari fornitzen draucanac, ogui-ere iateco diçuela, eta multiplica deçala çuen hacia, eta çuen iustitiaren fructuac augmenta ditzala:
9:11b.2CO.009.011 Gauça gucietan abrasturic abundos çaretençát simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu guçaz esquerrac eman daquizquión Iaincoari.
9:12b.2CO.009.012 Ecen oblatione hunen administrationeac eztu sainduén necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean:
9:13b.2CO.009.013 (Aiuta hunen phorogança hunez Iaincoa glorificatzen dutela çuen gogo batetaco suiectionearen gainean Christen Euangeliora, eta çuen hetaraco eta gucietaraco communicatione promptoaren gainean)
9:14b.2CO.009.014 Eta çuengatic othoitz eguiten duten becembatean çuen desira dutelaric, Iaincoaren gratia çuetan abundatzen denagatic.
9:15b.2CO.009.015 Esquer bada Iaincoari haren dohain erran ecin daitenaz.
10
10:1b.2CO.010.001 Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac.
10:2b.2CO.010.002 Othoitz eguiten drauçuet bada present niçatequeenean eznaicén hardit hardieça batez, ceinez deliberatzen baitut hardit içatera haraguiaren araura ebilten baguinade beçala estimatzen gaituzten batzutara.
10:3b.2CO.010.003 Ecen haraguian ebilten garelaric, ez gara haraguiaren araura bataillatzen:
10:4b.2CO.010.004 (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.)
10:5b.2CO.010.005 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara:
10:6b.2CO.010.006 Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, çuen obedientiá complitu datequeenean.
10:7b.2CO.010.007 Beguién aitzinean dituçuen gaucetara beha çaudete? baldin edoceinec bere baithan confidança badu Christena dela, aldiz pensa beça bere baithan, ecen hura Christena den beçala, halaber gu-ere Christenac garela.
10:8b.2CO.010.008 Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissançáz, cein Iaunac eman baitraucu çuen edificationetan, eta ez çuen destructionetan, eznaiz ahalqueturen:
10:9b.2CO.010.009 Irudi eztudançát epistolaz icitu nahi çaituztedala.
10:10b.2CO.010.010 Ecen epistolác (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentiá flaccu, eta hitza gaichto.
10:11b.2CO.010.011 Haur estima beça hainac, ecen nolaco baicara hitzez epistoletan absentián, halaco içanen garela presentian-ere eguinez.
10:12b.2CO.010.012 Ecen ezgara venturatzen gure buruén bardin eçartera edo comparatzera bere buruäc laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buruäc bere buruèquin neurtzen dituztela, eta bere buruäc bere buruèquin comparatzen dituztela.
10:13b.2CO.010.013 Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gaucéz: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara çuetarano-ere heldu içan garela.
10:14b.2CO.010.014 Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan:
10:15b.2CO.010.015 Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian.
10:16b.2CO.010.016 Hala non çuec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza deçadan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu içan çayón neurrian, erran nahi dut, gauça ia preparatuetan.
10:17b.2CO.010.017 Baina gloriatzen dena Iaunean gloria bedi.
10:18b.2CO.010.018 Ecen berac bere buruä preçatzen duena ezta approbatua, baina Iaunac preçatzen duena.
11
11:1b.2CO.011.001 Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue.
11:2b.2CO.011.002 Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:
11:3b.2CO.011.003 Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
11:4b.2CO.011.004 Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
11:5b.2CO.011.005 Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan.
11:6b.2CO.011.006 Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara.
11:7b.2CO.011.007 Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet?
11:8b.2CO.011.008 Berce Eliçác billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, çuec cerbitza cinçatedançát.
11:9b.2CO.011.009 Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic.
11:10b.2CO.011.010 Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan.
11:11b.2CO.011.011 Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.
11:12b.2CO.011.012 Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat.
11:13b.2CO.011.013 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.
11:14b.2CO.011.014 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.
11:15b.2CO.011.015 Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.
11:16b.2CO.011.016 Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát.
11:17b.2CO.011.017 Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz beçala, gloriatzeco segurança hunetan.
11:18b.2CO.011.018 Haraguiaren arauez anhitz gloriatzen diradenaz gueroz, ni-ere gloriaturen naiz.
11:19b.2CO.011.019 Ecen gogotic suffritzen dituçue erhoac, çuhur çaretelaric.
11:20b.2CO.011.020 Ecen suffritzen duçue baldin nehorc suiectionetan eçarten baçaituztez, baldin nehorc iresten baçaituztez, baldin nehorc çuena edequiten badrauçue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten baçaituztez.
11:21b.2CO.011.021 Desohoreren araura diot, gu indar gabe içan baguinade beçala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui minço naiz) hardit naiz ni-ere.
11:22b.2CO.011.022 Hebraico dirade? ni-ere: Israeltar dirade? ni-ere: Abrahamen haci dirade? ni-ere:
11:23b.2CO.011.023 Christen ministre dirade? (erho anço minço naiz) areago ni: nequetan, guehiago: çauritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz.
11:24b.2CO.011.024 Iuduetaric recebitu vkan dut borz aldiz berrogueirá colpe, bat guti aldian.
11:25b.2CO.011.025 Hiruretan cihorrez açotatu içan naiz, behin lapidatu içan naiz: hiruretan naufragio eguin vkan dut: gau eta egun itsas hundarrean içan naiz.
11:26b.2CO.011.026 Bidetan anhitz aldiz, fluuioén periletan, gaichtaguinén periletan, neure nationecoetaric periletan, Gentiletaric periletan, hirian periletan, desertuan periletan, itsassoan periletan, anaye falsuén artean periletan.
11:27b.2CO.011.027 Trabaillutan eta nequetan, veillatzetan maiz, gossetan eta egarritan, barurétan maiz, hotzean eta billuci içatean.
11:28b.2CO.011.028 Campotico gauçác daudela bada egun oroz assetiatzen nauenic, cein baita, Eliça guciéz dudan arthá,
11:29b.2CO.011.029 Nor affligitzen da, eta ni eznaicén affligitzen? nor scandalizatzen da, eta ni eznaicen erratzen?
11:30b.2CO.011.030 Baldin gloriatu behar bada, neure infirmitatezco gaucéz gloriaturen naiz.
11:31b.2CO.011.031 Iaincoac, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita seculacotz benedicatua, badaqui ecen eztiodala gueçurric.
11:32b.2CO.011.032 Damaseco hirian regue Aretasen icenean cen gobernadoreac, eçarri vkan çuen goaita Damasecoen hirian, ni hatzaman nahiz.
11:33b.2CO.011.033 Baina leiho batetaric sasquian erautsi içan nencen murrutic: eta halatan haren escuey itzur. nenguién.
12
12:1b.2CO.012.001 Segur ezta mengoa gloria nadin: ecen ethorriren naiz visionetara eta Iaunaren reuelationetara.
12:2b.2CO.012.002 Badaçagut guiçon-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu içan denic.
12:3b.2CO.012.003 Eta badaquit, halaco guiçona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui)
12:4b.2CO.012.004 Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac.
12:5b.2CO.012.005 Halacoaz gloriaturen naiz: baina neure buruäz eznaiz gloriaturen, neure infirmitatetan baicen.
12:6b.2CO.012.006 Ecen baldin gloriatu nahi banaiz, eznaiz erhoa içanen, ecen eguia erranen dut: baina iragaiten naiz, nehorc niçaz estima ezteçan nitan ikusten, edo eneganic ençuten duen baino guehiago.
12:7b.2CO.012.007 Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendinçát, eman içan çait escardabat haraguian, eta Satanen aingueruä ene buffetatzeco, altchegui eznendinçát.
12:8b.2CO.012.008 Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.
12:9b.2CO.012.009 Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.
12:10b.2CO.012.010 Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.
12:11b.2CO.012.011 Erho içan naiz neure gloriatzean: çuec bortchatu nauçue: ecen ni behar nincén çueçaz laudatu, ikussiric ecen eznaicela deusetan Apostolu excellentac baino mendreago içan, deus ezpanaiz-ere.
12:12b.2CO.012.012 Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu içan dirade çuetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin.
12:13b.2CO.012.013 Ecen certan berce Eliçác baino mendreago içan çarete? ni neuror çuen caltetan nagui içan eznaicena baicen? bidegabe haur barka ieçadaçue.
12:14b.2CO.012.014 Huná, herenci prest naiz çuetara ethortera: eta eznaiz çuen caltetan nagui içanen: ecen eznabila çuen diraden gaucén ondoan, baina ceurón ondoan: ecen haourréc eztute aitendaco thesaurizatu behar, baina aitéc haourrendaco.
12:15b.2CO.012.015 Eta niçaz den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz çuen arimacgatic: çuec hambat eta guehiago maite çaituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere.
12:16b.2CO.012.016 Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil içanez, fineciaz hartu vkan çaituztet.
12:17b.2CO.012.017 Çuetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan çaituztet?
12:18b.2CO.012.018 Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan çaituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili içan?
12:19b.2CO.012.019 Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic.
12:20b.2CO.012.020 Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan beçalaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin çueçaz nahi eztuçuen beçalaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidiác, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurlác, vrguluac, seditioneac:
12:21b.2CO.012.021 Eta berriz nathorrenean abacha ezneçan neure Iaincoac çuec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiradenéz cithalqueriataric, paillardiçataric eta eguin vkan duten insolentiatic.
13
13:1b.2CO.013.001 Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia.
13:2b.2CO.013.002 Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.
13:3b.2CO.013.003 Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan.
13:4b.2CO.013.004 Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara.
13:5b.2CO.013.005 Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete.
13:6b.2CO.013.006 Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo.
13:7b.2CO.013.007 Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát.
13:8b.2CO.013.008 Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
13:9b.2CO.013.009 Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea.
13:10b.2CO.013.010 Halacotz gauça hauc absent naicela scribatzen ditut, present içanen naicenean seueritatez vsat ezteçadançát, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura.
13:11b.2CO.013.011 Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
13:12b.2CO.013.012 Elkar saluta eçaçue pot saindu batez. Salutatzen çaituztez saindu guciéc.
13:13b.2CO.013.013 Iesus Christ Iaunaren gratiá, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela çuequin gucioquin. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 2 Corinthians (Basque). 2 Corinthians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BF8-4