1 Corinthians (Basque)
1
1:1b.1CO.001.001 Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,
1:2b.1CO.001.002 Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:
1:3b.1CO.001.003 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:4b.1CO.001.004 Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:
1:5b.1CO.001.005 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:
1:6b.1CO.001.006 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:
1:7b.1CO.001.007 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.
1:8b.1CO.001.008 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
1:9b.1CO.001.009 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
1:10b.1CO.001.010 Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.
1:11b.1CO.001.011 Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean.
1:12b.1CO.001.012 Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen.
1:13b.1CO.001.013 Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete?
1:14b.1CO.001.014 Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen:
1:15b.1CO.001.015 Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela.
1:16b.1CO.001.016 Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez.
1:17b.1CO.001.017 Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát.
1:18b.1CO.001.018 Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.
1:19b.1CO.001.019 Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut.
1:20b.1CO.001.020 Non da çuhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia?
1:21b.1CO.001.021 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera.
1:22b.1CO.001.022 Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté:
1:23b.1CO.001.023 Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.
1:24b.1CO.001.024 Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá.
1:25b.1CO.001.025 Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da.
1:26b.1CO.001.026 Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.
1:27b.1CO.001.027 Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac:
1:28b.1CO.001.028 Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát
1:29b.1CO.001.029 Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.
1:30b.1CO.001.030 Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:
1:31b.1CO.001.031 Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát.
2
2:1b.1CO.002.001 Eta ni ethorri içan naicenean çuetara, anayeác, eznaiz ethorri eloquentiazco edo sapientiazco excellentiarequin, Iaincoaren testimoniagea denuntiatzen nerauçuela.
2:2b.1CO.002.002 Ecen eztut deliberatu vkan deus çuen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua.
2:3b.1CO.002.003 Eta ni infirmitaterequin eta beldurrequin eta ikara halldirequin içan naiz çuec baithan.
2:4b.1CO.002.004 Eta ene minçatzea eta ene predicationea ezta içan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan.
2:5b.1CO.002.005 Çuen fedea eztençát guiçonén sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan.
2:6b.1CO.002.006 Eta sapientiá denuntiatzen dugu perfectoén artean: eta sapientiá diot ez mundu hunena, ezeta mundu hunetaco prince deseguinen diradenena:
2:7b.1CO.002.007 Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora gucién aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan çuena:
2:8b.1CO.002.008 Cein mundu hunetaco princietaric batec-ere ezpaitu eçagutu vkan: ecen baldin eçagutu vkan baluté, gloriazco Iauna etzuqueten crucificatu.
2:9b.1CO.002.009 Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté.
2:10b.1CO.002.010 Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere.
2:11b.1CO.002.011 Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen.
2:12b.1CO.002.012 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát:
2:13b.1CO.002.013 Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz.
2:14b.1CO.002.014 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.
2:15b.1CO.002.015 Baina guiçon spiritualac iugeatzen ditu gauça guciac, eta bera ezta nehorçaz iugeatzen.
2:16b.1CO.002.016 Ecen norc eçagutu du Iaunaren intentionea, hura instrui deçan? baina guc Christen intentionea badugu.
3
3:1b.1CO.003.001 Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean.
3:2b.1CO.003.002 Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete.
3:3b.1CO.003.003 Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura?
3:4b.1CO.003.004 Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?
3:5b.1CO.003.005 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?
3:6b.1CO.003.006 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.
3:7b.1CO.003.007 Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa.
3:8b.1CO.003.008 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura.
3:9b.1CO.003.009 Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete.
3:10b.1CO.003.010 Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.
3:11b.1CO.003.011 Ecen berce fundamentic nehorc ecin eçar deçaque eçarri denaz berceric, cein baita Iesus Christ.
3:12b.1CO.003.012 Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:
3:13b.1CO.003.013 Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du.
3:14b.1CO.003.014 Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.
3:15b.1CO.003.015 Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.
3:16b.1CO.003.016 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
3:17b.1CO.003.017 Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.
3:18b.1CO.003.018 Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát.
3:19b.1CO.003.019 Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.
3:20b.1CO.003.020 Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela.
3:21b.1CO.003.021 Bada, eztadila nehor gloria guiçonétan: ecen gauça guciac çuen dirade:
3:22b.1CO.003.022 Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren.
4
4:1b.1CO.004.001 Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala.
4:2b.1CO.004.002 Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin.
4:3b.1CO.004.003 Niçaz den becembatean, ansia guti dut çueçaz edo iugemendu humanoz iudicatu içatearen: are neure buruä-ere eztut iudicatzen.
4:4b.1CO.004.004 Ecen deusetan eztut neure buruä hoguendun senditzen: ordea huneçaz eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da.
4:5b.1CO.004.005 Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.
4:6b.1CO.004.006 Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra.
4:7b.1CO.004.007 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?
4:8b.1CO.004.008 Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát.
4:9b.1CO.004.009 Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney.
4:10b.1CO.004.010 Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza:
4:11b.1CO.004.011 Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez.
4:12b.1CO.004.012 Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu:
4:13b.1CO.004.013 Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin beçala eguin içan gara, eta gucién karracaquin beçala oraindrano.
4:14b.1CO.004.014 Eztrauzquiçuet gauça hauc scribatzen ahalque çaitzatedançát, baina neure haour maite anço auisatzen çaituztet.
4:15b.1CO.004.015 Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan çaituztet.
4:16b.1CO.004.016 Othoitz eguiten drauçuet bada, ene imitaçale çareten.
4:17b.1CO.004.017 Halacotz igorri drauçuet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzquiçue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eliça orotan iracasten dudan beçala.
4:18b.1CO.004.018 Ni çuetara ethorteco ezpaninz beçala, batzu hantuac içan dirade.
4:19b.1CO.004.019 Baina ethorriren naiz sarri çuetara, baldin Iaunac nahi badu: eta eçaguturen dut, ez hantu içan diraden horién hitza, baina verthutea.
4:20b.1CO.004.020 Ecen Iaincoaren resumá ezta hitzean, baina verthute spiritualean.
4:21b.1CO.004.021 Cer nahi duçue? cihorrequin ethorriren naiz çuetara, ala charitaterequin eta emetassunezco spiriturequin?
5
5:1b.1CO.005.001 Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela.
5:2b.1CO.005.002 Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena.
5:3b.1CO.005.003 Nic behinçát gorputzez absent beçala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present beçala, haur hala eguin duenaren,
5:4b.1CO.005.004 (Çuec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.)
5:5b.1CO.005.005 Halacoaren Satani liuratzera haraguiaren destructionetan, spiritua salbu dençát Iesus Iaunaren egunean.
5:6b.1CO.005.006 Çuen gloriatzea ezta ona: Eztaquiçue ecen altchagarri gutibatec orhe gucia altcha eraciten duela?
5:7b.1CO.005.007 Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ.
5:8b.1CO.005.008 Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.
5:9b.1CO.005.009 Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin:
5:10b.1CO.005.010 Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki.
5:11b.1CO.005.011 Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.
5:12b.1CO.005.012 Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen ?
5:13b.1CO.005.013 Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic.
6
6:1b.1CO.006.001 Hauçu da çuetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniustoén aitzinera, eta ez sainduén aitzinera?
6:2b.1CO.006.002 Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco?
6:3b.1CO.006.003 Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac?
6:4b.1CO.006.004 Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan.
6:5b.1CO.006.005 Çuen ahalquetan, haur erraiten drauçuet. Horrela da çuen artean çuhurric eztén, ez are bat, bere anayén artean iugea ahal deçaquenic?
6:6b.1CO.006.006 Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidelén aitzinean.
6:7b.1CO.006.007 Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen?
6:8b.1CO.006.008 Baina çuec iniuria eguiten duçue eta calte: eta are anayey.
6:9b.1CO.006.009 Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen?
6:10b.1CO.006.010 Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen.
6:11b.1CO.006.011 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.
6:12b.1CO.006.012 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina ni eznaiz deusen botherearen suiectioneraco.
6:13b.1CO.006.013 Viandác sabelaren, eta sabela viandén: baina Iaincoac haur eta hec deseguinen ditu: baina gorputza ezta paillardiçataco, baina Iaunarendaco, eta Iauna gorputzarendaco.
6:14b.1CO.006.014 Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz.
6:15b.1CO.006.015 Eztaquiçue ecen çuen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila.
6:16b.1CO.006.016 Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat.
6:17b.1CO.006.017 Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da.
6:18b.1CO.006.018 Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du.
6:19b.1CO.006.019 Ala eztaquiçue ecen çuen gorputza temple dela çuetan den Spiritu sainduaren, cein baituçue Iaincoaganic, eta etzaretela ceuron buruèn?
6:20b.1CO.006.020 Ecen erossiac çarete precioz: glorifica eçaçue bada Iaincoa çuen gorputzean, eta çuen spirituan, cein baitirade Iaincoarenac.
7
7:1b.1CO.007.001 Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea.
7:2b.1CO.007.002 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.
7:3b.1CO.007.003 Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.
7:4b.1CO.007.004 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.
7:5b.1CO.007.005 Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic
7:6b.1CO.007.006 Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.
7:7b.1CO.007.007 Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala.
7:8b.1CO.007.008 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala.
7:9b.1CO.007.009 Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea.
7:10b.1CO.007.010 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.
7:11b.1CO.007.011 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequió: senharrac-ere emaztea ezteçala vtzi.
7:12b.1CO.007.012 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
7:13b.1CO.007.013 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
7:14b.1CO.007.014 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.
7:15b.1CO.007.015 Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac.
7:16b.1CO.007.016 Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez?
7:17b.1CO.007.017 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut.
7:18b.1CO.007.018 Circoncidituric norbeit deithu içan da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu içan da? eztadila circoncidi.
7:19b.1CO.007.019 Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea.
7:20b.1CO.007.020 Batbedera cer vocationetan deithu içan baita hartan bego.
7:21b.1CO.007.021 Sclabo deithu aiz? eztuála arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, harçaz lehen vsat eçac.
7:22b.1CO.007.022 Ecen Iaunean deithu içan den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da.
7:23b.1CO.007.023 Precioz erossiac çareté, etzaretela guiçonén sclabo.
7:24b.1CO.007.024 Batbedera certan deithu içan baita, anayeác, hartan bego Iaincoa baithan.
7:25b.1CO.007.025 Eta virginéz den becembatean Iaunaren manamenduric eztut: baina coseillu emaiten drauçuet, Iaunaganic fidel içatera misericordia vkan dudanac beçala.
7:26b.1CO.007.026 Estimatzen dut bada haour on dela presenteco necessitateagatic, ecen on dela guiçonarendaco hunela içatea.
7:27b.1CO.007.027 Emazterequin lothua aiz? ezteçála bilha separationeric: emazteaganic lachatu aiz? ezteçála bilha emazteric.
7:28b.1CO.007.028 Bada baldin ezcon bahadi-ere, eztuc bekaturic eguin: eta baldin ezcon badadi virginá, eztu bekaturic eguin: baina halacoéc tribulatione vkanen duté haraguian: baina nic guppida çaituztet.
7:29b.1CO.007.029 Baina haur erraiten drauçuet, anayeác, ecen demborá labur dela hemendic harát, emaztedunac-ere, emazteric ezpalute beçala diraden:
7:30b.1CO.007.030 Eta nigarrez daudenac, nigarrez ezpalaude beçala: eta aleguera diradenac, aleguera ezpalirade beçala: eta erosten dutenac, posseditzen ezpaluté beçala:
7:31b.1CO.007.031 Eta mundu hunez vsatzen dutenac, vsatzen ezpaluté beçala: ecen mundu hunen figurá iragan doa.
7:32b.1CO.007.032 Eta nahi nuque çuec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gaucéz, nolatan Iaunaren gogaraco daten:
7:33b.1CO.007.033 Baina emaztedunac, artha du munduco gaucéz, nolatan emaztearen gogaraco daten.
7:34b.1CO.007.034 Diuers dirade emazte ezcondua eta virginá: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gaucéz, gorputzez eta spirituz sainda dençát: baina emazte ezconduac, artha du munduco gaucéz, nolatan senharraren gogaraco daten.
7:35b.1CO.007.035 Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe.
7:36b.1CO.007.036 Baina baldin edoceinec vste badu ecen desohore duela haren virginác bere adin florea iragan deçan, eta hala eguin behar dela: nahi duena begui, eztu bekaturic eguiten: ezcon bitez.
7:37b.1CO.007.037 Baina bere bihotzean fermu dagoenac, necessitateric eztuela, baina du bere vorondate propriaren gainean puissança, eta haur deliberatu bere bihotzean, bere virginaren beguiratzera, vngui eguiten du.
7:38b.1CO.007.038 Bada, bere virginá ezconcen duenac, vngui eguiten du: baina ezconcen eztuenac, hobequi eguiten du.
7:39b.1CO.007.039 Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean.
7:40b.1CO.007.040 Baina dohatsuago da baldin hala badago, ene conseilluaren araura: eta estimatzen dut nic-ere Iaincoaren Spiritua badudala.
8
8:1b.1CO.008.001 Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen.
8:2b.1CO.008.002 Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino eçagutu deus eçagutu behar den beçala.
8:3b.1CO.008.003 Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura harçaz iracatsi içan da.
8:4b.1CO.008.004 Bada idoley sacrificatzen diraden gaucén iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idolá munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen.
8:5b.1CO.008.005 Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun )
8:6b.1CO.008.006 Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz.
8:7b.1CO.008.007 Baina ezta gucietan eçagutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic beçala iaten duté: eta hayén conscientiá nola ezpaita fermu, satsutzen da.
8:8b.1CO.008.008 Bada viandác ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian badeçagu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpadeçagu-ere, eztugu gutiago.
8:9b.1CO.008.009 Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén.
8:10b.1CO.008.010 Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera?
8:11b.1CO.008.011 Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita?
8:12b.1CO.008.012 Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue.
8:13b.1CO.008.013 Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.
9
9:1b.1CO.009.001 Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean?
9:2b.1CO.009.002 Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.
9:3b.1CO.009.003 Ene defensá examinatzen nautenac baithara, haur da:
9:4b.1CO.009.004 Ala extugu bothere iateco eta edateco?
9:5b.1CO.009.005 Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala?
9:6b.1CO.009.006 Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco?
9:7b.1CO.009.007 Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten ?
9:8b.1CO.009.008 Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten?
9:9b.1CO.009.009 Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac?
9:10b.1CO.009.010 Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan.
9:11b.1CO.009.011 Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu?
9:12b.1CO.009.012 Baldin berceac bothere hunetan çuen artean participant badirade, ceren ez cineçago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gauça guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogunçát.
9:13b.1CO.009.013 Eztaquiçue ecen sacrificioac eguiten dituztenéc, gauça sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diradenéc, aldarearequin perticipatzen dutela?
9:14b.1CO.009.014 Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.
9:15b.1CO.009.015 Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan.
9:16b.1CO.009.016 Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpadeçat.
9:17b.1CO.009.017 Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait.
9:18b.1CO.009.018 Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.
9:19b.1CO.009.019 Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát.
9:20b.1CO.009.020 Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát.
9:21b.1CO.009.021 Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát.
9:22b.1CO.009.022 Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat.
9:23b.1CO.009.023 Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát.
9:24b.1CO.009.024 Eztaquiçue ecen stadioan laster eguiten dutenéc, guciéc laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster eguiçue non har baiteçaqueçue.
9:25b.1CO.009.025 Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic.
9:26b.1CO.009.026 Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa beçala.
9:27b.1CO.009.027 Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadinçát.
10
10:1b.1CO.010.001 Nahi dut bada daquiçuen anayeác, ecen gure Aitác oro hodey azpian içan diradela, eta guciac itsassoaz iragan içan diradela:
10:2b.1CO.010.002 Eta guciac Moysestan batheyatu içan diradela hodeyean eta itsassoan.
10:3b.1CO.010.003 Eta guciéc vianda spiritual ber batetaric ian dutela.
10:4b.1CO.010.004 Eta guciéc edari spiritual-ber batetaric edan dutela: ecen edaten çutén iarreiquiten çayen Harri spiritualetic: eta Harria cen Christ.
10:5b.1CO.010.005 Baina hetaric anhitzen gainean eztu placer hartu vcan Iaincoac: ecen deseguin içan dirade desertuan.
10:6b.1CO.010.006 Eta gauça hauc gure exemplutan içan dirade, guthicia eztitzagunçat gauça gaichtoac, nola hec guthiciatu baitituzté.
10:7b.1CO.010.007 Eta etzareten idolatre, hetaric batzu leguez, scribatua den beçala, Iarri içan da populua iatera eta edatera, eta iaiqui içan dirade dostetara.
10:8b.1CO.010.008 Eta ezteçagun paillarda, hetaric batzuc paillardatu vkan dutén beçala, eta hil içan baitirade egun batez hoguey eta hirur milla.
10:9b.1CO.010.009 Eta ezteçagun tenta Christ, hetaric batzuc tentatu vkan dutén beçala, eta suguéz deseguin içan baitirade.
10:10b.1CO.010.010 Eta ezteçaçuen murmura, hetaric batzuc murmuratu vkan dutén beçala, eta deseguin içan baitirade deseguileaz.
10:11b.1CO.010.011 Eta gauça hauc gucioc exemplutan heltzen çaizten hæyr: eta scribatu içan dirade gure admonitionetan, ceinetara demborén finac heldu içan baitirade.
10:12b.1CO.010.012 Hunegatic bada çutic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin.
10:13b.1CO.010.013 Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát.
10:14b.1CO.010.014 Hunegatic, ene maiteác, ihes eguiçue idolatriatic.
10:15b.1CO.010.015 Adituey beçala minço natzaiçue: ceuroc iugea eçaçue erraiten dudanaz.
10:16b.1CO.010.016 Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?
10:17b.1CO.010.017 Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.
10:18b.1CO.010.018 Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant?
10:19b.1CO.010.019 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez.
10:20b.1CO.010.020 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.
10:21b.1CO.010.021 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.
10:22b.1CO.010.022 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?
10:23b.1CO.010.023 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
10:24b.1CO.010.024 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.
10:25b.1CO.010.025 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.
10:26b.1CO.010.026 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
10:27b.1CO.010.027 Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic.
10:28b.1CO.010.028 Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
10:29b.1CO.010.029 Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz?
10:30b.1CO.010.030 Eta baldin nic gratiaz viandán participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gauçagatic?
10:31b.1CO.010.031 Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue.
10:32b.1CO.010.032 Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana.
10:33b.1CO.010.033 Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat.
11
11:1b.1CO.011.001 Çareten ene imitaçale, ni-ere Christen beçala.
11:2b.1CO.011.002 Bada laudatzen çaituztet, anayeác, ceren ene gauça guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzquiçuedan beçala, ordenançac eduquiten baitituçue.
11:3b.1CO.011.003 Baina nahi dut daquiçuen, ecen guiçon guciaren buruä Christ dela: eta emaztearen buruä, guiçona: eta Christen buruä, Iaincoa.
11:4b.1CO.011.004 Guiçon buruä estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buruä.
11:5b.1CO.011.005 Baina emazte buruä estali gaberic othoitz eguiten edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du beré buruä: ecen hambat da nola arradatua baliz.
11:6b.1CO.011.006 Ecen baldin estaltzen ezpada emaztea, motz-ere bedi: eta baldin deshonest bada emaztearen moztu edo arradatu içatea, estal bedi.
11:7b.1CO.011.007 Ecen guiçonac eztu estali behar buruä, Iaincoaren imaginá eta gloriá denaz gueroz: baina emaztea, guiçonaren gloriá da.
11:8b.1CO.011.008 Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic.
11:9b.1CO.011.009 Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic.
11:10b.1CO.011.010 Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic.
11:11b.1CO.011.011 Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean.
11:12b.1CO.011.012 Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic.
11:13b.1CO.011.013 Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?
11:14b.1CO.011.014 Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?
11:15b.1CO.011.015 Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó.
11:16b.1CO.011.016 Eta baldin cembeitec iharduquiçale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elicéc-ere.
11:17b.1CO.011.017 Bada haur hala declaratzen drauçuet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan.
11:18b.1CO.011.018 Ecen lehenic, biltzen çaretenean Eliçán, ençuten dut diuisione dela çuen artean: eta parte sinhesten dut.
11:19b.1CO.011.019 Ecen behar da heresiac-ere çuen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecençat çuen artean.
11:20b.1CO.011.020 Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.
11:21b.1CO.011.021 Ecen batbedera auançatzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi.
11:22b.1CO.011.022 Ala eztituçue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eliçá menospreciatzen duçue, eta ahalquetzen dituçue eztutenac? Cer erranen drauçuet? Laudaturen çaituztet hunetan? etzaituztet laudatzen.
11:23b.1CO.011.023 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:
11:24b.1CO.011.024 Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
11:25b.1CO.011.025 Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.
11:26b.1CO.011.026 Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.
11:27b.1CO.011.027 Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren
11:28b.1CO.011.028 Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan.
11:29b.1CO.011.029 Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.
11:30b.1CO.011.030 Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz.
11:31b.1CO.011.031 Ecen segur baldin gure buruäc iugea baguinça, ezguintezque puni.
11:32b.1CO.011.032 Baina punitzen garenean, Iaunaz instruitzen gara: munduarequin condemna ezgaitecençát.
11:33b.1CO.011.033 Bada, ene anayeác, biltzen çaretenean iatera batac bercea iguriqui eçaçue.
11:34b.1CO.011.034 Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet.
12
12:1b.1CO.012.001 Dohain spiritualez den becembatean, anayeác, eztut nahi ignora deçaçuen.
12:2b.1CO.012.002 Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela.
12:3b.1CO.012.003 Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.
12:4b.1CO.012.004 Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da:
12:5b.1CO.012.005 Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat:
12:6b.1CO.012.006 Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan.
12:7b.1CO.012.007 Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco.
12:8b.1CO.012.008 Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez:
12:9b.1CO.012.009 Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz.
12:10b.1CO.012.010 Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea.
12:11b.1CO.012.011 Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.
12:12b.1CO.012.012 Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere.
12:13b.1CO.012.013 Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez.
12:14b.1CO.012.014 Ecen gorputza-ere ezta membrobat, baina anhitz.
12:15b.1CO.012.015 Baldin erran badeça oinac, Eznaiz escua, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?
12:16b.1CO.012.016 Eta baldin erran badeça beharriac, Eznaiz beguia, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?
12:17b.1CO.012.017 Baldin gorputz gucia beguia bada, non içanen da ençutea? baldin gucia ençutea bada, non içanen da senditzea?
12:18b.1CO.012.018 Baina orain eçarri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen beçala.
12:19b.1CO.012.019 Ecen baldin guciac membrobat balirade non liçateque gorputza?
12:20b.1CO.012.020 Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat.
12:21b.1CO.012.021 Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buruäc oiney, Çuen beharric eztut.
12:22b.1CO.012.022 Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade.
12:23b.1CO.012.023 Eta gorputzeco membro deshonestén diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonestenéc, ornamendu guehienic duté.
12:24b.1CO.012.024 Eta gutan honest diraden partéc ornamendu beharric eztute: baina Iaincoac moderatu vkan du gorputza batean, falta çuenari ohore guehienic emanez:
12:25b.1CO.012.025 Gorputzean diuisioneric eztençát, baina membroéc batac berceagatic ansia berbat dutén.
12:26b.1CO.012.026 Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guciéc harequin suffritzen duté: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin.
12:27b.1CO.012.027 Bada çuec çarete Christen gorputz, eta membro partez.
12:28b.1CO.012.028 Eta batzu eçarri vkan ditu Iaincoac Eliçán, lehenic Apostoluac, guero Prophetác, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiutác, gobernamenduac, lengoagén diuersitateac.
12:29b.1CO.012.029 Ala guciac dirade Apostolu? ala guciac Propheta? ala guciac doctor? ala guciac verthutedun?
12:30b.1CO.012.030 Ala guciéc badute sendatzeco dohaina? ala guciac lengoage diuersez minço dirade? ala guciéc interpretatzen dute?
12:31b.1CO.012.031 Baina çareten dohain excellentenén guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drauçuet.
13
13:1b.1CO.013.001 Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.
13:2b.1CO.013.002 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.
13:3b.1CO.013.003 Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen.
13:4b.1CO.013.004 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
13:5b.1CO.013.005 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
13:6b.1CO.013.006 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
13:7b.1CO.013.007 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
13:8b.1CO.013.008 Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da.
13:9b.1CO.013.009 Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.
13:10b.1CO.013.010 Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.
13:11b.1CO.013.011 Haourra nincenean, haour anço minço nincén, haour anço iugeatzen nuen, haour anço pensatzen nuen: baina guiçon eguin naicenean, abolitu vkan ditut haourtassuneco manerác.
13:12b.1CO.013.012 Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala.
13:13b.1CO.013.013 Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.
14
14:1b.1CO.014.001 Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen.
14:2b.1CO.014.002 Ecen lengoage arrotzez minço dena etzaye guiçoney minço, baina Iaincoari: ecen nehorc eztu ençuten, eta spirituz mysterioac erraiten ditu.
14:3b.1CO.014.003 Baina prophetizatzen duena, guiçoney minço çaye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan.
14:4b.1CO.014.004 Lengoage arrotzez minço denac, bere buruä edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eliçá edificatzen du.
14:5b.1CO.014.005 Nahi dut bada çuec gucioc lengoage diuersez minça çaitezten, baina nahiago prophetiza deçaçuen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez minço dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eliçác edificatione har deçançát.
14:6b.1CO.014.006 Bada orain, anayeác, baldin banathor çuetara lengoage arrotzez minço naicela, cer probetchu eguinen drauçuet: baldin minça ezpanaquiçue edo reuelationez, edo scientiaz, edo prophetiaz, edo doctrinaz?
14:7b.1CO.014.007 Eta gauça arima gabe soinu emaiten dutenec-ere edo den chirula, edo harpa, baldin cerbait differentia tonuz ezpademate, nolatan eçaguturen da chiruláz edo harpáz ioiten dena?
14:8b.1CO.014.008 Ecen baldin soinu iaquin-bat eman ezpadeça trompettác, nor preparaturen da bataillara?
14:9b.1CO.014.009 Hala çuec-ere baldin adi daitequeen hitza mihiaz pronuntia ezpadeçaçue, nolatan adituren da erraiten dena? ecen airera minçaçale içanen çarete.
14:10b.1CO.014.010 Hambat (heltzen ohi den beçala) soinu mota da munduan, eta batre ezta muturic.
14:11b.1CO.014.011 Beraz baldin ezpadaquit vozaren verthutea, içanen natzayó minço denari barbaro: eta minço çaitadana barbaro içanen çait.
14:12b.1CO.014.012 Hala çuec-ere dohain spiritual guthicioso çaretenaz gueroz, çarreitzate hetan abundoso içateari Eliçaren edificationetan.
14:13b.1CO.014.013 Halacotz lengoage arrotzez minço denac othoitz begui interpreta ahal deçançát.
14:14b.1CO.014.014 Ecen baldin lengoage arrotzez othoitz eguiten badut, ene spirituac othoitz eguiten du: baina ene adimendua fructu gabe da.
14:15b.1CO.014.015 Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere.
14:16b.1CO.014.016 Bercela, baldin benedica badeçac spirituz, ignorantaren lekua daducanac nolatán erranen du Amen hire remerciamenduaren gainera? ecen hic cer erraiten duan etzeaquic.
14:17b.1CO.014.017 Ecen hic bay esquerrac emaiten dituc, baina bercea eztatec edificatzen.
14:18b.1CO.014.018 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren çuec gucioc baino guehiago lengoagez minço bainaiz.
14:19b.1CO.014.019 Baina Eliçán nahiago naiz borz hitz neure adimenduz minçatu, berceac-ere instrui ditzadançát, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez.
14:20b.1CO.014.020 Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac.
14:21b.1CO.014.021 Leguean scribatua da, Halacotz berce lengoagetaco gendez, eta ezpain arrotzez minçaturen natzayo populu huni: eta are halatan eznaute ençunen, dio launac.
14:22b.1CO.014.022 Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina prophetiá, ez infideley, baina sinhesten duteney.
14:23b.1CO.014.023 Bada baldin Eliça gucia bil badadi batetara, eta guciac lengoage arrotzez minça ditecen, eta ignorantac, edo infidelac sar ditecen: eztuté erranen, ecen erhotzen çaretela?
14:24b.1CO.014.024 Baina baldin guciéc prophetizatzen baduté, eta sar dadin cembeit infidel edo ignorant, vençutzen da guciéz, eta iugeatzen da guciéz.
14:25b.1CO.014.025 Eta halatan haren bihotzeco secretuac manifestatzen dirade: eta hala ahoz beheraturic adoraturen du Iaincoa, declaratzen duela ecen Iaincoa eguiazqui çuetan dela.
14:26b.1CO.014.026 Cer da bada anayeac? biltzen çareten oroz, çuetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gauça guciac edificationetan eguin bitez.
14:27b.1CO.014.027 Ezpa lengoage arrotzez edocein minço bada, biguez edo gorena hirurez eguin bedi, eta aldizca: eta batec interpreta beça.
14:28b.1CO.014.028 Eta baldin interpretaçaleric ezpada, ichil bedi Eliçan lengoage arrotzez minço dena, eta bere buruäri minça bequió eta Iaincoari.
14:29b.1CO.014.029 Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate.
14:30b.1CO.014.030 Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi.
14:31b.1CO.014.031 Ecen guciéc bata bercearen ondoan prophetiza ahal deçaqueçue, guciéc ikas deçatençát, eta guciac consola ditecençát.
14:32b.1CO.014.032 Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade.
14:33b.1CO.014.033 Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala.
14:34b.1CO.014.034 Çuen emazteac Elicetan ichilic beude: ecen etzaye permettitzen minçatzera: baina bire suiet, Legueac-ere erraiten duen beçala.
14:35b.1CO.014.035 Eta baldin cerbait ikassi nahi baduté, etchean bere senharrac interroga bitzate: ecen deshonest da emaztén Eliçán minçatzea.
14:36b.1CO.014.036 Ala çuetaric Iaincoaren hitza ilki içan da? ala çuetara beretara heldu içan da?
14:37b.1CO.014.037 Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, eçagut beça ecen scribatzen drauzquiçuedan gauçác Iaincoaren manamendu diradela.
14:38b.1CO.014.038 Eta ignorant dena, ignorant biz.
14:39b.1CO.014.039 Halacotz, anayeác, çareten prophetizatzera guthicioso, eta lengoage arrotzez minçatzea ezteçaçuela empatcha.
14:40b.1CO.014.040 Baina gauça guciac bidezqui eta ordenançaz eguin bitez.
15
15:1b.1CO.015.001 Bada auisatzen çaituztet, anayeác, declaratu drauçuedan Euangelioaz, cein recebitu baituçue, ceinetan egoiten-ere baitzarete.
15:2b.1CO.015.002 Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue.
15:3b.1CO.015.003 Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura:
15:4b.1CO.015.004 Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura:
15:5b.1CO.015.005 Eta nola ikussi içan den Cephasez, eta guero hamabiéz.
15:6b.1CO.015.006 Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade:
15:7b.1CO.015.007 Gueroztic ikussi içan da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez.
15:8b.1CO.015.008 Eta gucietaco azquenenic, aburtoin ançocoaz ikussi içan da niçaz-ere.
15:9b.1CO.015.009 Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá.
15:10b.1CO.015.010 Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.
15:11b.1CO.015.011 Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan duçue.
15:12b.1CO.015.012 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela?
15:13b.1CO.015.013 Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
15:14b.1CO.015.014 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da.
15:15b.1CO.015.015 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.
15:16b.1CO.015.016 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
15:17b.1CO.015.017 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.
15:18b.1CO.015.018 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade.
15:19b.1CO.015.019 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara.
15:20b.1CO.015.020 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.
15:21b.1CO.015.021 Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da.
15:22b.1CO.015.022 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac.
15:23b.1CO.015.023 Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.
15:24b.1CO.015.024 Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia.
15:25b.1CO.015.025 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno.
15:26b.1CO.015.026 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da.
15:27b.1CO.015.027 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)
15:28b.1CO.015.028 Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan.
15:29b.1CO.015.029 Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat?
15:30b.1CO.015.030 Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz?
15:31b.1CO.015.031 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz.
15:32b.1CO.015.032 Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara.
15:33b.1CO.015.033 Etzaiteztela seduci. Propos gaichtoéc corrumpitzen dituzte conditione onac.
15:34b.1CO.015.034 Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet.
15:35b.1CO.015.035 Baina erranen du cembeitec, Nola resuscitatzen dirade hilac? eta nolaco gorputzetan ethorriren dirade?
15:36b.1CO.015.036 Erhoá, hic ereiten duána, eztuc viuificatzen, baldin hil ezpadadi.
15:37b.1CO.015.037 Eta ereiten duána, eztuc gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen baita, oguiarena, edo cembeit berce bihirena.
15:38b.1CO.015.038 Baina Iaincoac emaiten diraucac gorputza nahi duen beçala, eta hacietaric batbederari ceini bere gorputz propria.
15:39b.1CO.015.039 Haragui gucia ezta haragui ber-bat: baina berce da guiçonén haraguia, eta berce, abren haraguia: eta berce arrainena: eta berce choriena.
15:40b.1CO.015.040 Eta badirade gorputz cerucoac, eta badirade gorputz lurrecoac: baina berce da cerucoén gloriá, eta berce lurrecoena.
15:41b.1CO.015.041 Berce da iguzquiaren gloriá, eta berce ilharguiaren gloriá, eta berce içarren gloriá: ecen içarra içarraganic different da gloriatan.
15:42b.1CO.015.042 Halaiçanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.
15:43b.1CO.015.043 Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu.
15:44b.1CO.015.044 Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala.
15:45b.1CO.015.045 Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan.
15:46b.1CO.015.046 Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.
15:47b.1CO.015.047 Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic.
15:48b.1CO.015.048 Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere.
15:49b.1CO.015.049 Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere.
15:50b.1CO.015.050 Huná cer diodan, anayeác, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resumá hereta ecin deçaquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen.
15:51b.1CO.015.051 Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen:
15:52b.1CO.015.052 Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.
15:53b.1CO.015.053 Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez.
15:54b.1CO.015.054 Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara.
15:55b.1CO.015.055 O herioá, non da hire victoria? o sepulchreá, non da hire eztena?
15:56b.1CO.015.056 Bada herioaren eztena, bekatua da: eta bekatuaren botherea, Leguea.
15:57b.1CO.015.057 Baina esquer Iaincoari, ceinec victoria eman baitraucu Iesus Christ gure Iaunaz.
15:58b.1CO.015.058 Halacotz, ene anaye maiteác, çareten fermu, constant, abundoso Iaunaren obrán bethiere, daquiçuelaric ecen çuen trabaillua eztela vano gure Iaunean.
16
16:1b.1CO.016.001 Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue.
16:2b.1CO.016.002 Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát.
16:3b.1CO.016.003 Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.
16:4b.1CO.016.004 Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.
16:5b.1CO.016.005 Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)
16:6b.1CO.016.006 Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.
16:7b.1CO.016.007 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.
16:8b.1CO.016.008 Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.
16:9b.1CO.016.009 Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.
16:10b.1CO.016.010 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.
16:11b.1CO.016.011 Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.
16:12b.1CO.016.012 Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.
16:13b.1CO.016.013 Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.
16:14b.1CO.016.014 Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.
16:15b.1CO.016.015 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:
16:16b.1CO.016.016 Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.
16:17b.1CO.016.017 Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté.
16:18b.1CO.016.018 Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.
16:19b.1CO.016.019 Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin.
16:20b.1CO.016.020 Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.
16:21b.1CO.016.021 Ene Paulen escuazco salutationea.
16:22b.1CO.016.022 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.
16:23b.1CO.016.023 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin.
16:24b.1CO.016.024 Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. 1 Corinthians (Basque). 1 Corinthians (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BF5-7