Romans (Basque)
1
1:1b.ROM.001.001 PAVLEC Iesus Christen cerbitzariac Apostolu içatera deithuac, Iaincoaren Euangelioaren predicatzeco bereciac.
1:2b.ROM.001.002 (Cein lehendanic bere Prophetéz Scriptura sainduetan Iaincoac promettatu vkan baitzuen)
1:3b.ROM.001.003 Bere Seme haraguiaz den becembatean Dauid-en hacitic eguinaz,
1:4b.ROM.001.004 Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz:
1:5b.ROM.001.005 Ceinaganic recebitu baitugu gratia eta Apostolutassuna fedea obedi dadinçát, Gentil guciac baithan haren icenean:
1:6b.ROM.001.006 Ceinén artean çuec-ere deithu içan baitzarete Iesus Christgana.
1:7b.ROM.001.007 Roman çareten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu içatera deithuey: Gracia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1:8b.ROM.001.008 Lehenic behinçát esquer draucat neure Iaincoari Iesus Christez çuen guciocgatic, ceren çuen fedea famatzen baita mundu orotan.
1:9b.ROM.001.009 Ecen Iaincoa dut testimonio (cein cerbitzatzen baitut neure spirituan bere Semearen Euangelioan) ecen paussu gabe çueçaz memorio eguiten dudala:
1:10b.ROM.001.010 Bethiere neure orationetan othoitz eguinez, baldin cerbait maneraz noizpait-ere bide moldezcoric eman badaquit Iaincoaren vorondatez, çuetara ethor nadin.
1:11b.ROM.001.011 Ecen çuen ikusteco desir handia dut, cembeit dohain spirituál parti dieçaçuedançát, çuen confirmatzeco:
1:12b.ROM.001.012 Erran nahi dut, çuen eta ene elkarrequilaco fedeaz consola nadinçát.
1:13b.ROM.001.013 Eztut bada nahi ignora deçaçuen, anayeác, ecen anhitzetan çuetara ethortera deliberatu dudala (baina empatchatu içan naiz oraindrano) cembeit fructu nuençát çuetan-ere, berce Gentiletan-ere beçala.
1:14b.ROM.001.014 Çordun naiz hambat Grecoetara nola Barbaroetara, hambat çuhurretara nola ignorantetara.
1:15b.ROM.001.015 Bada, nitan den becembatean prest naiz çuey Roman çaretenoy-ere euangelizatzera.
1:16b.ROM.001.016 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.
1:17b.ROM.001.017 Ecen Iaincoaren iustitiá hartan eracusten da fedetic federa: scribatua den beçala, Iustoa fedez vicico da.
1:18b.ROM.001.018 Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra:
1:19b.ROM.001.019 Ceren Iaincoaz eçagut ahal daitena manifest baita hetan: ecen Iaincoac hæy manifestatu vkan draue.
1:20b.ROM.001.020 Ecen haren gauça inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gauça creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diradençát.
1:21b.ROM.001.021 Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da.
1:22b.ROM.001.022 Bere buruäc çuhur eguiten cituztelaric erho eguin içan dirade.
1:23b.ROM.001.023 Ecen cambiatu vkan duté Iainco incorruptiblearen gloriá, guiçon corruptiblearen imaginatara, eta hegaztinén, eta laur oinetaco bestién, eta herrestez ebilten diradenén imaginatara.
1:24b.ROM.001.024 Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec berén bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean:
1:25b.ROM.001.025 Nola Iaincoaren eguiá gueçurretara cambiatu vkan baituté, eta adoratu baitituzté eta cerbitzatu creaturác, vtziric Creaçalea cein baita eternalqui benedicatua, Amen.
1:26b.ROM.001.026 Halacotz bada abandonnatu vkan ditu Iaincoac itsusgoataco affectionetara: ecen hayén emaztec-ere cambiatu vkan duté vsança naturala natura contra denera:
1:27b.ROM.001.027 Eta halaber arrac-ere, vtziric emaztén vsança naturala, berotu içan dirade bere guthicián bata berceagana, arrac arrarequin infamiataco gauçác eguiten cituztela, eta berac baithan recebitzen lutela bere hoguenaren recompensa behar cen beçalacoa.
1:28b.ROM.001.028 Eta nola ezpaituté conturic eguin Iaincoaren eçagutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gaucén eguitera:
1:29b.ROM.001.029 Iniustitia guciaz betheac, paillardiçaz, gaichtaqueriaz, auaritiaz, malitiaz: inuidiaz betheac, guicerhaitecaz, guduz, enganioz, conditione gaichtoz:
1:30b.ROM.001.030 Rapportari, gaitzerraile, Iaincoaren gaitzesle, iniuriaçale, vrgulutsu, vantari, gaitz-erideile, aitamén desobedient:
1:31b.ROM.001.031 Adimendu gabe, pactoén hautsle, affectione natural gabe, appacega ecin daitezquen beçalaco, misericordia gabe.
1:32b.ROM.001.032 Ceinéc Iaincoaren çucena eçagutu badute-ere (nola halaco gauçác eguiten dituztenéc, herio mereci dutén) eztituzté eguiten solament, baina are halacoric eguiten dutenac fauoratzen dituzté.
2
2:1b.ROM.002.001 Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.
2:2b.ROM.002.002 Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean.
2:3b.ROM.002.003 Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari?
2:4b.ROM.002.004 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ?
2:5b.ROM.002.005 Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat.
2:6b.ROM.002.006 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura:
2:7b.ROM.002.007 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:
2:8b.ROM.002.008 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira.
2:9b.ROM.002.009 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.
2:10b.ROM.002.010 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere.
2:11b.ROM.002.011 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.
2:12b.ROM.002.012 Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade.
2:13b.ROM.002.013 (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade.
2:14b.ROM.002.014 Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue:
2:15b.ROM.002.015 Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.)
2:16b.ROM.002.016 Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.
2:17b.ROM.002.017 Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean.
2:18b.ROM.002.018 Eta eçagutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu içanic.
2:19b.ROM.002.019 Eta fida aiz itsuén guidari aicela, ilhumbean diradenén argui,
2:20b.ROM.002.020 Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean.
2:21b.ROM.002.021 Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc:
2:22b.ROM.002.022 Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc.
2:23b.ROM.002.023 Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc.
2:24b.ROM.002.024 Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala.
2:25b.ROM.002.025 Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc.
2:26b.ROM.002.026 Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen?
2:27b.ROM.002.027 Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira badeça, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor?
2:28b.ROM.002.028 Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione.
2:29b.ROM.002.029 Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic.
3
3:1b.ROM.003.001 Ceric da bada Iuduaren abantailla, edo ceric da circoncisionearen probetchua?
3:2b.ROM.003.002 Handia manera orotara: eta gucién gainetic ceren Iaincoaren declarationeac cargutan eman baitzaizte.
3:3b.ROM.003.003 Ecen cer da baldin batzuc sinhetsi ezpadute? ala hayén incredulitateac Iaincoaren fedea ezdeusturen du?
3:4b.ROM.003.004 Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta guiçon gucia gueçurti, scribatua den beçala, Eure hitzetan iusto eriden adinçát, eta hiçaz iugemendu eguiten denean garaita duançát.
3:5b.ROM.003.005 Eta baldin gure iniustitiác Iaincoaren iustitiá lauda eraciten badu, cer erranen dugu? ala iniusto da Iaincoa punitzen duenean? (guiçon beçala minço naiz)
3:6b.ROM.003.006 Guertha eztadila: bercela, nola iugeaturen du Iaincoac mundua?
3:7b.ROM.003.007 Ecen baldin Iaincoaren eguiá abundosago bada ene gueçurraz haren gloriatan, cergatic ni goitiric bekatore beçala condemnatzen naiz?
3:8b.ROM.003.008 Eta (guçaz gaizqui minço diraden beçala, eta batzuc guc erraiten dugula dioiten beçala) ceren eztugu gaizqui eguiten, vnguia ethor dadinçát? ceinén damnationea iusto baita.
3:9b.ROM.003.009 Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela.
3:10b.ROM.003.010 Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic.
3:11b.ROM.003.011 Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic.
3:12b.ROM.003.012 Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano.
3:13b.ROM.003.013 Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan.
3:14b.ROM.003.014 Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da.
3:15b.ROM.003.015 Arin dirade hayén oinac odol issurtera.
3:16b.ROM.003.016 Destructione eta miseria hayén bidetan.
3:17b.ROM.003.017 Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan.
3:18b.ROM.003.018 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean.
3:19b.ROM.003.019 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.
3:20b.ROM.003.020 Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.
3:21b.ROM.003.021 Baina orain Leguea gabe Iaincoaren iustitiá manifestatu içan da, Leguearen eta Prophetén testimoniagea duela.
3:22b.ROM.003.022 Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela.
3:23b.ROM.003.023 Eta iustificatzen dirade dohainic haren gratiaz, Iesus Christ Iaunean eguin içan den redemptioneaz:
3:24b.ROM.003.024 Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatuén barkamenduagatic, Iaincoaren patientiáz:
3:25b.ROM.003.025 Diot bere iustitiaren declaratzeco dembora hunetan: bera iusto dencát, eta Iesusen fedeco denaren iustificaçale.
3:26b.ROM.003.026 Non da beraz vantationea? iraitzi içan da. Cein leguez? obrenaz? Ez: baina fedearen legueaz.
3:27b.ROM.003.027 Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela guiçona Leguearen obrác gabe.
3:28b.ROM.003.028 Ala Iuduén ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere.
3:29b.ROM.003.029 Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz.
3:30b.ROM.003.030 Leguea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Guertha eztadila: aitzitic Leguea confirmatzen dugu.
4
4:1b.ROM.004.001 Cer beraz erranen dugu gure aita Abrahamec eriden duela haraguiaren arauez?
4:2b.ROM.004.002 Ecen baldin Abraham obréz iustificatu içan bada, badu cerçaz gloria dadin, baina ez Iaincoa baithan.
4:3b.ROM.004.003 Baina cer dio Scripturác? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara.
4:4b.ROM.004.004 Baina obratzen duenari alocairua etzayó gratiatan contatzen baina hartzetan:
4:5b.ROM.004.005 Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó.
4:6b.ROM.004.006 Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obrác gabe iustitiá imputatzen draucan guiçonaren dohain-ontassuna, dioela,
4:7b.ROM.004.007 Dohatsu dirade ceinén iniquitateac quittatu içan baitirade eta ceinén bekatuac estali içan baitirade.
4:8b.ROM.004.008 Dohatsu da Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon guiçona.
4:9b.ROM.004.009 Bada dohain-ontassun haur, circoncisionean da solament ala bay preputioan-ere? Ecen erraiten dugu imputatu içan çayola Abrahami fedea iustitiatan.
4:10b.ROM.004.010 Nola bada imputatu içan çayo? circoncisionean cela, ala preputioan? ez circoncisionean, baina preputioan.
4:11b.ROM.004.011 Guero recebi ceçan circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten gucién aita licençát, hæy-ere iustitiá imputa lequiençát:
4:12b.ROM.004.012 Eta circonsionearen aita, erran nahi da, ez circoncisionecoén solament, baina gure aita Abrahamen fede preputioan çuenaren hatzari darreizconen-ere.
4:13b.ROM.004.013 Ecen promessa etzayó Legueaz heldu içan Abrahami, edo haren haciari, munduaren heredero içateco, baina fedeazco iustitiáz.
4:14b.ROM.004.014 Ecen baldin Leguetic diradenac, heredero badirade ezdeus bilhatu da fedea, eta iraungui da promessa.
4:15b.ROM.004.015 Ceren Legueac hirá engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric
4:16b.ROM.004.016 Harren fedez da heretagea, gratiaz dençát, promessa haci guciaren fermu dençát: ez Leguetic den haciaren solament, baina Abrahamen fedetic denaren-ere, cein baita gure gución aita,
4:17b.ROM.004.017 (Scribatua den beçala, Anhitz nationeren aita ordenatu vkan aut) Iaincoaren aitzinean, cein sinhetsi vkan baitu: ceinec hiley vicitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gauçác balirade beçala.
4:18b.ROM.004.018 Ceinec sperançaren contra sperançaz sinhets baitzeçan, anhitz nationeren aita içanen cela: erran içan çayonaren araura, Hala içanen duc hire hacia.
4:19b.ROM.004.019 Eta fedean flaccu ez içanez, etzeçan behá bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguruä baçuen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera.
4:20b.ROM.004.020 Eta Iaincoaren promessaren gainean etzeçan duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic:
4:21b.ROM.004.021 Eta frangoqui seguraturic, ecen hari promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere.
4:22b.ROM.004.022 Halacotz haur-ere iustitiatan imputatu içan çayo.
4:23b.ROM.004.023 Eta ezta scribatu içan harengatic solament, ecen haur iustitiatan imputatu içan çayola:
4:24b.ROM.004.024 Baina guregatic-ere, ceini imputaturen baitzaicu, Iesus gure Iauna hiletaric resuscitatu duena baithan sinhesten dugunoy,
4:25b.ROM.004.025 Cein heriotara liuratu içan baita gure bekatuacgatic, eta resuscitatu gure iustificationeagatic.
5
5:1b.ROM.005.001 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.
5:2b.ROM.005.002 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.
5:3b.ROM.005.003 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela.
5:4b.ROM.005.004 Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá.
5:5b.ROM.005.005 Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz.
5:6b.ROM.005.006 Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere demborán infidelacgatic hil içan da.
5:7b.ROM.005.007 Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera.
5:8b.ROM.005.008 Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.
5:9b.ROM.005.009 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.
5:10b.ROM.005.010 Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.
5:11b.ROM.005.011 Eta ez haur solament baina gloriatzen-ere bagara Iaincoa baithan Iesus Christ gure Iaunaz, ceinez orain reconciliatione recebitu baitugu.
5:12b.ROM.005.012 Halacotz, nola guiçon-batez bekatua mundura sarthu içan baita, eta bekatuaz herioa: eta halaz guiçon gucietara herioa heldu içan da, ceren guciéc bekatu eguin baituté.
5:13b.ROM.005.013 Ecen Leguerano bekatua munduan cen, baina bekatua ezta imputatzen legueric eztenean
5:14b.ROM.005.014 Baina regnatu vkan du herioac Adamganic Moysesganano, bekaturic eguin eztutenén gainean-ere Adamen transgressionearen façoinera cein baita ethorteco cenaren figura.
5:15b.ROM.005.015 Baina dohaina ezta offensá beçala: ecen baldin baten offensáz anhitz hil içan badirade, anhitzez areago Iaincoaren gratiá, eta guiçon-batez den gratiaren dohaina, cein baita Iesus Christ anhitzetara abondatu içan da.
5:16b.ROM.005.016 Eta ezta dohaina bekatu eguin duen batez sarthu içan den gaucá beçala: ecen hoguena offensa batetaric sarthu içan da condemnationetan: baina dohaina, da anhitz offensataric iustificationetan.
5:17b.ROM.005.017 Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundantiá recebitzen dutenéc vicitzetara regnaturen duté Iesus Christ batez.
5:18b.ROM.005.018 Bada nola offensa batez hoguena ethorri baita guiçon gucietara condemnationetan: hala iustificatzen gaituen iustitia batez ethorri da dohaina-ere guiçon gucietara vicitzezco iustificationetan.
5:19b.ROM.005.019 Ecen nola guiçon baten desobedientiáz, bekatore anhitz eguin içan baitirade, hala baten obedientiáz iusto anhitz eguinen dirade.
5:20b.ROM.005.020 Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá:
5:21b.ROM.005.021 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.
6
6:1b.ROM.006.001 Cer erranen dugu beraz? egonen gara bekatutan, gratiá abunda dadinçát?
6:2b.ROM.006.002 Guertha eztadila. Ecen bekatuari hil içan gaizquionac, nola hartan oraino vicico gara?
6:3b.ROM.006.003 Ala eztaquiçue ecen Iesus Christ Iaunean batheyatu içan garen gucioc, haren herioan batheyatu içan garela?
6:4b.ROM.006.004 Ohortze içan gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu içan baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecençát.
6:5b.ROM.006.005 Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez-ere içanen gara.
6:6b.ROM.006.006 Haur daquigularic ecen gure guiçon çaharra harequin crucificatu içan dela, deseguin dadinçát bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezteçagunçát.
6:7b.ROM.006.007 Ecen hil dena libre da bekatutaric.
6:8b.ROM.006.008 Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela:
6:9b.ROM.006.009 Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric.
6:10b.ROM.006.010 Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó.
6:11b.ROM.006.011 Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.
6:12b.ROM.006.012 Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát.
6:13b.ROM.006.013 Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari.
6:14b.ROM.006.014 Ecen bekatuac eztu çuen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian.
6:15b.ROM.006.015 Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila.
6:16b.ROM.006.016 Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?
6:17b.ROM.006.017 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete:
6:18b.ROM.006.018 Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin içan baitzarete.
6:19b.ROM.006.019 Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara
6:20b.ROM.006.020 Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libré cineten iustitiaz den becembatean.
6:21b.ROM.006.021 Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque çareten gauça hetaric? ecen hayén fina, herioa da.
6:22b.ROM.006.022 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.
6:23b.ROM.006.023 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.
7
7:1b.ROM.007.001 Ala eztaquiçue, anayeác, (ecen Leguea eçagutzen duteney minço natzaye) nola Legueac dominatione duen guiçonaren gainean vici den artean?
7:2b.ROM.007.002 Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic.
7:3b.ROM.007.003 Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi.
7:4b.ROM.007.004 Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat.
7:5b.ROM.007.005 Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco.
7:6b.ROM.007.006 Baina orain Leguetic libre gara, hari hil içanic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza deçagunçát, eta ez letrazco çahartassunetan.
7:7b.ROM.007.007 Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen.
7:8b.ROM.007.008 Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua.
7:9b.ROM.007.009 Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.
7:10b.ROM.007.010 Eta ni hil içan naiz: eta eriden içan da vicitzetaco ordenatu ceitadan manamendua, heriotara itzultzen çaitadala.
7:11b.ROM.007.011 Ecen bekatuac occasione harturic, seducitu nau manamenduaz eta harçaz hil vkan nau.
7:12b.ROM.007.012 Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.
7:13b.ROM.007.013 Beraz on den gauçá herio eguin içan çait? Guertha eztadila: aitzitic bekatuac, bekatu cela aguer ledinçát, on den gauçáz herioa engendratu vkan draut, bekatua excessiuoqui bekatore eguin ledin manamenduaz.
7:14b.ROM.007.014 Ecen badaquigu Leguea spiritual dela: baina ni carnal naiz, bekatuaren azpira saldua.
7:15b.ROM.007.015 Ecen eguiten dudana, etzait on: ecen eztut cer nahi baitut, hura eguiten: baina ceri gaitz baitaritzat, hura eguiten dut.
7:16b.ROM.007.016 Bada baldin cer nahi ezpaitut, hura eguiten badut, consentitzen draucat Legueari, ecen ona dela.
7:17b.ROM.007.017 Bada orain guehiagoric eznaiz ni hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
7:18b.ROM.007.018 Ecen badaquit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haraguian) onic: ecen nahia bada nitan, baina onaren complitzea, eztut erideiten.
7:19b.ROM.007.019 Ecen nahi dudan vnguia eztut eguiten: baina nahi eztudan gaizquia eguiten dut.
7:20b.ROM.007.020 Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
7:21b.ROM.007.021 Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri.
7:22b.ROM.007.022 Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco guiçonaz den becembatean:
7:23b.ROM.007.023 Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic.
7:24b.ROM.007.024 Helas guiçon miserablea ni, norc idoquiren nau herio hunetaco gorputzetic?
7:25b.ROM.007.025 Esquerrac emaiten drautzat Iaincoari Iesus Christ gure Iaunaz. Bada nic neurorrec adimenduaz cerbitzatzen dut Iaincoaren Leguea, baina haraguiaz bekatuaren leguea.
8
8:1b.ROM.008.001 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura.
8:2b.ROM.008.002 Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic.
8:3b.ROM.008.003 Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian.
8:4b.ROM.008.004 Leguearen iustitiá compli dadinçát gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura.
8:5b.ROM.008.005 Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara.
8:6b.ROM.008.006 Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque:
8:7b.ROM.008.007 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite.
8:8b.ROM.008.008 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque.
8:9b.ROM.008.009 Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren.
8:10b.ROM.008.010 Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz.
8:11b.ROM.008.011 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz.
8:12b.ROM.008.012 Halacotz bada, anayeác, çordun gara, ez haraguiagana, haraguiaren araura vicitzeco, baina Spirituagana.
8:13b.ROM.008.013 Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete.
8:14b.ROM.008.014 Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade.
8:15b.ROM.008.015 Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.
8:16b.ROM.008.016 Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela.
8:17b.ROM.008.017 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat.
8:18b.ROM.008.018 Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin.
8:19b.ROM.008.019 Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen.
8:20b.ROM.008.020 Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean içateco.
8:21b.ROM.008.021 Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano.
8:22b.ROM.008.022 Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren diot.
8:23b.ROM.008.023 Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque?
8:24b.ROM.008.024 Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu.
8:25b.ROM.008.025 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.
8:26b.ROM.008.026 Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic.
8:27b.ROM.008.027 Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney.
8:28b.ROM.008.028 Ecen lehenetic cein eçagutu baititu hec predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme içateco, hura dençát lehen iayoa anhitz anayeren artean.
8:29b.ROM.008.029 Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu.
8:30b.ROM.008.030 Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?
8:31b.ROM.008.031 Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen?
8:32b.ROM.008.032 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena.
8:33b.ROM.008.033 Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena.
8:34b.ROM.008.034 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?
8:35b.ROM.008.035 Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare.
8:36b.ROM.008.036 Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.
8:37b.ROM.008.037 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:
8:38b.ROM.008.038 Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.
9
9:1b.ROM.009.001 Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz,
9:2b.ROM.009.002 Ecen tristitia handia, eta tormenta ardurazcoa dudala neure bihotzean.
9:3b.ROM.009.003 Ecen desir nuque ni neuror Christganic separatua nincén neure anayeacgatic, cein baitirade ene ahaide haraguiaren arauez:
9:4b.ROM.009.004 Cein baitirade Israeltár: ceinena baita adoptionea, eta gloriá, eta alliançác, eta Leguearen ordenançá, eta cerbitzu diuinoa eta promessac:
9:5b.ROM.009.005 Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.
9:6b.ROM.009.006 Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel.
9:7b.ROM.009.007 Eta ceren Abrahamen haci diraden eztirade halacotz guciac haour, baina Isaactan haci deithuren çaic hiri.
9:8b.ROM.009.008 Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, ha1acotz Iaincoaren haour: baina promessaren haour diradenac estimatzen diradela hacitan.
9:9b.ROM.009.009 Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat.
9:10b.ROM.009.010 Eta ez haur solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu çuenean, baitzén, gure aita Isaacganic.
9:11b.ROM.009.011 Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát,
9:12b.ROM.009.012 Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena.
9:13b.ROM.009.013 Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi.
9:14b.ROM.009.014 Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila.
9:15b.ROM.009.015 Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari.
9:16b.ROM.009.016 Halacotz beraz electionea ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren.
9:17b.ROM.009.017 Ecen badiotsa Scripturác Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts deçadançát hitan neure botherea, eta denuntia dadinçát ene icena lur gucian.
9:18b.ROM.009.018 Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du.
9:19b.ROM.009.019 Erranen drautac bada niri, Cergatic oraino arranguratzen da? ecen nor da haren vorondateari resisti ahal dieçaqueona?
9:20b.ROM.009.020 Bainaitzitic, o guiçoná, hi nor aiz Iaincoaren contra replicatzen duana? Ala erranen drauca gauça moldatuac hura moldatu duenari, Cergatic hunelaco eguin nauc?
9:21b.ROM.009.021 Ala eztu lur-tupinaguileac orhe ber batetaric eguiteco bothere, vnci bataren ohoretaco, eta bercearen desohoretaco?
9:22b.ROM.009.022 Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac?
9:23b.ROM.009.023 Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara?
9:24b.ROM.009.024 Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere.
9:25b.ROM.009.025 Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta niçaz onhetsi etzena, neure onhetsi.
9:26b.ROM.009.026 Eta içanen da, erran içan çayen lekuan, Etzarete ene populu çuec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour.
9:27b.ROM.009.027 Esaias-ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleco haourrén contua itsassoco sablea beçala licen orduan, restançác dirade saluaturen
9:28b.ROM.009.028 Ecen Iaunac acabatzen eta laburtzen du beharquia iustitiarequin: ceren beharqui laburtubat eguinen baitu Iaunac lurraren gainean.
9:29b.ROM.009.029 Eta lehen Esaiasec erran çuen beçala, Baldin armadén Iaunac vtzi ezpaleraucu hacia, Sodoma beçalacatu guinatequeen, eta Gomorrha irudi vkan guenduqueen.
9:30b.ROM.009.030 Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa:
9:31b.ROM.009.031 Baina Israel, iustitiazco Legueari çarreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu içan.
9:32b.ROM.009.032 Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian.
9:33b.ROM.009.033 Scribatua den beçala, Huná, eçarten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.
10
10:1b.ROM.010.001 Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen.
10:2b.ROM.010.002 Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura.
10:3b.ROM.010.003 Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.
10:4b.ROM.010.004 Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.
10:5b.ROM.010.005 Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.
10:6b.ROM.010.006 Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.
10:7b.ROM.010.007 Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea.
10:8b.ROM.010.008 Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna.
10:9b.ROM.010.009 Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz.
10:10b.ROM.010.010 Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco.
10:11b.ROM.010.011 Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.
10:12b.ROM.010.012 Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.
10:13b.ROM.010.013 Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.
10:14b.ROM.010.014 Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe?
10:15b.ROM.010.015 Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac!
10:16b.ROM.010.016 Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea?
10:17b.ROM.010.017 Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz.
10:18b.ROM.010.018 Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac.
10:19b.ROM.010.019 Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét.
10:20b.ROM.010.020 Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney.
10:21b.ROM.010.021 Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.
11
11:1b.ROM.011.001 Galdez nago bada, Ala iraitzi vkan du Iaincoac bere populua? Guertha eztadila: ecen ni-ere Israeltár naiz, Abrahamen hacitic, Beniaminen leinutic.
11:2b.ROM.011.002 Eztu iraitzi Iaincoac bere populu lehenetic eçagutua. Ala eztaquiçue Eliasez cer erraiten duen Scripturác? nola requesta eguiten draucan Iaincoari Israelen contra, dioela,
11:3b.ROM.011.003 Iauna hire Prophetác hil citié, eta hire aldareac deseguin citié, eta ni azquendu içan nauc neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzac.
11:4b.ROM.011.004 Baina cer diotsa hari reposta diuinoac? Reseruatu citiát neurorrendaco çazpi milla guiçon belhaunic Baalen imaginari plegatu eztraucatenic.
11:5b.ROM.011.005 Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin içan da.
11:6b.ROM.011.006 Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obréz: bercela gratiá guehiagoric ezta gratia: baina baldin obréz bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obrá guehiagoric ezta obra.
11:7b.ROM.011.007 Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade,
11:8b.ROM.011.008 Scribatua den beçala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezteçatençát: eta beharri, ençun ezteçatençát egungo egunerano.
11:9b.ROM.011.009 Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan.
11:10b.ROM.011.010 Ilhun bitez hayén beguiac, ikus ezteçatençát: eta hayén bizcarra bethiere makur eçac.
11:11b.ROM.011.011 Galdez nago bada, ala trebucatu içan dirade eror litecençat? Guertha eztadila: baina hayén erorteaz saluamendua Gentiletara ethorri içan da, hæy iarreiquitera incitatzeco.
11:12b.ROM.011.012 Eta baldin hayén erortea munduaren abrastassun bada, eta hayén diminutionea Gentilén abrastassun: cembatez areago hayén abundantia?
11:13b.ROM.011.013 Ecen çuey Gentiloy diotsuet, ni Gentilén Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut:
11:14b.ROM.011.014 Eya nolazpait neure ahaideac ielos eraci ahal ditzaquedanez, eta hetaric batzu salua.
11:15b.ROM.011.015 Ecen baldin hayén iraiztea munduaren reconciliatione bada, ceric içanen da receptionea, hiletaric vicitze baicen?
11:16b.ROM.011.016 Eta baldin primitiác saindu badirade, bayeta orhea: eta baldin erroa saindu bada, bayeta adarrac.
11:17b.ROM.011.017 Eta baldin adarretaric batzu hautsi içan badirade, eta hi bassa oliua incelaric, charthatu içan bahaiz hayén orde, eta oliua erroan eta vrinean participant eguin bahaiz,
11:18b.ROM.011.018 Ezadila gloria adarrén contra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuc hic erroa egarten, baina erroac hi.
11:19b.ROM.011.019 Erranen duc bada, Hautsi içan dirade adarrac, ni chartha nendinçát.
11:20b.ROM.011.020 Vngui: hec infidelitatez hautsi içan dituc, eta hi fedez çutic ago: ezadila vrguluz hant, baina aicén beldur.
11:21b.ROM.011.021 Ecen baldin Iaincoac adar naturalac guppida vkan ezpaditu, beguirauc hi-ere guppida ezauèn.
11:22b.ROM.011.022 Ikussac beraz Iaincoaren benignitatea eta seueritatea: trebucatuetara, seueritatea: eta hiregana, benignitatea, baldin perseuera badeçac benignitatean: ezpere hi-ere ebaquiren aiz.
11:23b.ROM.011.023 Eta hec-ere baldin perseuera ezpadeçate infidelitatean, charthaturen dituc, ecen Iaincoa botheretsu duc harçara hayén charthatzeco.
11:24b.ROM.011.024 Ecen baldin hi naturaz bassa cen oliuatic ebaqui içan bahaiz, eta natura contra oliua onean charthatu bahaiz: cembatez areago natural diradenac charthaturen dirade bere oliua proprian ?
11:25b.ROM.011.025 Ecen eztut nahi ignora deçaçuen, anayeác, secretu haur, (ceuroc baithan arrogant etzaretençat) ecen gogortassuna parte Israeli ethorri içan çayola, Gentilén complimendua sar leiteno.
11:26b.ROM.011.026 Eta hala Israel gucia saluaturen da, scribatua den beçala, Ethorriren da Siondic liberaçalea, eta aldaraturen ditu infidelitateac Iacobganic.
11:27b.ROM.011.027 Eta alliança haur eneganic vkanen duté, Kendu dituquedanean hayén bekatuac.
11:28b.ROM.011.028 Euangelioaz den becembatean, bay etsay dirade çuen causaz, baina electioneaz den becembatean, onhetsiac, Aitén causaz.
11:29b.ROM.011.029 Ecen dolu gabe dirade Iaincoaren dohainac eta vocationea.
11:30b.ROM.011.030 Ecen nola çuec-ere noizpait Iaincoagana desobedient içan baitzarete: baina orain misericordia ardietsi baituçue hayén desobedient içanez:
11:31b.ROM.011.031 Hala hauc-ere orain eztuté obeditu vkan, çuey eguin çaiçuen misericordiaz hauc-ere misericordia ardiets deçatençát.
11:32b.ROM.011.032 Ecen Iaincoac ertsi vkan ditu guciac desobedientiatan, guciey misericordia leguiençát.
11:33b.ROM.011.033 O Iaincoaren sapientiaren eta eçagutzearen abrastassunen barná! ala haren iugemenduac baitirade comprehendi ecin daitezqueen beçalacoac, eta haren bideac erideiteco impossibleac!
11:34b.ROM.011.034 Ecen norc eçagutu vkan du Iaunaren gogoa? edo nor içan da haren conseillari?
11:35b.ROM.011.035 Edo norc lehenic eman drauca hari, eta rendaturen baitzayo?
11:36b.ROM.011.036 Ecen harenganic, eta harçaz, eta harengatic dirade gauça guciac: hari gloria seculacotz. Amen.
12
12:1b.ROM.012.001 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.
12:2b.ROM.012.002 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.
12:3b.ROM.012.003 Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.
12:4b.ROM.012.004 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:
12:5b.ROM.012.005 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.
12:6b.ROM.012.006 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
12:7b.ROM.012.007 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
12:8b.ROM.012.008 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
12:9b.ROM.012.009 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.
12:10b.ROM.012.010 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
12:11b.ROM.012.011 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.
12:12b.ROM.012.012 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.
12:13b.ROM.012.013 Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.
12:14b.ROM.012.014 Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.
12:15b.ROM.012.015 Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.
12:16b.ROM.012.016 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.
12:17b.ROM.012.017 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean.
12:18b.ROM.012.018 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.
12:19b.ROM.012.019 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.
12:20b.ROM.012.020 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.
12:21b.ROM.012.021 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.
13
13:1b.ROM.013.001 Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade.
13:2b.ROM.013.002 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté.
13:3b.ROM.013.003 Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic.
13:4b.ROM.013.004 Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean.
13:5b.ROM.013.005 Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.
13:6b.ROM.013.006 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela.
13:7b.ROM.013.007 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.
13:8b.ROM.013.008 Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.
13:9b.ROM.013.009 Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala.
13:10b.ROM.013.010 Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.
13:11b.ROM.013.011 Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.
13:12b.ROM.013.012 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.
13:13b.ROM.013.013 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan.
13:14b.ROM.013.014 Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.
14
14:1b.ROM.014.001 Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera.
14:2b.ROM.014.002 Batac sinhesten du gauça gucietaric ian ahal deçaquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du.
14:3b.ROM.014.003 Iaten duenac, iaten eztuena ezteçan menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezteçan iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du.
14:4b.ROM.014.004 Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciayóc: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco.
14:5b.ROM.014.005 Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du bardin cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscientián.
14:6b.ROM.014.006 Egunera behatzen duenac, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenac, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenac, Iaunari iaten du: ecen regratiatzen du Iaincoa: eta iaten eztuenac, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iaincoa.
14:7b.ROM.014.007 Ecen ezta gutaric nehor bere buruäri vici, eta ezta nehor bere buruäri hiltzen.
14:8b.ROM.014.008 Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara
14:9b.ROM.014.009 Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát.
14:10b.ROM.014.010 Baina hic cergatic iudicatzen duc eure anayea? edo hic-ere cergatic menospreciatzen duc eure anayea? Ecen guciac comparituren gara Christen iudicioco throno aitzinean.
14:11b.ROM.014.011 Ecen scribatua da, Vici naiz ni, dio Iaunac, ecen niri gurthuren çait belhaun gucia: eta mihi oroc laudorio emanen drauca Iaincoari.
14:12b.ROM.014.012 Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.
14:13b.ROM.014.013 Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen.
14:14b.ROM.014.014 Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita.
14:15b.ROM.014.015 Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita.
14:16b.ROM.014.016 Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran.
14:17b.ROM.014.017 Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.
14:18b.ROM.014.018 Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz.
14:19b.ROM.014.019 Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney.
14:20b.ROM.014.020 Ezteçála hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen guiçonaren.
14:21b.ROM.014.021 On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea.
14:22b.ROM.014.022 Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu da bere buruä iudicatzen eztuena laudatzen duen gauçän.
14:23b.ROM.014.023 Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian badeça, iudicatua da: ecen eztu fedez iaten: eta fedetic eztén gucia bekatu da.
15
15:1b.ROM.015.001 Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu.
15:2b.ROM.015.002 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.
15:3b.ROM.015.003 Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.
15:4b.ROM.015.004 Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát.
15:5b.ROM.015.005 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:
15:6b.ROM.015.006 Gogo batez eta aho batez glorifica deçaçuençát Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita.
15:7b.ROM.015.007 Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.
15:8b.ROM.015.008 Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát:
15:9b.ROM.015.009 Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát.
15:10b.ROM.015.010 Eta berriz dio, Aleguera çaiteztez Gentilác haren populuarequin.
15:11b.ROM.015.011 Eta berriz, Lauda eçaçue Iauna Gentil guciéc eta elkarrequin lauda eçaçue hura populu guciéc.
15:12b.ROM.015.012 Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté.
15:13b.ROM.015.013 Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.
15:14b.ROM.015.014 Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue.
15:15b.ROM.015.015 Eta, anayeác, ausartquichiago scribatu drauçuet partez, çuec orhoit eraciten bacintuztét beçala, Iaincoaz niri eman içan çaitadan gratiagatic,
15:16b.ROM.015.016 Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic.
15:17b.ROM.015.017 Badut beraz cerçaz gloria nadin Iesus Christez, Iaincoazco gaucetan.
15:18b.ROM.015.018 Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez:
15:19b.ROM.015.019 Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:
15:20b.ROM.015.020 Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu içan cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezneçançát.
15:21b.ROM.015.021 Baina scribatua den beçala, Harçaz denuntiatu içan etzayenéc, ilkussiren duté: eta ençun eztutenéc, adituren duté.
15:22b.ROM.015.022 Eta halacotz empatchatu içan naiz anhitzetan ethortera çuetara.
15:23b.ROM.015.023 Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic çuetara ethortera desir dudanaren gainean:
15:24b.ROM.015.024 Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz.
15:25b.ROM.015.025 Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera.
15:26b.ROM.015.026 Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.
15:27b.ROM.015.027 Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté.
15:28b.ROM.015.028 Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.
15:29b.ROM.015.029 Eta badaquit ecen çuetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela.
15:30b.ROM.015.030 Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz:
15:31b.ROM.015.031 Iudean diraden desobedientetaric deliura nadinçát, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, sainduén gogaraco dençát:
15:32b.ROM.015.032 Iaincoaren vorondatez çuetara bozcariorequin ethor nadinçát, eta çuequin batean recrea nadinçát.
15:33b.ROM.015.033 Bada baquezco Iaincoa dela çuequin gucioquin, Amen.
16
16:1b.ROM.016.001 Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena:
16:2b.ROM.016.002 Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere.
16:3b.ROM.016.003 Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean.
16:4b.ROM.016.004 Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay.
16:5b.ROM.016.005 Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean.
16:6b.ROM.016.006 Saluta eçaçue Maria guregana anhitz trabaillatua.
16:7b.ROM.016.007 Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean.
16:8b.ROM.016.008 Saluta eçaçue Amplia ene maitea gure Iaunean.
16:9b.ROM.016.009 Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.
16:10b.ROM.016.010 Saluta eçaçue Apelles, Christean approbatua. Salutaitzaçue Aristobulorenecoac.
16:11b.ROM.016.011 Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac.
16:12b.ROM.016.012 Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.
16:13b.ROM.016.013 Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.
16:14b.ROM.016.014 Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac.
16:15b.ROM.016.015 Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.
16:16b.ROM.016.016 Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.
16:17b.ROM.016.017 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.
16:18b.ROM.016.018 Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.
16:19b.ROM.016.019 Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean.
16:20b.ROM.016.020 Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.
16:21b.ROM.016.021 Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.
16:22b.ROM.016.022 Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac.
16:23b.ROM.016.023 Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.
16:24b.ROM.016.024 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
16:25b.ROM.016.025 Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:
16:26b.ROM.016.026 Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura:
16:27b.ROM.016.027 Iaincoari, bada, çuhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. Romans (Basque). Romans (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BF2-A