John (Basque)
1
1:1b.JOH.001.001 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.
1:2b.JOH.001.002 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.
1:3b.JOH.001.003 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.
1:4b.JOH.001.004 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:
1:5b.JOH.001.005 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.
1:6b.JOH.001.006 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.
1:7b.JOH.001.007 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.
1:8b.JOH.001.008 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
1:9b.JOH.001.009 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.
1:10b.JOH.001.010 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.
1:11b.JOH.001.011 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.
1:12b.JOH.001.012 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:
1:13b.JOH.001.013 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.
1:14b.JOH.001.014 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea
1:15b.JOH.001.015 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.
1:16b.JOH.001.016 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.
1:17b.JOH.001.017 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.
1:18b.JOH.001.018 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
1:19b.JOH.001.019 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?
1:20b.JOH.001.020 Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.
1:21b.JOH.001.021 Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez.
1:22b.JOH.001.022 Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?
1:23b.JOH.001.023 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala.
1:24b.JOH.001.024 Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden.
1:25b.JOH.001.025 Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?
1:26b.JOH.001.026 Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic:
1:27b.JOH.001.027 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.
1:28b.JOH.001.028 Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.
1:29b.JOH.001.029 Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena.
1:30b.JOH.001.030 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.
1:31b.JOH.001.031 Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.
1:32b.JOH.001.032 Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.
1:33b.JOH.001.033 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.
1:34b.JOH.001.034 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.
1:35b.JOH.001.035 Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu:
1:36b.JOH.001.036 Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa.
1:37b.JOH.001.037 Eta ençun ceçaten hura bi discipuluéc minçatzen, eta iarreiqui içan çaizcan Iesusi.
1:38b.JOH.001.038 Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?
1:39b.JOH.001.039 Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen.
1:40b.JOH.001.040 Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric bata.
1:41b.JOH.001.041 Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea, eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.)
1:42b.JOH.001.042 Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria)
1:43b.JOH.001.043 Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri.
1:44b.JOH.001.044 Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico.
1:45b.JOH.001.045 Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc.
1:46b.JOH.001.046 Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.
1:47b.JOH.001.047 Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita.
1:48b.JOH.001.048 Diotsa Nathanaelec, Nondic naçaguc? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Philippec dei ençan baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan.
1:49b.JOH.001.049 Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.
1:50b.JOH.001.050 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gauça hauc baino handiagoric ikussiren duc.
1:51b.JOH.001.051 Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren Semearen gainera.
2
2:1b.JOH.002.001 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han
2:2b.JOH.002.002 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.
2:3b.JOH.002.003 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
2:4b.JOH.002.004 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
2:5b.JOH.002.005 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
2:6b.JOH.002.006 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.
2:7b.JOH.002.007 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.
2:8b.JOH.002.008 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:
2:9b.JOH.002.009 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,
2:10b.JOH.002.010 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.
2:11b.JOH.002.011 Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc
2:12b.JOH.002.012 Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.
2:13b.JOH.002.013 Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.
2:14b.JOH.002.014 Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.
2:15b.JOH.002.015 Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.
2:16b.JOH.002.016 Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.
2:17b.JOH.002.017 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.
2:18b.JOH.002.018 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?
2:19b.JOH.002.019 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:
2:20b.JOH.002.020 Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?
2:21b.JOH.002.021 Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.
2:22b.JOH.002.022 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.
2:23b.JOH.002.023 Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.
2:24b.JOH.002.024 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:
2:25b.JOH.002.025 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.
3
3:1b.JOH.003.001 Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen cenic, Iuduén arteco principaletaric bat:
3:2b.JOH.003.002 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada.
3:3b.JOH.003.003 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá
3:4b.JOH.003.004 Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite?
3:5b.JOH.003.005 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.
3:6b.JOH.003.006 Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc.
3:7b.JOH.003.007 Ezteçála mirets ceren erran drauadan, Berriz iayo behar çarete.
3:8b.JOH.003.008 Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia.
3:9b.JOH.003.009 Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon, Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque?
3:10b.JOH.003.010 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen?
3:11b.JOH.003.011 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen.
3:12b.JOH.003.012 Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue?
3:13b.JOH.003.013 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.
3:14b.JOH.003.014 Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan, hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea:
3:15b.JOH.003.015 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.
3:16b.JOH.003.016 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.
3:17b.JOH.003.017 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.
3:18b.JOH.003.018 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean.
3:19b.JOH.003.019 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade.
3:20b.JOH.003.020 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat.
3:21b.JOH.003.021 Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade.
3:22b.JOH.003.022 Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen.
3:23b.JOH.003.023 Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo aldean, ceren anhitz vr baitzén han: eta ethorten ciradén gendeac eta batheyatzen ciraden.
3:24b.JOH.003.024 Ecen oraino etzén eçarri içan Ioannes presoindeguian.
3:25b.JOH.003.025 Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric Iuduequin purificationeaz.
3:26b.JOH.003.026 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.
3:27b.JOH.003.027 Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan, Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic.
3:28b.JOH.003.028 Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean.
3:29b.JOH.003.029 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da.
3:30b.JOH.003.030 Harc behar du handitu, eta nic chipitu.
3:31b.JOH.003.031 Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da.
3:32b.JOH.003.032 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen.
3:33b.JOH.003.033 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela.
3:34b.JOH.003.034 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.
3:35b.JOH.003.035 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura.
3:36b.JOH.003.036 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.
4
4:1b.JOH.004.001 Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:
4:2b.JOH.004.002 (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac)
4:3b.JOH.004.003 Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.
4:4b.JOH.004.004 Eta harc behar çuen iragan Samariatic.
4:5b.JOH.004.005 Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean.
4:6b.JOH.004.006 Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén inguruä.
4:7b.JOH.004.007 Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cieçón hari Iesusec, Indan edatera.
4:8b.JOH.004.008 Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira iateco erostera.
4:9b.JOH.004.009 Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin.
4:10b.JOH.004.010 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.
4:11b.JOH.004.011 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?
4:12b.JOH.004.012 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?
4:13b.JOH.004.013 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:
4:14b.JOH.004.014 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.
4:15b.JOH.004.015 Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera.
4:16b.JOH.004.016 Diotsa Iesusec, Habil dei eçan eure senharra, eta athor huna.
4:17b.JOH.004.017 Ihardets ceçan emazteac eta erran cieçón, Eztiát senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Eztiát senharric.
4:18b.JOH.004.018 Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori eguiaz erran dun.
4:19b.JOH.004.019 Diotsa emazteac, Iauna, badiacussát ecen Propheta aicela hi.
4:20b.JOH.004.020 Gure aitéc mendi hunetan adoratu vkan dié: eta çuec dioçue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita.
4:21b.JOH.004.021 Diotsa Iesusec, Emazteá, sinhets neçan ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaituçue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita.
4:22b.JOH.004.022 Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.
4:23b.JOH.004.023 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon.
4:24b.JOH.004.024 Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.
4:25b.JOH.004.025 Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac.
4:26b.JOH.004.026 Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena.
4:27b.JOH.004.027 Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin?
4:28b.JOH.004.028 Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.
4:29b.JOH.004.029 Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
4:30b.JOH.004.030 Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.
4:31b.JOH.004.031 Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc, cioitela, Magistrua, ian eçac.
4:32b.JOH.004.032 Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic.
4:33b.JOH.004.033 Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?
4:34b.JOH.004.034 Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.
4:35b.JOH.004.035 Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.
4:36b.JOH.004.036 Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.
4:37b.JOH.004.037 Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.
4:38b.JOH.004.038 Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.
4:39b.JOH.004.039 Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.
4:40b.JOH.004.040 Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.
4:41b.JOH.004.041 Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren hitzagatic.
4:42b.JOH.004.042 Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.
4:43b.JOH.004.043 Eta bi egunen buruän parti cedin handic, eta ioan cedin Galilearát.
4:44b.JOH.004.044 Ecen Iesusec berac testifica ceçan, ecen Propheta batec bere herrian ohoreric eztuela.
4:45b.JOH.004.045 Bada ethorri içan cenean Galileara, recebi ceçaten Galileanoec, bestán Ierusalemen eguin cituen gauça guciac ikussiric: ecen hec-ere ethorri içan ciraden bestara.
4:46b.JOH.004.046 Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitzén eri Capernaumen.
4:47b.JOH.004.047 Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan.
4:48b.JOH.004.048 Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets.
4:49b.JOH.004.049 Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.
4:50b.JOH.004.050 Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.
4:51b.JOH.004.051 Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc.
4:52b.JOH.004.052 Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan vtzi cian helgaitzac.
4:53b.JOH.004.053 Eçagut ceçan bada aitác ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan berac, eta haren etche guciac.
4:54b.JOH.004.054 Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec ethorri içan cenean Iudeatic Galileara.
5
5:1b.JOH.005.001 Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera.
5:2b.JOH.005.002 Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.
5:3b.JOH.005.003 Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.
5:4b.JOH.005.004 Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.
5:5b.JOH.005.005 Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi vrthez erharçunac çaducanic.
5:6b.JOH.005.006 Haur ikus ceçanean Iesusec cetzala, eta eçaguturic ecen ia dembora lucea çuela, diotsá, Nahi aiz sendatu?
5:7b.JOH.005.007 Ihardets cieçón eriac, Iauna, eztiat norc, vra vherritu denean, eçar neçan ikuzgarrira: baina ni ethorten naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc.
5:8b.JOH.005.008 Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha eçac eure ohea, eta ebil adi.
5:9b.JOH.005.009 Eta bertan senda cedin guiçon hura: eta altcha ceçan bere ohea, eta baçabilan: eta cen Sabbathoa egun hartan.
5:10b.JOH.005.010 Erran cieçoten bada Iuduéc sendatu içan cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman deçán.
5:11b.JOH.005.011 Ihardets ciecén, Norc ni sendatu bainau, harc erran draut, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi.
5:12b.JOH.005.012 Orduan interroga ceçaten, Nor da hiri erran drauan guiçon hura, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi?
5:13b.JOH.005.013 Eta sendatu içan cenac, etzaquian nor cen: ecen Iesus apparta cedin leku hartan cen gendetzetic.
5:14b.JOH.005.014 Guero eriden ceçan hura Iesusec templean, eta erran cieçón, Huná, sendatu aiz: guehiago bekaturic eztaguiala, cerbait gaizquiago hel eztaquián:
5:15b.JOH.005.015 Ioan cedin guicon haur, eta conta ciecén Iuduey ecen Iesus cela hura sendatu vkan çuena.
5:16b.JOH.005.016 Eta halacotz persecutatzen çutén Iuduéc Iesus, eta hura hil nahiz çabiltzan, ceren gauça hauc eguin baitzituen Sabbathoan.
5:17b.JOH.005.017 Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut.
5:18b.JOH.005.018 Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez.
5:19b.JOH.005.019 Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.
5:20b.JOH.005.020 Ecen Aitác maite du Semea, eta berac eguiten dituen gauça guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac eracutsiren drauzca hari, çuec mirets deçaçuençát.
5:21b.JOH.005.021 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.
5:22b.JOH.005.022 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:
5:23b.JOH.005.023 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.
5:24b.JOH.005.024 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.
5:25b.JOH.005.025 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.
5:26b.JOH.005.026 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.
5:27b.JOH.005.027 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.
5:28b.JOH.005.028 Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.
5:29b.JOH.005.029 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.
5:30b.JOH.005.030 Ecin daidit nic neure buruz deus: dançudan beçala iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan.
5:31b.JOH.005.031 Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco.
5:32b.JOH.005.032 Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea.
5:33b.JOH.005.033 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari.
5:34b.JOH.005.034 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát.
5:35b.JOH.005.035 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.
5:36b.JOH.005.036 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.
5:37b.JOH.005.037 Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi.
5:38b.JOH.005.038 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.
5:39b.JOH.005.039 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.
5:40b.JOH.005.040 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.
5:41b.JOH.005.041 Gloriaric guiçonetaric eztut hartzen.
5:42b.JOH.005.042 Baina eçagutzen çaituztet ecen Iaincoaren amorioa eztuçuela çuec baithan.
5:43b.JOH.005.043 Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren duçue.
5:44b.JOH.005.044 Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?
5:45b.JOH.005.045 Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan çuec sperança baituçue.
5:46b.JOH.005.046 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.
5:47b.JOH.005.047 Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpadituçue, nolatan ene hitzac sinhetsiren dituçue.
6
6:1b.JOH.006.001 Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora.
6:2b.JOH.006.002 Eta iarreiquiten çayón gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac.
6:3b.JOH.006.003 Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin.
6:4b.JOH.006.004 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.
6:5b.JOH.006.005 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?
6:6b.JOH.006.006 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)
6:7b.JOH.006.007 Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.
6:8b.JOH.006.008 Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.
6:9b.JOH.006.009 Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?
6:10b.JOH.006.010 Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä.
6:11b.JOH.006.011 Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat.
6:12b.JOH.006.012 Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus gal eztadin.
6:13b.JOH.006.013 Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic.
6:14b.JOH.006.014 Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura.
6:15b.JOH.006.015 Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira cedin berriz mendira ber-bera.
6:16b.JOH.006.016 Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora.
6:17b.JOH.006.017 Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus hetara ethorri.
6:18b.JOH.006.018 Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.
6:19b.JOH.006.019 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.
6:20b.JOH.006.020 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.
6:21b.JOH.006.021 Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.
6:22b.JOH.006.022 Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan içan ciradela:
6:23b.JOH.006.023 Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic Iaunac.
6:24b.JOH.006.024 Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela.
6:25b.JOH.006.025 Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cieçoten, Magistruá, noiz huna ethorri aiz?
6:26b.JOH.006.026 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ene bilha çabiltzate, ez ceren miraculuac ikussi dituçuen, baina ceren ian baituçue oguietaric, eta ressasiatu içan baitzarete.
6:27b.JOH.006.027 Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du.
6:28b.JOH.006.028 Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác?
6:29b.JOH.006.029 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.
6:30b.JOH.006.030 Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc?
6:31b.JOH.006.031 Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.
6:32b.JOH.006.032 Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.
6:33b.JOH.006.033 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.
6:34b.JOH.006.034 Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.
6:35b.JOH.006.035 Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.
6:36b.JOH.006.036 Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten.
6:37b.JOH.006.037 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.
6:38b.JOH.006.038 Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.
6:39b.JOH.006.039 Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean.
6:40b.JOH.006.040 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.
6:41b.JOH.006.041 Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.
6:42b.JOH.006.042 Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?
6:43b.JOH.006.043 Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean.
6:44b.JOH.006.044 Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.
6:45b.JOH.006.045 Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.
6:46b.JOH.006.046 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.
6:47b.JOH.006.047 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.
6:48b.JOH.006.048 Ni naiz vicitzeco oguia.
6:49b.JOH.006.049 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade.
6:50b.JOH.006.050 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát.
6:51b.JOH.006.051 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.
6:52b.JOH.006.052 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?
6:53b.JOH.006.053 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.
6:54b.JOH.006.054 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.
6:55b.JOH.006.055 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari.
6:56b.JOH.006.056 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.
6:57b.JOH.006.057 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.
6:58b.JOH.006.058 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.
6:59b.JOH.006.059 Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten ari cela Capernaumen.
6:60b.JOH.006.060 Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque?
6:61b.JOH.006.061 Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén, Hunec scandalizatzen çaituzte?
6:62b.JOH.006.062 Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?
6:63b.JOH.006.063 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.
6:64b.JOH.006.064 Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena.
6:65b.JOH.006.065 Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.
6:66b.JOH.006.066 Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.
6:67b.JOH.006.067 Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete?
6:68b.JOH.006.068 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:
6:69b.JOH.006.069 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.
6:70b.JOH.006.070 Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?
6:71b.JOH.006.071 Eta haur erraiten çuen Iudas Iscariot Simonen semeaz: ecen haur cen hura traditu behar çuena, hamabietaric bat bacen-ere.
7
7:1b.JOH.007.001 Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.
7:2b.JOH.007.002 Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén deitzen cena.
7:3b.JOH.007.003 Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.
7:4b.JOH.007.004 Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari.
7:5b.JOH.007.005 Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.
7:6b.JOH.007.006 Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.
7:7b.JOH.007.007 Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.
7:8b.JOH.007.008 Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.
7:9b.JOH.007.009 Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.
7:10b.JOH.007.010 Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.
7:11b.JOH.007.011 Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?
7:12b.JOH.007.012 Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.
7:13b.JOH.007.013 Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.
7:14b.JOH.007.014 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.
7:15b.JOH.007.015 Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?
7:16b.JOH.007.016 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.
7:17b.JOH.007.017 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.
7:18b.JOH.007.018 Bere buruz minço dena, bere gloriaren bilha dabila: baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da eguiati, eta iniustitiaric hura baithan ezta.
7:19b.JOH.007.019 Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz?
7:20b.JOH.007.020 Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?
7:21b.JOH.007.021 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.
7:22b.JOH.007.022 Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona.
7:23b.JOH.007.023 Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?
7:24b.JOH.007.024 Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue.
7:25b.JOH.007.025 Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?
7:26b.JOH.007.026 Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc, ecen haur dela eguiazqui Christ?
7:27b.JOH.007.027 Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten.
7:28b.JOH.007.028 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.
7:29b.JOH.007.029 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.
7:30b.JOH.007.030 Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.
7:31b.JOH.007.031 Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?
7:32b.JOH.007.032 Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.
7:33b.JOH.007.033 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.
7:34b.JOH.007.034 Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.
7:35b.JOH.007.035 Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera?
7:36b.JOH.007.036 Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue, eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete?
7:37b.JOH.007.037 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça
7:38b.JOH.007.038 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic.
7:39b.JOH.007.039 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)
7:40b.JOH.007.040 Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.
7:41b.JOH.007.041 Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?
7:42b.JOH.007.042 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?
7:43b.JOH.007.043 Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.
7:44b.JOH.007.044 Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac
7:45b.JOH.007.045 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?
7:46b.JOH.007.046 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.
7:47b.JOH.007.047 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?
7:48b.JOH.007.048 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?
7:49b.JOH.007.049 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.
7:50b.JOH.007.050 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,
7:51b.JOH.007.051 Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?
7:52b.JOH.007.052 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki.
7:53b.JOH.007.053 Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát.
8
8:1b.JOH.008.001 Baina Iesus ioan cedin Oliuatzetaco mendirát.
8:2b.JOH.008.002 Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen hec.
8:3b.JOH.008.003 Orduan duté ekarten harengana Scribéc eta Phariseuéc emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean eçarriric,
8:4b.JOH.008.004 Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean.
8:5b.JOH.008.005 Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?
8:6b.JOH.008.006 Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.
8:7b.JOH.008.007 Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça.
8:8b.JOH.008.008 Eta berriz gurthuric scribatzen çuen lurrean.
8:9b.JOH.008.009 Bada hori ençun çutenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea
8:10b.JOH.008.010 Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu?
8:11b.JOH.008.011 Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala.
8:12b.JOH.008.012 Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.
8:13b.JOH.008.013 Erran cieçoten bada Phariseuéc, Hic eure buruäz testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco.
8:14b.JOH.008.014 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naicén
8:15b.JOH.008.015 Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor.
8:16b.JOH.008.016 Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
8:17b.JOH.008.017 Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi guiçonen testimoniagea sinhesteco dela.
8:18b.JOH.008.018 Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac.
8:19b.JOH.008.019 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
8:20b.JOH.008.020 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena
8:21b.JOH.008.021 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
8:22b.JOH.008.022 Erraiten çuten bada Iuduéc, Berac hilen othe du bere buruä? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
8:23b.JOH.008.023 Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete, ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu hunetaric.
8:24b.JOH.008.024 Halacotz erran drauçuet ecen çuen bekatuetan hilen çaretela. Ecen baldin sinhets ezpadeçaçue ni naicela hura, çuen bekatuetan hilen çarete.
8:25b.JOH.008.025 Erran cieçoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ciecén Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet.
8:26b.JOH.008.026 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.
8:27b.JOH.008.027 Etzeçaten eçagut ecen Aitaz minço çayela.
8:28b.JOH.008.028 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.
8:29b.JOH.008.029 Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.
8:30b.JOH.008.030 Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
8:31b.JOH.008.031 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.
8:32b.JOH.008.032 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.
8:33b.JOH.008.033 Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela?
8:34b.JOH.008.034 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.
8:35b.JOH.008.035 Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.
8:36b.JOH.008.036 Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete.
8:37b.JOH.008.037 Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan.
8:38b.JOH.008.038 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.
8:39b.JOH.008.039 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte.
8:40b.JOH.008.040 Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.
8:41b.JOH.008.041 Çuec eguiten dituçue çuen aitaren obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.
8:42b.JOH.008.042 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.
8:43b.JOH.008.043 Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren ecin ençun baitiroqueçue ene hitza.
8:44b.JOH.008.044 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.
8:45b.JOH.008.045 Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten.
8:46b.JOH.008.046 Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten?
8:47b.JOH.008.047 Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.
8:48b.JOH.008.048 Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala?
8:49b.JOH.008.049 Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni.
8:50b.JOH.008.050 Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic.
8:51b.JOH.008.051 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.
8:52b.JOH.008.052 Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan herioa seculan.
8:53b.JOH.008.053 Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä eguiten duc?
8:54b.JOH.008.054 Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela.
8:55b.JOH.008.055 Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti: baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.
8:56b.JOH.008.056 Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da.
8:57b.JOH.008.057 Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?
8:58b.JOH.008.058 Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
8:59b.JOH.008.059 Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.
9
9:1b.JOH.009.001 Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon sortzetic itsubat.
9:2b.JOH.009.002 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc. erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitaméc, hunela itsu sor ledin?
9:3b.JOH.009.003 Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác manifesta litecençat hunetan.
9:4b.JOH.009.004 Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.
9:5b.JOH.009.005 Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.
9:6b.JOH.009.006 Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera, eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan itsuaren beguiac:
9:7b.JOH.009.007 Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten çuela.
9:8b.JOH.009.008 Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena?
9:9b.JOH.009.009 Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc, Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura.
9:10b.JOH.009.010 Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan dirade hire beguiac?
9:11b.JOH.009.011 Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.
9:12b.JOH.009.012 Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.
9:13b.JOH.009.013 Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.
9:14b.JOH.009.014 Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean eta haren beguiac irequi cituenean.
9:15b.JOH.009.015 Berriz bada interroga ceçaten hura Phariseuéc-ere nolatan ikustea recebitu çuen. Eta harc erran ciecén, Lohi eçarri vkan draut neure beguién gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut.
9:16b.JOH.009.016 Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean.
9:17b.JOH.009.017 Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc harçaz, ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ceçan, Propheta dela.
9:18b.JOH.009.018 Baina etzeçaten sinhets Iuduéc harçaz, ecen itsu içan cela, eta ikustea recebitu çuela, ikustea recebitu çuenaren aitamác dei litzaqueteno:
9:19b.JOH.009.019 Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da çuen seme çuec itsu iayo cela dioçuena? nolatan bada orain dacussa?
9:20b.JOH.009.020 Ihardets ciecén haren aitaméc, eta erran ceçaten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo içan dela:
9:21b.JOH.009.021 Baina nolatan orain dacussan, eztaquigu: edo norc irequi dituen hunen beguiac, guc eztaquigu: berac adin du: bera interroga eçaçue, bera bere buruäz minçaturen da.
9:22b.JOH.009.022 Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc, ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc, baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin.
9:23b.JOH.009.023 Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue.
9:24b.JOH.009.024 Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.
9:25b.JOH.009.025 Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.
9:26b.JOH.009.026 Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?
9:27b.JOH.009.027 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
9:28b.JOH.009.028 Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.
9:29b.JOH.009.029 Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.
9:30b.JOH.009.030 Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.
9:31b.JOH.009.031 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.
9:32b.JOH.009.032 Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.
9:33b.JOH.009.033 Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.
9:34b.JOH.009.034 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ceçaten hura campora.
9:35b.JOH.009.035 Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?
9:36b.JOH.009.036 Ihardets ceçan harc eta erran ceçan, Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan?
9:37b.JOH.009.037 Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin minço dena duc hura.
9:38b.JOH.009.038 Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura.
9:39b.JOH.009.039 Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.
9:40b.JOH.009.040 Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?
9:41b.JOH.009.041 Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago.
10
10:1b.JOH.010.001 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin.
10:2b.JOH.010.002 Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.
10:3b.JOH.010.003 Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.
10:4b.JOH.010.004 Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza.
10:5b.JOH.010.005 Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza.
10:6b.JOH.010.006 Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena.
10:7b.JOH.010.007 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.
10:8b.JOH.010.008 Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan.
10:9b.JOH.010.009 Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.
10:10b.JOH.010.010 Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát.
10:11b.JOH.010.011 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic:
10:12b.JOH.010.012 Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.
10:13b.JOH.010.013 Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric.
10:14b.JOH.010.014 Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.
10:15b.JOH.010.015 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic.
10:16b.JOH.010.016 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.
10:17b.JOH.010.017 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.
10:18b.JOH.010.018 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.
10:19b.JOH.010.019 Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic.
10:20b.JOH.010.020 Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?
10:21b.JOH.010.021 Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque?
10:22b.JOH.010.022 Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen.
10:23b.JOH.010.023 Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.
10:24b.JOH.010.024 Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.
10:25b.JOH.010.025 Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté.
10:26b.JOH.010.026 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet.
10:27b.JOH.010.027 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.
10:28b.JOH.010.028 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.
10:29b.JOH.010.029 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic.
10:30b.JOH.010.030 Ni eta Aita bat gara.
10:31b.JOH.010.031 Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco.
10:32b.JOH.010.032 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue?
10:33b.JOH.010.033 Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco.
10:34b.JOH.010.034 Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete?
10:35b.JOH.010.035 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá:
10:36b.JOH.010.036 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?
10:37b.JOH.010.037 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets:
10:38b.JOH.010.038 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.
10:39b.JOH.010.039 Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric.
10:40b.JOH.010.040 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.
10:41b.JOH.010.041 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.
10:42b.JOH.010.042 Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan.
11
11:1b.JOH.011.001 Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.
11:2b.JOH.011.002 (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri)
11:3b.JOH.011.003 Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.
11:4b.JOH.011.004 Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.
11:5b.JOH.011.005 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.
11:6b.JOH.011.006 Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.
11:7b.JOH.011.007 Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.
11:8b.JOH.011.008 Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?
11:9b.JOH.011.009 Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.
11:10b.JOH.011.010 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.
11:11b.JOH.011.011 Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.
11:12b.JOH.011.012 Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.
11:13b.JOH.011.013 Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.
11:14b.JOH.011.014 Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:
11:15b.JOH.011.015 Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.
11:16b.JOH.011.016 Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.
11:17b.JOH.011.017 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.
11:18b.JOH.011.018 Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:
11:19b.JOH.011.019 Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.
11:20b.JOH.011.020 Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.
11:21b.JOH.011.021 Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:
11:22b.JOH.011.022 Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.
11:23b.JOH.011.023 Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.
11:24b.JOH.011.024 Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean.
11:25b.JOH.011.025 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:
11:26b.JOH.011.026 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?
11:27b.JOH.011.027 Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.
11:28b.JOH.011.028 Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.
11:29b.JOH.011.029 Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana.
11:30b.JOH.011.030 Ecen oraino etzén ethorri Iesus burgura: baina cen Marthac encontratu çuen lekuan.
11:31b.JOH.011.031 Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen çutenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela, iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar daguiançat.
11:32b.JOH.011.032 Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura ikussiric, egotz ceçan bere buruä haren oinetara, ciotsala, Iauna, baldin içan bahinz hemen, etzuqueán hil ene anaye.
11:33b.JOH.011.033 Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä:
11:34b.JOH.011.034 Eta erran ceçan, Non eçarri duçue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.
11:35b.JOH.011.035 Eta nigar eguin ceçan Iesusec.
11:36b.JOH.011.036 Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen.
11:37b.JOH.011.037 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?
11:38b.JOH.011.038 Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.
11:39b.JOH.011.039 Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc.
11:40b.JOH.011.040 Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria?
11:41b.JOH.011.041 Ken ceçaten bada harria, hila eçarri içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc:
11:42b.JOH.011.042 Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat ecen hic igorri nauala.
11:43b.JOH.011.043 Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ceçan, Lazaro, athor campora.
11:44b.JOH.011.044 Eta hil içan cena ilki cedin, escuac eta oinac lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia. Dioste Iesusec, Lacha eçaçue eta vtzi eçaçue ioaitera.
11:45b.JOH.011.045 Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec eguin cituen gauçác ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
11:46b.JOH.011.046 Baina hetaric batzu ioan citecen Phariseuetara, eta erran cietzen hæy Iesusec eguin cituen gauçác.
11:47b.JOH.011.047 Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du.
11:48b.JOH.011.048 Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea.
11:49b.JOH.011.049 Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec eztaquiçue deus:
11:50b.JOH.011.050 Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula, guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.
11:51b.JOH.011.051 Eta haur bere burutic etzeçan erran: baina nola baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ceçan ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic.
11:52b.JOH.011.052 Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara
11:53b.JOH.011.053 Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén elkarrequin hura hil leçatençát.
11:54b.JOH.011.054 Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iuduén artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcarát, Ephraim deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin.
11:55b.JOH.011.055 Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat.
11:56b.JOH.011.056 Bada Iesusen bilha çabiltzan, eta elkarren artean erraiten çutén, templean leudela, Cer irudi çaiçue, ecen eztela ethorriren bestara?
11:57b.JOH.011.057 Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.
12
12:1b.JOH.012.001 Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric.
12:2b.JOH.012.002 Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat.
12:3b.JOH.012.003 Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.
12:4b.JOH.012.004 Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.
12:5b.JOH.012.005 Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?
12:6b.JOH.012.006 Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.
12:7b.JOH.012.007 Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic.
12:8b.JOH.012.008 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen.
12:9b.JOH.012.009 Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen.
12:10b.JOH.012.010 Eta consulta ceçaten Sacrificadore principalec Lazaro-ere hil leçatençát.
12:11b.JOH.012.011 Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden, eta sinhesten çuten Iesus baithan.
12:12b.JOH.012.012 Biharamunean bestara ethorri içan cen gendetze handic, ençunic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera,
12:13b.JOH.012.013 Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea.
12:14b.JOH.012.014 Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den beçala,
12:15b.JOH.012.015 Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean.
12:16b.JOH.012.016 Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela.
12:17b.JOH.012.017 Eta testificatzen çuen harequin cen gendetzeac, ecen Lazaro deithu çuela monumentetic, eta hura resuscitatu çuela hiletaric.
12:18b.JOH.012.018 Halacotz atzinera ethorri-ere içan çayón gendetzea, ecen ençun çuten, harc miraculu haur eguin çuela.
12:19b.JOH.012.019 Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da.
12:20b.JOH.012.020 Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric adoratzera bestán:
12:21b.JOH.012.021 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi.
12:22b.JOH.012.022 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.
12:23b.JOH.012.023 Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita.
12:24b.JOH.012.024 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du.
12:25b.JOH.012.025 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.
12:26b.JOH.012.026 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.
12:27b.JOH.012.027 Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.
12:28b.JOH.012.028 Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.
12:29b.JOH.012.029 Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo.
12:30b.JOH.012.030 Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic.
12:31b.JOH.012.031 Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.
12:32b.JOH.012.032 Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.
12:33b.JOH.012.033 (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)
12:34b.JOH.012.034 Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonaren Seme hori?
12:35b.JOH.012.035 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.
12:36b.JOH.012.036 Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.
12:37b.JOH.012.037 Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:
12:38b.JOH.012.038 Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo?
12:39b.JOH.012.039 Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,
12:40b.JOH.012.040 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
12:41b.JOH.012.041 Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.
12:42b.JOH.012.042 Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez.
12:43b.JOH.012.043 Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.
12:44b.JOH.012.044 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.
12:45b.JOH.012.045 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.
12:46b.JOH.012.046 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát
12:47b.JOH.012.047 Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat.
12:48b.JOH.012.048 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean,
12:49b.JOH.012.049 Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten.
12:50b.JOH.012.050 Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal dela: bada nic erraiten ditudan gauçác, nola Aitac eman baitrauzquit, hala erraiten ditut.
13
13:1b.JOH.013.001 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.
13:2b.JOH.013.002 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)
13:3b.JOH.013.003 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
13:4b.JOH.013.004 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.
13:5b.JOH.013.005 Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.
13:6b.JOH.013.006 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?
13:7b.JOH.013.007 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.
13:8b.JOH.013.008 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin.
13:9b.JOH.013.009 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buruä.
13:10b.JOH.013.010 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
13:11b.JOH.013.011 Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.
13:12b.JOH.013.012 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
13:13b.JOH.013.013 Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.
13:14b.JOH.013.014 Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.
13:15b.JOH.013.015 Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.
13:16b.JOH.013.016 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.
13:17b.JOH.013.017 Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.
13:18b.JOH.013.018 Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.
13:19b.JOH.013.019 Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.
13:20b.JOH.013.020 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.
13:21b.JOH.013.021 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.
13:22b.JOH.013.022 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.
13:23b.JOH.013.023 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:
13:24b.JOH.013.024 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.
13:25b.JOH.013.025 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?
13:26b.JOH.013.026 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.
13:27b.JOH.013.027 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.
13:28b.JOH.013.028 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.
13:29b.JOH.013.029 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.
13:30b.JOH.013.030 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.
13:31b.JOH.013.031 Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.
13:32b.JOH.013.032 Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.
13:33b.JOH.013.033 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.
13:34b.JOH.013.034 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.
13:35b.JOH.013.035 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.
13:36b.JOH.013.036 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.
13:37b.JOH.013.037 Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.
13:38b.JOH.013.038 Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.
14
14:1b.JOH.014.001 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.
14:2b.JOH.014.002 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.
14:3b.JOH.014.003 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.
14:4b.JOH.014.004 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue.
14:5b.JOH.014.005 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ?
14:6b.JOH.014.006 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.
14:7b.JOH.014.007 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.
14:8b.JOH.014.008 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc,
14:9b.JOH.014.009 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita?
14:10b.JOH.014.010 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.
14:11b.JOH.014.011 Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue.
14:12b.JOH.014.012 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.
14:13b.JOH.014.013 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
14:14b.JOH.014.014 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.
14:15b.JOH.014.015 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.
14:16b.JOH.014.016 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:
14:17b.JOH.014.017 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.
14:18b.JOH.014.018 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.
14:19b.JOH.014.019 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
14:20b.JOH.014.020 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.
14:21b.JOH.014.021 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.
14:22b.JOH.014.022 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?
14:23b.JOH.014.023 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.
14:24b.JOH.014.024 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
14:25b.JOH.014.025 Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela.
14:26b.JOH.014.026 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac
14:27b.JOH.014.027 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.
14:28b.JOH.014.028 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.
14:29b.JOH.014.029 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
14:30b.JOH.014.030 Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.
14:31b.JOH.014.031 Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.
15
15:1b.JOH.015.001 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina
15:2b.JOH.015.002 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.
15:3b.JOH.015.003 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic.
15:4b.JOH.015.004 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.
15:5b.JOH.015.005 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
15:6b.JOH.015.006 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.
15:7b.JOH.015.007 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.
15:8b.JOH.015.008 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu.
15:9b.JOH.015.009 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.
15:10b.JOH.015.010 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.
15:11b.JOH.015.011 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.
15:12b.JOH.015.012 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala
15:13b.JOH.015.013 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.
15:14b.JOH.015.014 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet
15:15b.JOH.015.015 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.
15:16b.JOH.015.016 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.
15:17b.JOH.015.017 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.
15:18b.JOH.015.018 Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.
15:19b.JOH.015.019 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque: ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic, halacotz gaitz daritzue munduac.
15:20b.JOH.015.020 Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.
15:21b.JOH.015.021 Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.
15:22b.JOH.015.022 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.
15:23b.JOH.015.023 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.
15:24b.JOH.015.024 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.
15:25b.JOH.015.025 Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.
15:26b.JOH.015.026 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.
15:27b.JOH.015.027 Baina çuec-ere testificaturen duçue, ecen hatseandanic enequin çarete.
16
16:1b.JOH.016.001 Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza etzaiteztençát:
16:2b.JOH.016.002 Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari.
16:3b.JOH.016.003 Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni.
16:4b.JOH.016.004 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.
16:5b.JOH.016.005 Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?
16:6b.JOH.016.006 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,
16:7b.JOH.016.007 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.
16:8b.JOH.016.008 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.
16:9b.JOH.016.009 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.
16:10b.JOH.016.010 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.
16:11b.JOH.016.011 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.
16:12b.JOH.016.012 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.
16:13b.JOH.016.013 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.
16:14b.JOH.016.014 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.
16:15b.JOH.016.015 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.
16:16b.JOH.016.016 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.
16:17b.JOH.016.017 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát.
16:18b.JOH.016.018 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen
16:19b.JOH.016.019 Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue.
16:20b.JOH.016.020 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara.
16:21b.JOH.016.021 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.
16:22b.JOH.016.022 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.
16:23b.JOH.016.023 Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela.
16:24b.JOH.016.024 Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát.
16:25b.JOH.016.025 Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue.
16:26b.JOH.016.026 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic.
16:27b.JOH.016.027 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.
16:28b.JOH.016.028 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
16:29b.JOH.016.029 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.
16:30b.JOH.016.030 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.
16:31b.JOH.016.031 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue?
16:32b.JOH.016.032 Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreyaturen baitzarete batbedera cein çuenetarát, eta ni neuror vtziren bainauçue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin da.
16:33b.JOH.016.033 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.
17
17:1b.JOH.017.001 Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát.
17:2b.JOH.017.002 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.
17:3b.JOH.017.003 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.
17:4b.JOH.017.004 Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draután obrá.
17:5b.JOH.017.005 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
17:6b.JOH.017.006 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.
17:7b.JOH.017.007 Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela.
17:8b.JOH.017.008 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.
17:9b.JOH.017.009 Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.
17:10b.JOH.017.010 Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan.
17:11b.JOH.017.011 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.
17:12b.JOH.017.012 Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.
17:13b.JOH.017.013 Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan.
17:14b.JOH.017.014 Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
17:15b.JOH.017.015 Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.
17:16b.JOH.017.016 Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
17:17b.JOH.017.017 Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza duc eguiá.
17:18b.JOH.017.018 Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat hec mundura.
17:19b.JOH.017.019 Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz.
17:20b.JOH.017.020 Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:
17:21b.JOH.017.021 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.
17:22b.JOH.017.022 Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala.
17:23b.JOH.017.023 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.
17:24b.JOH.017.024 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.
17:25b.JOH.017.025 Aita iustoá, munduac hi ezau eçagutu, baina nic hi eçagutu aut, eta hauc eçagutu dié ecen hic ni igorri nauäla.
17:26b.JOH.017.026 Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan.
18
18:1b.JOH.018.001 Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac
18:2b.JOH.018.002 Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin.
18:3b.JOH.018.003 Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin.
18:4b.JOH.018.004 Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?
18:5b.JOH.018.005 Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura.
18:6b.JOH.018.006 Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera.
18:7b.JOH.018.007 Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate? Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren.
18:8b.JOH.018.008 Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue hauc ioaitera.
18:9b.JOH.018.009 Erran çuen hitza compli ledinçát, Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre.
18:10b.JOH.018.010 Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpatá, idoqui ceçan hura, eta io ceçan Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria, eta ebaqui cieçón escuineco beharria: eta cerbitzariaren icena cen Malchus.
18:11b.JOH.018.011 Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?
18:12b.JOH.018.012 Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten.
18:13b.JOH.018.013 Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
18:14b.JOH.018.014 Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic.
18:15b.JOH.018.015 Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren salán
18:16b.JOH.018.016 Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris.
18:17b.JOH.018.017 Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.
18:18b.JOH.018.018 Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere eta berotzen cegoen.
18:19b.JOH.018.019 Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz.
18:20b.JOH.018.020 Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus.
18:21b.JOH.018.021 Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic.
18:22b.JOH.018.022 Eta gauça hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari?
18:23b.JOH.018.023 Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc?
18:24b.JOH.018.024 Orduan igor ceçan hura Annasec estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
18:25b.JOH.018.025 Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz.
18:26b.JOH.018.026 Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin?
18:27b.JOH.018.027 Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan oillarrac io ceçan.
18:28b.JOH.018.028 Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat, baina Bazcoa ian leçatençat.
18:29b.JOH.018.029 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra?
18:30b.JOH.018.030 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
18:31b.JOH.018.031 Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát nehoren hiltzea.
18:32b.JOH.018.032 Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát, cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar luen.
18:33b.JOH.018.033 Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ceçan Iesus, eta erran cieçón, Hi aiz Iuduen Reguea?
18:34b.JOH.018.034 Ihardets cieçon Iesusec, Eurorren burutic hic hori erraiten duc, ala bercéc erran draue niçaz?
18:35b.JOH.018.035 Ihardets ceçan Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure nationeac eta Sacrificadore principaléc liuratu arauté: cer eguin duc?
18:36b.JOH.018.036 Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
18:37b.JOH.018.037 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.
18:38b.JOH.018.038 Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran çuenean, berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan causaric batre.
18:39b.JOH.018.039 Eta costumabat baituçue bat larga dieçaçuedan Bazcoz: nahi duçue bada larga dieçaçuedan Iuduen Reguea?
18:40b.JOH.018.040 Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat.
19
19:1b.JOH.019.001 Orduan bada har ceçan Pilatec Iesus, eta açota ceçan.
19:2b.JOH.019.002 Eta gendarmeséc plegaturic coroabat elhorriz eçar ceçaten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu batez vezti ceçaten.
19:3b.JOH.019.003 Eta erraiten çutén, Vngui hel daquiala Iuduen Regueá. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten.
19:4b.JOH.019.004 Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciecén, Huná, ekarten drauçuet campora, eçagut deçaçuençat ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten.
19:5b.JOH.019.005 Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coroá çacarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste Pilatec, Huná guiçona.
19:6b.JOH.019.006 Baina ikussi çutenean hura Sacrificadore principaléc eta officieréc, oihu eguin ceçaten, cioitela, Crucifica eçac, crucifica eçac. Dioste Pilatec, Har eçaçue ceuroc, eta crucifica eçaçue: ecen nic eztut erideiten haur baithan hoguenic.
19:7b.JOH.019.007 Ihardets cieçoten Iuduéc, Guc Leguea diagu, eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buruä eguin dic.
19:8b.JOH.019.008 Ençun çuenean bada Pilatec hitz haur, beldurrago cedin.
19:9b.JOH.019.009 Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cieçón Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzieçón eman.
19:10b.JOH.019.010 Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?
19:11b.JOH.019.011 Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic.
19:12b.JOH.019.012 Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia contrastatzen ciayóc Cesari.
19:13b.JOH.019.013 Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan.
19:14b.JOH.019.014 Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná çuen Reguea.
19:15b.JOH.019.015 Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac. Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen.
19:16b.JOH.019.016 Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten.
19:17b.JOH.019.017 Eta hura bere crutzea çacarquela ethor cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.
19:18b.JOH.019.018 Non crucifica baitzeçaten hura, eta harequin berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean.
19:19b.JOH.019.019 Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA.
19:20b.JOH.019.020 Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.
19:21b.JOH.019.021 Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc, Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela, Iuduén Reguea naiz.
19:22b.JOH.019.022 Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut.
19:23b.JOH.019.023 Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.
19:24b.JOH.019.024 Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc gauça hauc eguin citzaten.
19:25b.JOH.019.025 Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.
19:26b.JOH.019.026 Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea.
19:27b.JOH.019.027 Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana.
19:28b.JOH.019.028 Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá, erran ceçan, Egarri naiz.
19:29b.JOH.019.029 Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria. Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän eçarriric, presenta cieçoten ahora.
19:30b.JOH.019.030 Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua.
19:31b.JOH.019.031 Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén çangoac, eta ken litecen.
19:32b.JOH.019.032 Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.
19:33b.JOH.019.033 Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren çangoac.
19:34b.JOH.019.034 Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.
19:35b.JOH.019.035 Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela, çuec-ere sinhets deçaçuençát.
19:36b.JOH.019.036 Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric.
19:37b.JOH.019.037 Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren duté nor çulhatu dutén.
19:38b.JOH.019.038 Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza.
19:39b.JOH.019.039 Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.
19:40b.JOH.019.040 Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco.
19:41b.JOH.019.041 Eta hura crucificatu içan cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén nehor eçarri içan.
19:42b.JOH.019.042 Han bada, Iuduén preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten Iesus.
20
20:1b.JOH.020.001 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.
20:2b.JOH.020.002 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.
20:3b.JOH.020.003 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.
20:4b.JOH.020.004 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.
20:5b.JOH.020.005 Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar.
20:6b.JOH.020.006 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac:
20:7b.JOH.020.007 Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta, ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara.
20:8b.JOH.020.008 Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.
20:9b.JOH.020.009 Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.
20:10b.JOH.020.010 Itzul citecen bada discipuluac beretarat.
20:11b.JOH.020.011 Baina Maria cegoen monumentaren aldean campotic, nigarrez: bada nigarrez cegoela, beheiti cedin monumentera:
20:12b.JOH.020.012 Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan cen lekuan.
20:13b.JOH.020.013 Eta hec erran cieçoten, Emazteá, cergatic nigarrez ago? Dioste, Ceren kendu baitute ene Iauna, eta ezpaitaquit non eçarri dutén.
20:14b.JOH.020.014 Eta haur erran çuenean itzul cedin guibelerat, eta ikus ceçan Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela.
20:15b.JOH.020.015 Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat.
20:16b.JOH.020.016 Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.
20:17b.JOH.020.017 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.
20:18b.JOH.020.018 Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran cerautzala.
20:19b.JOH.020.019 Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.
20:20b.JOH.020.020 Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.
20:21b.JOH.020.021 Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.
20:22b.JOH.020.022 Eta haur erran çuenean, hats eman ciecén eta erran, Recebi eçaçue Spiritu saindua.
20:23b.JOH.020.023 Noren-ere bekatuac barkaturen baitituçue, barkatzen çaizte hæy: eta norenac-ere eduquiren baitituçue, eduquiac dirade.
20:24b.JOH.020.024 Eta Thomas, hamabietaric bat, Didymus deitzen dena, etzén hequin Iesus ethorri cenean.
20:25b.JOH.020.025 Erran cieçoten bada hari berce discipuluéc, Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciecén, Baldin ikus ezpadeçat haren escuetan itzén seignalea, eta eçar ezpadeçat neure erhia itzén lekuan, eta eçar ezpadeçat neure escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren.
20:26b.JOH.020.026 Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran ceçan, Baquea dela çuequin.
20:27b.JOH.020.027 Guero diotsa Thomasi, Eçarrac eure erhia hemen, eta ikus itzac ene escuac: eta heda eçac eure escua, eta eçarrac ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.
20:28b.JOH.020.028 Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón, Ene Iauna eta ene Iaincoá.
20:29b.JOH.020.029 Diotsa Iesusec, Ceren ikussi bainauc, Thomas sinhesten duc: dohatsu dituc ikussi ez, eta sinhetsi dutenac.
20:30b.JOH.020.030 Bada anhitz berce signoric-ere eguin ceçan Iesusec bere discipuluén aitzinean, cein ezpaitirade scribatuac liburu hunetan.
20:31b.JOH.020.031 Baina gauça hauc scribatu içan dirade, sinhets deçaçuençát ecen Iesus dela Christ Iaincoaren Semea, eta sinhesten duçuela vicitzea duçuençát haren icenean.
21
21:1b.JOH.021.001 Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:
21:2b.JOH.021.002 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.
21:3b.JOH.021.003 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.
21:4b.JOH.021.004 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.
21:5b.JOH.021.005 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.
21:6b.JOH.021.006 Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.
21:7b.JOH.021.007 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
21:8b.JOH.021.008 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea.
21:9b.JOH.021.009 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.
21:10b.JOH.021.010 Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen arrainetaric.
21:11b.JOH.021.011 Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.
21:12b.JOH.021.012 Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte. Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela.
21:13b.JOH.021.013 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber.
21:14b.JOH.021.014 Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.
21:15b.JOH.021.015 Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.
21:16b.JOH.021.016 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac.
21:17b.JOH.021.017 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.
21:18b.JOH.021.018 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura.
21:19b.JOH.021.019 Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri.
21:20b.JOH.021.020 Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena?
21:21b.JOH.021.021 Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer?
21:22b.JOH.021.022 Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri.
21:23b.JOH.021.023 Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?
21:24b.JOH.021.024 Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea.
21:25b.JOH.021.025 Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc.
- Holder of rights
- Multilingual Bible Corpus
- Citation Suggestion for this Object
- TextGrid Repository (2025). Basque Collection. John (Basque). John (Basque). Multilingual Parallel Bible Corpus. Multilingual Bible Corpus. https://hdl.handle.net/21.11113/0000-0016-8BEC-2